Klima aldaketak erantzun zehatzak behar ditu, eta orain, hondakinen arazoa konponduta dagoela, Gipuzkoa prest dago erantzun horiek emateko
Klima aldaketak erantzun zehatzak behar ditu, eta orain, hondakinen arazoa konponduta dagoela, Gipuzkoa prest dago erantzun horiek emateko
Klima aldaketak erantzun zehatzak behar ditu, eta orain, hondakinen arazoa konponduta dagoela, Gipuzkoa prest dago erantzun horiek emateko
Jose Ignacio Asensio: “Behin hondakinen kudeaketa konponduta dagoela, Gipuzkoak premia larriengatik kezkatzen utzi dezake eta ekimen garrantzitsuei aurre egin” “Gipuzkoak Foru Araua beharrezkoa du, klimaren erronka aukeran bihurtzeko, enplegua eta ekonomia berdea sustatuz”
Krisi klimatikoaren aurkako borrokaz eta ekonomia zirkularraren aldeko lanaz gain, Ingurumeneko Zuzendaritzaren helburuak izango dira Gipuzkoan eredu energetiko jasangarri baterako iraganbidea antolatzea, lurraldearen erresilientzia sustatzea, hondartzen eta itsasbazterren kudeaketa plan jasangarri bat eratzea, eta lurralde osoaren jasangarritasuna hobetzea
Jose Ignacio Asensio, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak Batzar Nagusietan aurkeztu ditu gaur bere departamentuak 2019-2023 legealdian izango dituen helburu eta proiektu estrategikoak.
Klima aldaketa errealitate bat da, lurralde guztiei maila global batean erasaten diena, eta ondorioak ditu ekonomia, gizarte eta ingurumeneko dimentsioetan. Zentzu horretan, gogorarazi behar da Gipuzkoa lurralde bereziki sentibera dela klima aldaketaren aurrean. Izan ere, egungo eszenatokian, aurreikuspenen arabera, itsasoaren maila 29 eta 49 cm artean igoko da, batezbesteko tenperaturek gora egingo dute 1,5º inguru, zenbait kasutan puntako 5º-ko igoerekin, eta muturreko fenomeno meteorologikoak ugaritu egingo dira, uholdeak egoteko arriskua areagotuz. Horrek guztiak aldaketa garrantzitsuak ekar diezazkioke gure ekosistemari: itsasoaren maila igotzeak soilik, gure hondartzen heren bat desagertzea ekar lezake, horrek gure kostaldean izango lukeen eraginarekin.
Agerraldian, Joe Ignacio Asensiok azpimarratu du Gipuzkoa gai izan dela premiazko erronka zen hondakinen kudeaketari erantzuna ematea eta “orain gauza garrantzitsuataz arduratzeko garaia da: aldaketa klimatikoa”. Foru arduradunak azpimarratu du beharrezkoa dela hitzetatik ekintzetara pasatzea eta horrekin erantzun konkretuak eskaintzea “Gipuzkoak Foru Araua beharrezkoa du, erronka klimatiakoari aurre egin eta enplegua eta aberastasuna eragingo dituen modelo iraunkor bat garatzeko”
INGURUMEN ZUZENDARITZA
Legealdi honetan, Ingurumeneko Zuzendaritzaren helburua izango da erantzun lokal bat ematea aldaketa klimatikoaren arazo globalari, krisi klimatikoari aurre egiteko politikak eta planak ezarrita, ekonomia zirkular bat garatzeko neurriak sustatuta gure lurraldean, eredu energetiko jasangarri baterako trantsizioari eragiteko estrategiak bultzatuta, lurralde erresilienteagoa izateko ekintzetan aurrera eginda, gure kostaldearen kudeaketa integral jasangarria hobetuta, eta Garapen Jasangarriaren Helburuak bete ahal izateko politika aktiboak indartuta Gipuzkoan.
