Breadcrumb

Asset Publisher

Back Ingurumeneko diputatuaren bisita Egutegui Reciclados enpresara.

Ingurumeneko diputatuaren bisita Egutegui Reciclados enpresara.

Jose Ignacio Asensio: “Birziklapenaren eta ekonomia berdearen sektorea indartzea funtsezkoa da Gipuzkoan lanpostu berriak sortzeko”

2021/05/25

Ingurumen Departamentuak  birziklatze-sektorearen tamaina bikoiztu nahi du Gipuzkoan, eta 2030ean 10.000 enplegu izatera iritsi.

Ingurumeneko diputatua Jose Ignacio Asensio Usurbilera joan da Egutegui Reciclados enpresaren instalazioak bisitatzera, plastikoak, kartoia eta egurrezko paletak birziklatzen dituen enpresa. Jose Ignacio Asensiorekin batera, Ingurumeneko zuzendaria Mónica Pedreira eta Plastigaur enpresako zuzendaria Luis Artola joan dira.  Asensiok birziklapenaren eta ekonomia zirkularraren sektoreko enpresekin izan ohi dituen harremanetan kokatu du topaketa, eta, bere hitzetan, “ekonomia berde berriaren oinarria dira, eta Gipuzkoak aurrera egin behar du bere proiektuak Europan kokatzeko eta suspertze berdea bultzatuko duten Europako funtsaz baliatzeko.  Hori guztia Gipuzkoarako enplegu berrien sormenan islatu behar da”

Egutegui Recicladosen Jon Egues gerenteak eta Txomin Muñoz plantako arduradunak eman diote harrera Asensio diputatuari eta hondakin plastikoak aprobetxatzeko egiten duten plastikoaren birziklatze-prozesu osoa erakutsi diote.

Egutegui Reciclados ibilbide luzeko enpresa bat da, eta hondakinak baliabide bihurtzen ditu. Industria-prozesuen bidez, material horiek zabor bihurtzea saihesten du. Plastikoen lerroan, hondakin-materialetatik abiatuta, ontzi berriak, zuntz sintetikoak eta abar egiteko erabil daitezkeen materialak sortzen dituzte. 2020. urtean, Egutegiren plastikoaren birziklatze-maila 6.000.000 kg plastiko baino gehiagokoa izan zen iaz, hondakin plastikoetatik berreskuratuta. Horietatik %80 mekanikoki berreskuratu zuen Egutegik Usurbilen duen plastiko plantan, eta zuzenean bihurtu zuen lehengai transformadoreetarako, estrusiorako eta hainbat osagaitarako, hala nola Plastigaur enpresarentzat.

Gainerako %20arekin, hondakin plastikoen azken arduraduna denez, Egutegik birziklapena egin dezaketen azken berreskuratzaileak bilatzen ditu. Asensio diputatu foralak adierazi du “industria-prozesu hauek, material horiek zabor bihurtzea  saihesteaz gain, baliabide naturalak aurrezten dituzte, haien ordez hondakinetatik lortutako bigarren mailako lehengaiak erabiltzen direlako”. Alde horretatik, Ingurumen diputatuak gogorarazi du “Gipuzkoan ekonomia berdea sustatzeko erreferente direla” eta “baliabideak eta energia aurreztea ekonomia zirkularraren funtsezko alderdia dela, emisioak murrizten eta klima-aldaketari aurre egiten laguntzen baitu”.

Ildo horretatik, Asensiok azpimarratu du birziklapenaren sektorea eta ekonomia berdea indartzea funtsezkoa dela Gipuzkoan lanpostu berriak sortzeko, eta bere departamentuak sektorearen tamaina bikoiztu eta 2030ean 10.000 lanpostu lortu nahi dituela azpimarratu du.

 

  

2000