Komikilabeak Euskal komikiaren ibilbidea antolatu du
Komikilabeak Euskal komikiaren ibilbidea antolatu du
Larunbat honetan izango da, 12etatik ordu bietara. Irailetik aurrera tailerrak egongo dira Ubik-en, gazteak komiki mundura gerturatzeko
Larunbat honetan izango da, 12etatik ordu bietara. Irailetik aurrera tailerrak egongo dira Ubik-en, gazteak komiki mundura gerturatzeko.
Donostia komikiaren euskal hiriburua dela erakutsi asmo du Komikilabeak antolatu duen ibilbide honek. Hiri honetan lehenik prentsan eta berehala aldizkarietan sortu zen euskarazko komikia. Lehen euskal komiki tira (1894), Txistu (1927), Poxpolin (1935), Pan-pin (1960), Ipurbeltz (1978), Habeko mik (1982), Xabiroi (2005)…
Ereiten Kultur Zerbitzuek antolatutako ibilbidean zehar zehazki zein orube, etxadi, solairu edo lokaletan sortu ziren ikusiko dugu. Eta era berean sorkuntza puntu hauen artean dagoen distantzia laburrari ere erreparatuko diogu. Horretarako bidelagun izango ditugu Mikel Begoña, euskal komikiaren historian aditua, Unai Iturriaga, bertsolari zein marrazkilaria, eta Ainara Azpiazu ‘Axpi’ eta Mikel Antero marrazkilariak.
Gaur egun Komikigunea da Donostiako komiki-zaletasunaren ikur nagusienetako bat hirian. Komikigunean emango diogu ibilaldiari hasiera zein amaiera. Ibilbide hau historikoa, artistikoa eta turistikoa izango da.
Donostia 2016ko Europako Kultur Hiribirutzaren legatuaren zati bat da Komikilabea.Edizio honetan zenbait jarduera antolatuko dira urtean zehar.
Tailerrak Ubiken
Irailan eta azaroan Tabakalerako Ubik-en zenbait tailer antolatuko dira gazteak komiki mundura gerturatzeko.
Lehenengoa, 6-10 urte bitarteko umeei zuzenduta, gazteak komiki mundura gerturatzeko lantegia izango da, komikien pertsonaiekin, narrazioekin eta biñetekin jolas dezaten.
Bigarren tailerra Garbiñe Ubedak zuzenduko du eta eskola taldeekin egingo den lantegia da. Nork bere heroia definitzeko eta marrazteko lantegia izango da eta pertsonaiak zein ezaugarri dituzten aztertzeko. Topikoak, estereotipoak eta sinbologiaren garrantziaz arituko dira.
Sergio Garciak lantegi intentsiboa antolatuko du komikien egitura aztertzeko. Eta azkenik, Kike Infamek komiki eta arkitekturaren arteko lotura aztertzeko aukera bibliografikoa egingo du.
1830