Klimarekin konprometitutako herritarren liga
Klimarekin konprometitutako herritarren liga
Gipuzkoako herritarren erdia oso kezkatuta dago klima-aldaketarekin
Ingurumeneko Departamentuak egindako pertzepzio-inkesta baten arabera, bi urtean % 60 igo da klimangatik kezkatuta dagoen herritarren kopurua; izan ere, 2017an Soziometroaren datuen arabera, klima-aldaketak kezkatzen zituen pertsonen kopurua % 28a zen eta orain Departamentuak egindako inkesta honetan, oso edo guztiz kezkatuta dauden pertsonen kopurua % 46koa da.
Gipuzkoarren pertzepzioari buruzko inkesta aurkeztuta, Ingurumeneko Departamentuak “Klimarekin konprometitutako herritarrak” Liga jarri du abian. Tokiko ekintzarako eta partaidetzazko gobernantzarako proiektua da, eta gipuzkoarrak eta udalak inplikatzen ditu klima-aldaketaren aurkako ekintza praktikoak garatzeko lehia-erronka batean. BEGen emisioak gehien murrizten dituen ekintza kolektiboa sarituko da, klima-aldaketaren aurkako ekintzak garatzeko diru-laguntzen bidez.
José Ignacio Asensio: “Ekintza klimatikoa diseinatzeari begira, jarrera eta pertzepzio sozialak funtsezkoak dira, neurri handi batean, beroketa globalaren aurrean gizarte gisa dugun erantzuna zehazten baitute. Gizarte-pertzepzioari buruz egindako inkestak oinarriak ezartzen ditu estrategiak eta erronkak diseinatzeko herritarrak inplikatze eta tokiko ekintzan aurrera egite aldera”.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendariak Klima Aldaketari buruz Gipuzkoako biztanleek duten Pertzepzioari buruzko Inkestaren emaitzak aurkeztu dituzte “Klimaren alde konprometitutako herritarrak” Liga sustatu duen taldearen lehen bileran. Gipuzkoan bizi diren 600 laguni telefonoz egindako inkesta honek Gipuzkoako klima-aldaketaren pertzepzio soziala eskaintzen du, eta, hain zuzen ere, proiektu esperimentalaren abiapuntua “Klimaren alde konprometitutako herritarrak” izeneko tokiko ekintza-proiektua da. Proiektu horren helburua da Gipuzkoa osoa inplikatzea: herritarrak, elkarteak eta udalak, ohiturak aldatu eta udalerriek kliman eragin txikiagoa izan dezaten.
Proiektu esperimental hau orain jarri da abian, eta 2021 osoan zehar luzatuko da. Erabaki politikoak hartzeko koherentziaren erakusgarri da, baita ekintzatik abiatuta berritzailea den gobernantza-eredu bat ere. Asensio foru-diputatuak adierazi duenez, “proiektu honekin, eta entzute aktiboaren bidez, Ingurumeneko Departamentuak herritarrak erabaki-gune bihurtzen ditu; izan ere, herritarrek klima-aldaketari buruz dituzten pertzepzio sozialak aztertu ondoren, tokiko ekintzarako eta parte hartzeko gobernantzarako plan bat diseinatu du, gizarte zibilaren, udalen, elkarteen eta herritarren estamentu guztiak inplikatzen dituena”.
“Gipuzkoako biztanleek Klima Aldaketari buruz dituzten pertzepzioak” izeneko inkestaren arabera, azken bi urteetan %60 igo da klimak kezkatzen edo oso kezkatzen dituen pertsonen ehunekoa. Zehazki, eta 2020ko emaitzen arabera, galdetutako pertsonen %46a oso edo oso kezkatuta dago. Kezka-maila hori asko handitu da, 2017. urteko Soziometroaren datuekin alderatuz gero; izan ere, urte horretan horretan, pertsonen % 28ª baitzen kezkatuta edo oso kezkatuta zegoena.