Aldaketa klimatikoaren aurkako borroka
Ingurumeneko Zuzendaritzak lanean jarraituko du, aurreko legealdian ezarritako oinarri estrategikoaren bidean, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan. Foru dekretu baten araubidean jasotzen ziren 99 planetan oinarri hartuta (18/2018 Foru Dekretua, maiatzaren 29koa, Gipuzkoan klima aldaketari aurre egiteko estrategia onartzen duena), legealdi honetan lan sakon bat egingo dugu dekretu hori foru arau bihurtzeko, hori baita goreneko maila legal eta politikoa, Batzar Nagusietan onar daitekeen arau baten kasuan.
Sentsibilizazioa da aldaketa klimatikoaren aurkako borrokaren gako bat, gizaki guztiei eraiten digun arazo bat baita; horregatik, Ingurumeneko Zuzendaritzak buru-belarri lan egingo du herritarren sentsibilizazioa eta kontzientzia handitzen laguntzeko, jarduera arlo guztietan, hezkuntza planak eta komunikazio ekintzak antolatuta.
Herritarren partaidetza eta gizarte eragile antolatuekiko lankidetza ere hil ala biziko oinarri bat da, beroketa globalaren aurkako estrategia iraungarriak ezartzerakoan; bide horretan, gizarte eragileentzako Lankidetza eta sentsiblizazio foroak sortuko ditugu. Foru horietatik lehen antolatuko dena izango da gizartearen esparru gazteena biltzen duen, hau da, «Fridays for Future» mugimenduari loturik dagoena. «Gazteak dira kontzientzia handienekoak krisi klimatikoaren gai honetan, jokoan baitago zein mundutan bizitzea egokituko zaien; horregatik, mugimendu horrekin lankidetza puntu arrakastatsuak izan ditugu», azaldu du Jose Ignacio Asensiok.
Horrez gain, eta Klima 2050 Estrategiaren barruan, beroketa globalean gehien eragin dezaketen sektoreetan lehentasunezko ekintza planak garatuko ditu, besteak beste, isurketa gehien sortzen duten esparruetan, adibidez energiaren eta garraioen sektoreetan.
Naturklima, Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioari dagokionez, Ingurumen Departamentuari atxikia dagoenez, legealdi honetan finkatzeko fase batean sartuko da, eta bere egoitza eraikiko dugu. Bere jarduerari dagokionez, berriz, Naturklima behatokia kartografiatzen eta kontrolatzen hasiko da aldaketa klimatikoak Gipuzkoan sortzen dituen eraginak, eta irizpideak nahiz adierazleak sortuko ditu, gure lurraldeak pairatu ditzakeen arrisku klimatikoak neurtu ahal izateko.
Ekonomia zirkular bat sustatzea
2019ko otsailean 2019-2030 Hondakin Plana onartu zen eta, horrekin, konponbidea eman zitzaion Gipuzkoak hondakinen kudeaketan zeukan arazoari eta, bide batez, eredu ekonomiko lineal batetik ekonomia zirkularreko eredu baterako eraldaketa egiteko aukera sortu zen. José Ignacio Asensioren ustez: «2019-2030 Hondakin Plan berriak itxi egiten du birziklatze prozesuaren zirkulua, hondakinen balorarizazioa ahalbidetuz, eta Gipuzkoa prest uzten du ekonomia zirkularraren eta aldaketa klimatikoaren erronkei heltzeko».
Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako 2019-2030 Planaren helburu estrategikoak betetzeko eta ekonomia zirkularreko eredu batera joateko, behar-beharrezkoa da prebentzioa maximizatzea, gaikako bilketa eta birziklatzea optimizatzea eta berrerabilera sustatzea. Honenbestez, helburu horiek betetzeko hainbat ekintza landuko dira legealdi honetan:
Prebentzioa sustatzea Prebentzioa sustatzeko izaera anitzeko ekintzak egingo dira: sentsibilizazio eta kontzientziazio ekintzak, hala nola, Prebentzioaren Europar Astea; elikagaien xahutzea murrizteko ekintzak, besteak beste Gourmet Bag ekimena eta Basque Culinary Center-ekiko hitzarmenak; ekonomia zirkularraren ildoan gazteen ahalduntzea bultzatzeko ekintzak; eta toki erakundeentzako dirulaguntza programak, tokian-tokian prebentzio jarduerak bultza ditzaten.
