Breadcrumb

Asset Publisher

Back Itsasoko oharrak: Untzi Museoko kanpaiak itsas ondareagatik joko du

Itsasoko oharrak: Untzi Museoko kanpaiak itsas ondareagatik joko du

Kanpaiak itsas ondarearekin zerikusia duten gertakari eta ospakizunak iragartzeko joko du.

2018/07/25

Kanpaiak itsas ondarearekin zerikusia duten gertakari eta ospakizunak iragartzeko joko du.  

Kanpai-hotsak identifikatzeko foiletoa argitaratu dugu.

Kanpai-hotsen programa uztailaren 25ean hasiko da, Santiago eguna, 13:00etan.

2018ko uztailaren 25ean, itsas munduko ospakizuna den Santiago Egunean, 13:00etan,  Untzi Museoko kanpaiak jo du. Modu honetan, Donostiako eta Gipuzkoako itsas historian esanguratsuak diren hainbat data errekuperatzeko kanpai hotsen bidez Museoko kanpaia balioan jartzeko egitasmoa martxan jartzen dugu.

XVIII. mendearen erdialdean eraiki zen Donostiako Kontsulatuaren lonjako dorreak jatorrizko kanpaia mantentzen du, 1799an datatua. Kanpaiaren jatorrizko eginkizuna, itsas

sorospen lanetara, edo portuan zeuden ontzietan sortzen ziren suteak itzaltzera, edota bestelako istripuetan laguntzera marinelak etor zitezen deia egitea zen.

Hainbat urtez isilik egon ondoren, museoko kanpaiaren hotsa berreskuratu da itsas ondarearekin zerikusia duten gertakarien eta data seinalatuen berri emateko. Soinu-erakusketa programa honen xede nagusia Gipuzkoako itsas historiarekin lotura estua

duten zenbait gertakari gizarteratzea da. Zehazki, mendetan zehar itsas jarduerekin harreman estua izan zuten hainbat kofradia edo erakundeen jai egunetan “OSPAKIZUN KANPAIA” deiturikoa entzuteko aukera dugu aurrerantzean.

lde, itsas ondarearen inguruan portuan gertatzen diren hainbat ekimenetan ere parte hartuko du museoak kanpai-hotsekin. Batetik, Kontxako estropadetako irabazleen omenez “IRABAZLE KANPAIA” joko da. Bestetik, “HARRERA KANPAIA” portura gerturatzen diren ondare balioa duten itsas ontziak edo itsas ondarearen arloan lan egiten duten eragileak agurtzeko joko da.

Identifikatzeko gida

“OSPAKIZUN KANPAIA” deituriko programaren identifikazio gida duen triptikoa argitaratu dugu, zein egunetan entzun ahal izango den eta zergartik.

Ospakizun erlijiosoek eta itsasoarekin zerikusia duten lanbideen hainbat Kofradiei eskainitako arretak markatzen dute egutegia. Nahiz eta Donostiako eta Gipuzkoako itsas tradizio hauetako batzuk mendeen zehar mantendu diren, beste batzuk, aldiz, galtzen joan dira.

Egitasmo honen bidez, Museoak itsas ondare inmateriala (erlijiotasun herrikoia, omenezko ekitaldiak, jai-ospakizunak…), memoria kolektiboa eta Gipuzkoako kostaldeko identitateak errekuperatzen eta balioan jartzen lagundu nahi du.

Kanpaia

Dorreko kanpaiak inskripzio hau dauka grabatua: “Soi de el noble Consulado de esta ciudad. Francisco de Lacasanueba me fecit. Ano 1799”.

Egitasmo hau martxanjarzeko kanpaiaren inguruan lan batzuk egin dira: bere euskarria indartu da eta gainetik garbitu da. Kanpai-hotsak automatizatuta daude kanpotik gehitu den mekanismoari esker.  

 

 

+info: Ana Iza Mikeleiz

            Responsable de Comunicación

  

1943