Bestalde, biztanle askok edo nahiko askok adierazi dute klima-aldaketaren kausei eta ondorioei buruzko informazioa (%69) badutela, baina dato hori ez dator bat beste datu batekin: inkestatuen ia erdiek (%47) adierazten dute gutxi edo batere ez dakitela klima-aldaketaren aurka borrokatzeko neurriei buruz. Hortik ondorioztatzen da garrantzitsua dela ekintza klimatikoei buruzko informazio-, dibulgazio- eta kontzientziazio-ekintzak garatzea.
Inkestan nabarmendu den beste datu bat da galdetutako pertsonen %85ek adierazi duela klima-aldaketaren aurka borrokatzeko neurriren bat hartu duela. Proportzio hori oso handia da Europako batez besteko proportzioarekin alderatuz gero (% 49). Egin diren edo etorkizunean egingo diren ekintza nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira: zaborra bereiztea, erabili eta botatzeko gaien kontsumoa saihestea, etxetresna elektriko eraginkorrak erostea, tokiko establezimenduetan erosketak lehenestea Internet bidezko erosketen aurrean, tokiko eta hurbileko produktuen aldeko apustua egitea, etxean energia aurrezteko moduari buruzko informazioa jasotzea edo mugikortasun publikoaren edo oinez mugitzearen aldeko apustua egitea.
Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak adierazi duenez, “Ekintza klimatikoa diseinatzeari begira, jarrera eta pertzepzio sozialak funtsezkoak dira, beroketa globalaren aurrean gizarte gisa dugun erantzuna baldintzatzen baitute neurri handi batean. Gizarte-pertzepzioari buruz egindako inkestak oinarriak ezartzen ditu estrategiak eta erronkak diseinatzeko herritarrak inplikatu eta tokiko ekintzetan aurrera egite aldera”
Inkestako datuak aztertu eta horiei buruz hausnartu ondoren, Ingurumen Sailak “Klimarekin konprometituako herritarrak” ekimena jarri du abian, Gipuzkoa osoa, herritar, elkarte eta udal guztiak helburu berarekin bultzatzeko asmoz: gure ohiturak aldatzea eta gure udalerriei helburu hori lortzen aurrera egiten laguntzea. Horretarako, Gipuzkoako herritar guztiekin lan egingo da klima-aldaketaren aurkako ekintza eraginkor eta tokian tokiko batean, eta Gipuzkoako herritarren klima-aldaketari buruzko pertzepzio soziala aztertuko da
Herritar guztiei erronka bat jarriko zaie, eguneroko lanean egiten ditugun ekintzetan herritarrak sentsibilizatu eta prestatzeko, horrela klima-aldaketa hobetu eta geldiarazten laguntzeko. Herritarren taldeak elkarren artean lehiatuko dira, eta BEGen emisioak gehien murrizten dituen ekintza kolektiboa sarituko da. Prozesuaren amaieran, emisioak gutxitzeko ekintza gehien lortu dituzten hiru udalerriak sarituko dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak diru-laguntza emango du saritatuko udalerrietan, klima-aldaketaren aurkako ekintzetan inbertitzeko. Hiru sari egongo dira: lehena 40.000 €, bigarrena 20.000 € eta hirugarrena 10.000 €. Herritarren erronka horrek zazpi eremu izango ditu ardatz: energia, ura, mugikortasuna, kontsumoa, 3 r-ak, karbono gutxiko dieta eta biodibertsitatea.
2020an, proiektua aurkeztu, diseinu metodologikoa egin, baliabideen katalogoa eta plataforma sortu eta deialdia prestatuko da. Herritarrei eta udalerriei 2021. urtearen hasieran egingo zaie deialdia, eta taldeak hautatu ondoren, Liga “lehiatzen” hasiko da 2021eko abuztura arte. Udazkenean, emaitzen neurketak egingo dira, eta, 2021eko abenduan, hiru talde eta udalerri irabazleak hautatuko dira, udalei klima-aldaketaren aurkako ekintzetarako diru-laguntza emanez.
1959