INSTANT1EAN EGITASMOA EUROPARA!
INSTANT1EAN EGITASMOA EUROPARA!
Gaztetxoen artean herritartasun digitala garatzeko asmoz sortu da Instant1ean ekimena.
Gazteei gaur egin die harrera Denis Itxasok Kultura Diputatuak
Instant1ean Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektua da. Gaztetxoen artean herritartasun digitala garatzeko asmoz sortu da, Interneten beren identitatea modu egokian sortu eta erabiltzen laguntzeko. Honen bitartez lortu nahi da nerabeek era horretako bitartekoak erabiltzeko portaera eta jarrera egokiak barneratzea, Sarean jokatzen ikastea eta eremu horretan beren eskubideak eta betebeharrak zein diren ulertzea.
Erasmus+ programak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz, INSTANT1ean proiektua beste herrialde bateko gazteekin batera truke bat eginez lantzeko aurkeztu, eta aukeratua izan da.
Ekimen honen bidez, Gipuzkoako gaztelekuak europar programetara gerturatuko dira, eta bide batez, bertako gazteei beste kultura batzuk ezagutzeko eta errespetatzen ikasteko aukera emango zaie. Halaber, esperientzia honekin, teknologia berrien aurrean ikuspegi kritikoa garatzeaz gain, programan parte hartzen duten nerabeek beste herrialdetako gazteekin komunikatzeko gaitasuna landu ahal izango dute.
Trukean 14 eta 17 urte bitarteko 30 gaztek parte hartuko dute: erdia Wiesbadenekoak eta beste hamabost Gipuzkoakoak. Hauek lurraldeko 3 gaztelekutako erabiltzaileen artean aukeratu dira, Instant1ean proiektuan parte hartu ondoren.
Gipuzkoako egonaldia Zarauzko Aterpetxean egingo dute, ekainaren 22tik 28ra. Alemaniara, berriz, uztailaren 18tik 24ra joango dira.
Bi egonaldietako argazkiak gipuzkoangazte.eus webgunean ikusi ahal izango dira.
ERANSKINA
FITXA-LABURPENA
INSTANT1EAN EUROPARA! |
|
ZER DA? |
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektua, lurraldeko hainbat gaztelekurekin batera garatzeko. Erasmus+ programak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz, herritartasun digitala nazioartean landu nahi da, beste herrialde bateko gazteekin batera. |
PARTE-HARTZAILEAK |
*Gipuzkoako 3 udalerritako 15 gazte, 14 -17 urte bitartekoak eta gaztelekuko erabiltzaileak. *Wiesbadeneko (Alemania) 15 gazte, 14-17 urte bitartekoak. *4 hezitzaile, herrialde bakoitzeko bi. |
ESKATZEN DENA |
*2 egonaldietan eta 2 prestakuntza-bileretan parte hartzeko konpromisoa. *Egonaldietan antolatutako ekintzetan gazteek parte-hartzea eta proposatutako gaia lantzeko interesa izatea. *Proiektua Europako Batzordeak ordainduko du, eta sor daitezkeen bestelako gastuak Aldundiak hartuko ditu bere gain. Horren ordainetan, konpromisoa besterik ez da eskatzen. |
HELBURUA |
*Gipuzkoako gaztelekuak europar programetara gerturatzea. *Gazteei beste kultura batzuk ezagutu eta errespetatzeko aukera emango dien esperientzia batean parte hartzea. *Beste herrialdeetako gazteekin komunikatzeko gaitasunak garatzea. |
EKINTZAK |
*2 egonaldi: Zarautzen, ekainaren 22tik 28ra. HARRERA: Ekainaren 23an, 12:00etan GFAn. Wiesbadenen, uztailaren 18tik 24ra.
*Prestatzeko 2 bilera, maiatzean eta ekainean, trukea hasi aurretik. |
MATERIAL GRAFIKOA:
- INSTANT1EAN LOGOTIPOA EUROPARA behera kargatu: JPG
- Laster gipuzkoangazte.eus webgunean, INSTANT1EAN atalean, egonaldietako argazkiak ikusgai.
1460