Irunen gertatutako eraso matxista irmoki salatu eta arbuiatu nahi du Aldundiak
Irunen gertatutako eraso matxista irmoki salatu eta arbuiatu nahi du Aldundiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, pasa den ostegunean Irunen gertatutako eraso matxista irmoki salatu eta arbuiatu nahi du. Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi dizkio sexu erasoa pairatu duen emakumeari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Irungo Udalak kaleratu duen adierazpenarekin. Gizon eta emakumeen berdintasun eza dago halako erasoen oinarri-oinarrian, emakumeak kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak.
Horregatik, beste behin ere, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian jartzen dugu azpimarra. Emakumeen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa eskubide urraezinak dira. Eskubide horien aurkako ekintzak erabat onartezinak dira, ez dute lekurik gure gizartean. Foru erakundeak herritar guztiei dei egiten die indarkeria matxistaren aurka erne egoteko, egoera hori jasan dezaketen emakumeek gizartearen babes osoa senti dezaten. Erakunde eta herritar guztiak hor gaude une oro laguntzeko.
Miren Elgarrestak, Berdintasuneko foru zuzendariak, gaur 13:00etan Irungo San Juan plazan deitu den elkarretaratzean parte hartuko du
1831