Berrerabilera sustatzea Berrerabilera sustatzeko ekintza nagusia Berrerabilerarako Prestakuntza Zentro bat sortzea izango da, Gipuzkoako Ingurumen Gunean kokatuko baita.
Birziklatzea sustatzea Birziklatzea areagotzea sustatzeko ekintzak GK Recycling eta GK Green Fashion klusterraren eskutik bultzatuko dira; izan ere, bi kluster horien jarduerak indartu egingo dira plan estrategikoen, dinamizazio eta koordinazio planen eta proiektu pilotuen bitartez.
Gainera, ekonomia zirkularreko eredua Gipuzkoan sendotzeari begira, Administrazio Publikoen aldetik Erosketa Berdea egin addin bultzatuko da eta itsasoko zaborrari eta zabor sakabanatuari aurre egiteko Planak eratuko dira.
Gipuzkoarako eredu energetiko jasangarri baterako trantsizioa bultzatzea.
Gipuzkoan, eredu energetiko jasangarri baterako eraldaketa «Gipuzkoaren Jasangarritasun Energetikoko Estrategiaren» bitartez gidatuko da, eta energia berriztagarrietan eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako eredu baterantz joateko ibilbidea definituko du.
Trantsizio energetikoari heltzeko giltzarri izango da energia berriztagarriak etxeetan eta jarduera ekonomikoetan bultzatzea eta kontsumo eraginkorra eta arrazoizkoa sustatzea; horretarako, Gipuzkoako Argitu ekimena baliatuko da, kontsumoa aurreztea eta zaintzea helburu dituena. Gainera, arreta berezia jarriko da trantsizio energetikoaren lanketa eskualde eta udalerri mailetan bultzatzen, horretarako dirulaguntzak eta hitzarmenak eginez.
Orobat, tokiko ekonomia sarea eredu energetikoa aldatzeko bidean jartzea bultzatuko da, gazte ekintzaileentzako bekak, proiektu pilotuak eta enpresentzako laguntzak abian jarriz.
Lurraldearen eraginkortasuna eta erresilientzia sustatzea
Aldaketa klimatikoak larrialdi eta krisi egoerak ugaritzea ekar lezake, besteak beste, halako ondorioak izango baititzake berotze globalaren prozesuak. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko eta Gipuzkoa lurralde erresilienteagoa bihurtzeko, prebentzio neurriak hartu behar dira, klimaren eraginak islatuko dituzten ingurumen adierazleak ezarri behar dira eta toki estrategiak garatu behar dira. Ingurumen diputatu José Ignacio Asensiok gogora ekarri du «Gipuzkoa bere ahultasunaz jabetu behar dela eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko bere gaitasunak indartu behar dituela, toki eta eskualde mailako estrategiak landuta, administrazio guztien lankidetzaz, eta herritarren partaidetzaz: jokoan dago gure gizartearen bideragarritasuna».
Helburu hori gogoan, beraz, lurraldearen eraginkortasuna eta erresilientzia bultzatuko dira antolamendu planetan aldaketa klimatikoaren aldagaia eta energiaren aldagaia txertatuz. Aldagai horiek antolamendu planetan txertatzeko, lehenbizi diagnostiko bat egingo da, 2010. urtean, eta horren ondotik ekintza plan espezifikoak egingo dira lurraldeko eskualde bakoitzean, eremu narriatuak berreskuratzeko obretarako inbertsioak egingo dira eta azpiegitura berde berriak sortuko dira, Gipuzkoa Klima 2015 Estrategiarekin lerrokatuta.
Hondartzak eta Itsasertzak Kudeatzeko Plan jasangarri eta integrala.
Ingurumen Zuzendaritzaren bosgarren helburua Gipuzkoako hondartzak kudeatzeko eredu jasangarri eta integrala osatzea izango da. Hastapenetan, programa honetan hondartzen garbiketa jasotzen zen, baina Ingurumen Zuzendaritzak hondartzen kudeaketan dituen eskumenetan urrats nabarmen bat eman du eta Hondartzak eta itsasertzak Kudeatzeko Plan jasangarri integral bat eratuz.
