Breadcrumb

Asset Publisher

Back Kiroleko zuzendariak Gipuzkoara espezialitate honetako kirolaririk onenak ekarriko dituen probak sortzen duen aberastasuna nabarmendu du

Kiroleko zuzendariak Gipuzkoara espezialitate honetako kirolaririk onenak ekarriko dituen probak sortzen duen aberastasuna nabarmendu du

Zegama Aizkorri mendi maratoiaren 15. edizioaren aurkezpena egin da gaur Gipuzkoako Foru Aldundian, izena emateko epea zabaltzeko bi egun besterik falta ez direnean; lasterketan 34 nazionalitatetako atletek parte hartuko dute.

2016/01/14
Zegama Aizkorri mendi maratoiaren 15. edizioaren aurkezpena

Zegama Aizkorri mendi maratoiaren 15. edizioaren aurkezpena egin da gaur Gipuzkoako Foru Aldundian, izena emateko epea zabaltzeko bi egun besterik falta ez direnean; lasterketan 34 nazionalitatetako atletek parte hartuko dute.

Ekitaldian Foru Aldundiko Kirol zuzendari Goizane Álvarez eta Zegamako alkate Joseba Izagirre izan dira; biek ere maiatzaren 22an ospatuko den lasterketaren garrantzia azpimarratu dute.

Lasterketa hau lurraldean egiten den proba gogorrena da, abiapuntuaren eta helmugaren artean 42 kilometro eta 5.472 metroko desnibela baitago.    

Alvarezek proba honek Gipuzkoan sortzen duen aberastasuna nabarmendu du; gainera, Europako Txapelketarako baliogarria da eta espezialitate horretako atletarik onenak ekartzen ditu Gipuzkoara.

Aldundiko ordezkariek mendi maratoiak dituen balioak azpimarratu dituzte, eta, bereziki, adierazi dituzte horrelako probetan parte hartzen duten atletek egin behar duten sakrifizioa eta izan behar duten pertseberantzia. Izan ere, batzuk zortzi ordu baino gehiago behar izaten dituzte eta ibilbidea osatzeko.

Izena emateko epea, astelehenetik aurrera
Zegama Aizkorri mendi maratoiaren aurkezpenarekin hasiera ematen zaio 2016ko ekitaldiari, baina astelehenera arte ez da irekiko izena emateko epea. Epea otsailaren 5ean bukatuko da, eta hiru aste geroago, hilaren 26an, zozketa egingo da Zegamako udaletxean, lasterketan parte hartzeko zenbakia izango duten 250 korrikalariak zeintzuk diren jakiteko.

Onenak, bertan
Gainerako zenbakiak aurreko urteren batean parte hartu dutenen artean banatuko dira eta gainera, 2014ko eta 2015eko irabazleentzako bana gordeko da.

 

  

1409