Breadcrumb

Asset Publisher

Back Luis Gordilloren "Aitortza Orokorra" erakusketa Koldo Mitxelenan ikusgai

Luis Gordilloren "Aitortza Orokorra" erakusketa Koldo Mitxelenan ikusgai

Hau da artistari buruz egindako erakusketa garrantzitsuena

2017/03/23

Bartzelonako MACBa museoan (199) eta Madrilgo Centro de Arte Reina Sofía museo nazionaletan (2007) egindako erakusketa antologikoen ondoren. Oraingo honetan berrehun pieza  inguru bildu dira, sei hamarkada eta artistaren sorkuntza etapa guztiak jasotzen dituen ibilbide bat egunez.

 

Ekinaren 10era arte zabalik egongo den erakusketan garapen kronologiko bat jarraitzen da eta lanak areto espezifikoetan antolatuta daude, ondorengo geldialdiak kontuan hartuta:  informalismoarekin lotutako marrazki automatikoak; pop britainiarrarekin  ahaidetutako buruak eta hirulauhankakoak, oinezkoak eta auto-gidariak; 70eko hamarkadako ekoizpena egituratzen duen marrazkia eta hamarkada horretako zatirik handienean irudi fotografikoarekin eta serialitatearekin izandako esperientziak; 80ko hamarkada, bereziki Los Meandros seriea; 90eko hamarkada, bere margolan garrantzitsuenetako baten inguruan Blancanieves y el Pollock feroz; mende honetako lehen hamarkadan euskarriei eta teknikei  dagokionez egindako esperimentazio berriak, arte digitalari sarrera  emanez; eta ibilbidea amaitzeko, 2015, urtean egindako buruen sail berri bat.

Erakusketa honen koprodukzioari hainbat erakundek parte hartu dute: Sevillako Arte Garaikideko Zentro Andaluziarrak, Santiago de Compostelako Arte Garaikideko Zento Galiziarrak, Alhambrako eta Generalifeko Patronatuak eta Granadako Guerrero Zentroak. 2017an leku horietan guztietan ikusi ahal izango da erakusketa. Juan Antonio Álvarez Reyes eta Santiago B. Olmo izan dira komisarioak.

Luis Gordillok aintzatespen eta sari ugari ditu, besteak beste, Arte Plastikoetako Sari Nazionala, Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina, Velázquez Saria eta Andaluziako Semen planteamenduak eginez (informalak edo formalak, abstraktuak edo figuratiboak) sei hamarkadatan osatzen joan den lanetan.

Luis Gordillok Madrilgo figurazio berriaren aitatzat eta azken hamarkadetako Espainiako margolari  garrantzitsuenetakotzat jo dute. Espainako eta nazioarteko museo nagusietan ikus daitezke bere lanak. Veneziako eta Sâo Pauloko bienaletan parte hartu izan du,, besteak beste; baita Espainiako eta atzerriko erakusketa nabarmenetan ere.

Erakusketa:
2017.03.23 / 2017.06.10

Inaugurazioa:
Martxoaren 23an, 19:30ean

Ordutegia:
Asteartetik larunbatera
11:00-14:00 / 16:00-20:00

Jaiegunetan itxita

 

  

1684