Breadcrumb

Asset Publisher

Back Iparraldea Bertan 19. edizioa aurkeztu da

Iparraldea Bertan 19. edizioa aurkeztu da

“Iparraldea Bertan” urtero martxoan burutzen den eta Iparraldeko kultura Gipuzkoara ekartzen duen zikloa da.

2020/02/27

Helburua ulerterraza da: muga fisikorik ez izan arren, muga psikologikoak hor ditugu iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hori horrela, Iparraldea bertan egitarauak baliabidetzen dizkigun pertsonen arteko kultur-elkartrukaketa eta  kultur-eragileen arteko esperientzia artistikoen ezagutza baitezpadakoak ditugu euskal kultura eta historia lau haizetara hedatzeko.

Martxoaren 3an hasiko da zikloa “Gaztelondon zer berri” ikuskizunarekin. Etxahun Barkoxeren inguruan dabil obra berri hau. Pierre topet Etxahun kantuen eta biziaren giroan sartzen da, soinuz (Barkoxen hartutako soinuak parte), musikaz eta kantuaz.   Hitz berriak idatzi eta esaten ditu Dominika Rekalt antzerkilariak, kantuekin aldika, eta soinu giroak ere narrazioan eta musikan sartuz. Musika giroak ezberdinak dira, batean sukaldeko intimitatean, bestean kobrezko fanfare bat, edo berdin tango moduan. Kantu ezagun batzuekin (Urxapala, Mundüan malerusik...) eta ez hain ezagunekin (Montebideorat joaileak...), XIX. mendeko ingurumenean sartarazten gaitu, orduko araudi sozial eta morala isladatuz.

Martxoaren 10ean “Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak “Antton Larrandaburu Tumatx taldeko abeslaria izango da. Hau, Antton Araspin aspaldiko lagunarekin, hasi zen kontzertuak ematen bikotean, baita hirukotean ere Adrien Coletekin. Arazo profesionalengatik, Adrienek proiektua utzi behar izan zuen, eta 2018an Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak folk-rock taldea sortu dute bi Anttonek, Benjamin Labakak eta Miguel Etxeberrik. Antton Larrandaburuk kantuak sortzen ditu, eta moldaketa guztiak elkarrekin egiten dituzte.

Martxaren 17an Eleka konpainia izango da ikusgai. Daniel Landart izan zen konpainiaren bultzatzailea. Funtsean, berak lehenbiziko testuak hautatu eta moldatzen zituen. Alor horretan eskaintza eskasa zela ikusiz, bi artistek sail horri eusteko gogoa izan zuten zuten euskarari toki premiatsu bat emanez, antzerki jokoa eta musika uztartuz. Bi ahotsen bitartez, ipuinari bizitasuna eta arintasuna eman zioten. Laister mediatekek eta eskola ezberdinek deitu zituzten. 2010ean, Txomin Heguy antzerkilari profesionalaren laguntzarekin “Hau dela, hori dela” ikuskizuna sortu zuten, Euskal Herriko hainbat tokitan aurkeztu zutena. 2020ean, Ikas pedagogia zerbitzuari esker, “Hala izan ala ez izan” izeneko diskoa argitaratu dute. Helduei eta haurrei zuzenduta dauden 15 ipuinez osatua dago diska. Kontalari & musikariak: Kattalin Sallaberry eta Jokin Irungaray.

Bukatzeko martxoaren 24an, GuraShow taldea izango da.  5 gurasoek osatzen dute eta haurrek bezala, kantu jostaldi bat publikoarekin gozatu nahi dute. Hortarako, beren errepertorioa, beren haurtzaroan atzeman dute; etxean, eskolan edo berdin lagunekin ikasi aspaldiko kantuak! Kantu horietaz oroitzeko eta familian berriz belaunaldien artean gozatzeko… jakinez sorkuntzari ere tokia egiten dutela! Umore onarekin, kantuaren bidez, belaunaldi guztien topaketan sinesten baitute… GuraShow!!!

Mixel Labéguerie (1921-1980) euskal kulturaren eragile sutsua izan da, nola dantzan, hala kantuan eta musikan. Euskaltzaleen Biltzarreko lehendakari bezala, bertsu saioak antolatzen zituen erregularki, orduan hoberenean ziren Xalbador ala Mattin bezalako bertsolari historiko batzuen ezagutza egiteko aukerarekin. Euskal kantu berriaren sortzaileetarik izan da, eta politika gizona ere, diputatu, senatari eta Kanboko auzapez bezala. Aurten, 40 urte eginen du Mixel Labéguerie zendu zela. Iparraldea Bertan zikloan, bere obren eta lekukotasunen entzuteko parada ukanen dugu.

 

  

2067