Kudeaketa Plan honek helburu du horien kalitatea hobetzea, eta, batez ere, gure hareatzen erabilerak eta aldaketa klimatikoak sortzen dituzten ingurumen eraginak eta eragin sozial eta ekonomikoak prebenitu eta zuzentzea. Hondartzen kudeaketa plan iraunkorraren barruan hainbat jarduera burutzen dira: sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak, hondartzen egoerari buruzko informazioa ematea kameren bidez, herritarrentzako zerbitzuen karta eta herritarren Eskubideak…
Plan honen barruan, eta bideometria sarea Gipuzkoako kostalde osora zabaldu denez, jarraipen bat egingo da bideomonitorizazioaren bidez, hartara datu aski esanguratsuak izateko erabiltzaileen dentsitateari, ur mailari, mareei eta abarrei buruz. Informazio hori oso garrantzitsua da, dela erabiltzaile eta bainularien segurtasuna bermatzeko, dela Aldaketa Klimatikoak gure kostaldean dituen ondorioak monitorizatzeko.
Lan ildo horren barruan, orobat burutuko dira «Irisgarritasun Obrak» lurraldeko hondartza guztietan. Horrela, 2020ko denboraldiari begira, Gipuzkoako hondartza guztiak irisgarriak izango dira herritarrentzat.
Jasangarritasuna hobetzea
Ingurumen Zuzendaritzaren helburuen barruan, hor ditugu jasangarritasuna hobetzea eta Garapen Jasangarriko Helburuak betetzeko politika aktiboak ezartzea ere, betiere udalei eta elkarteei laguntzeko programen bidez jasangarritasun planak, aldaketa klimatikoaren aurkako planak eta abar sustatuz.
Gainera, indar egingo dugu herritarrak natura babesteko balioetan hazteko eta kontzientziatzeko. Ildo horretan, Gnaturaldiaren edizio berriek zenbait ekintza aurreikusi dituzte gipuzkoarrak ingurumenaren eta jasangarritasunaren gainean sentsibilizatzeko.
OBRA HIDRAULIKOETAKO ZUZENDARITZA
Obra Hidraulikoetako lehen helburua da hondakin uren saneamendu sarea osatzea, horretarako biztanlegune guztiak hornikuntza sistema orokorretan sartuz (hornikuntza autonomoa duten udalerri txikiak eta auzo barreiatuak). Hornikuntza sareak azken urteetan izan duen garapena mugarri izan da, uren kalitatea nabarmen lehengoratzea lortu baita. Halaber, lan egingo da edateko uraren hornikuntza sistemen bermeak indartzeko. Horretarako, esparru akordiok lantzen ari gara hainbat agenterekin: URA, Gipuzkoako Uren Kontsortzioa, Añarbeko Mankomunitatea eta Txingudiko Mankomunitatea.
Zuzendaritzaren bigarren helburua da Plan Gidariaren eta beste kudeaketa tresnen bidez, ibaien ezagutza sakontzea eta sistema akuatikoen morfologia berreskuratzea. Asensiok esan duenez. «Aldaketa Klimatikoaren ondorio nabarmenetako bat ibaien emaria murriztea da, eta aurre egin behar diogu horri eta Gipuzkoako ibaietako arrain espezieen migrazioaren gainean duen eraginari».
Horrela, Obra Hidraulikoetako Zuzendaritzak lan egingo du Gipuzkoako ibaiak Iragazkortzeko Plan Gidariaren gainean. Inbertsioa 16 milioi euro izango da, bi fasetan banatuta (2019-2016 eta 2027-2034). Plan honek helburu du ibaietako arrain espezieen irisgarritasuna hobetzea, eta jarduketa zehatzak jasotzen ditu, hurrengo urteetan burutu beharrekoak, ibaien luzerako konektibitatea hobetzeko eta oztopoak ezabatu edo iragazkortzeko, betiere dakarten onura ekologikoaren arabera lehenetsiz jarduera horiek.
Gainera, legealdi honetan Gipuzkoako Foru Aldundi aforalekuak modernizatzeko eta eguneratzeko plan gidariarekin lan egingo da . Ildo horretan, oinarriak ezarriko dira Uraren Kalitatearen Behategia osatzen joateko.
2035