Breadcrumb

Asset Publisher

Back Konponbide seguru eta ekologikoa hirietan bizikletak eta patineteak aparkatzeko

Konponbide seguru eta ekologikoa hirietan bizikletak eta patineteak aparkatzeko

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumeneko diputatuak obra publikoko makineriaren banaketan espezializatutako Astigarragako Biurrarena enpresa bisitatu du.

2022/11/02
Biurrarena

Goiko estalki osoan plaka fotovoltaikoak daude eta  behar adinako energia sortzen du, bai funtzionamendurako bai ibilgailu elektrikoak kargatzeko.

Jose Ignacio Asensio: «GK Recyling-eko enpresak jarduera ekonomikoa, enplegua eta hazkundea sortzen ari dira, Gipuzkoa berdea, iraunkorra eta berdintasunezkoa eraikitzeko. Biurrarena, esaterako, udalerrietan mugikortasun jasangarria sustatzen duen negozio-ildo baten aldeko apustua egiten ari da».

Diputatu nagusiorde eta Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok, Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendariarekin batera, Biurrarena enpresa bisitatu du Astigarragan, hirietan eta udalerrietan mugikortasun jasangarria sustatzeko irtenbideak ematera bideratutako negozio-linea berria bertatik bertara ezagutzeko.

BIURRARENA sozietate kooperatiboa 1967an sortu zen eta Espainia osoan eraikuntzako makinak inportatzen, banatzen eta merkaturatzen eta hondakinak birziklatzen eta balorizatzen dihardu. Mondragon Korporazioaren barruan dagoen kooperatiba da, eta Gipuzkoako GK Recycling birziklatze eta berrerabilpen klusterreko kide. Izan ere, kluster horrek Gipuzkoako ehun enpresa baino gehiago biltzen ditu. Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak nabarmendu duenez «GK Recycling-eko enpresak jarduera ekonomikoa, enplegua eta hazkundea sortzen ari dira, Gipuzkoa berdea, iraunkorra eta berdintasunezkoa eraikitzeko. Biurrarena, esaterako, udalerrietan mugikortasun jasangarria sustatzen duen negozio-ildo baten aldeko apustua egiten ari da».

Biurrarenako negozio-lerro berria ezagutzera emateko izan da bisita, hirietan bizikletak eta patineteak aparkatzeko irtenbide seguru eta ekologiko berritzailea eskaintzen baitu. NOVALITY proiektuak bizikletentzako eta patineteentzako aparkaleku berritzaile eta seguruen aukera zabala garatzen du, mikromugikortasunaren forma berriei erantzuteko. Aplikazio baten bidez kudeatzen dira, eta banakako takillak dituzte, kargatzeko gunearekin. Horietan, gainera, kaskoa eta beste gauza pertsonal batzuk pribatutasun osoz utz daitezke. Goiko estalki osoan plaka fotovoltaikoak daudenez, behar adinako energia sortzen du, bai funtzionamendurako bai ibilgailu elektrikoak kargatzeko, eta energia aldetik autosostenagarria da.

Proiektu hau saritua izan da hainbat alditan:

  • Berrikuntza Iraunkorreko Sarien I. edizioa, Joly Taldeak antolatuta eta BBVAk babestuta.
     
  • Mugikortasun Iraunkorraren eta Irisgarriaren barruko berrikuntza onenaren Renault Sarien X. edizioan akzesita, ETEen eta statupsen kategorian.
     
  • Rigak, Letoniak, Raptor Pilot 2 programaren barruan planteatutako erronka, EIT Urban Mobilityk hirian antolatutako co2-maila murrizten laguntzeko. Gaur egun, Rigako hirigunean instalatutako ekipo bat dugu.

GK Recycling

Gipuzkoako ‘GK Recycling’ Birziklapen eta Berrerabilpen Klusterra Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak sortu zuen 2016. urtean, lurraldean ekonomia zirkularra sustatzeko eta berrerabilpenean, birziklatutako produktu berrien sorreran eta materialen kontsumoaren eraginkortasunean oinarritutako negozio-ildo berriak bultzatzeko eta sendotzeko. Une honetan, ‘GK Recycling’ Ekonomia Zirkularrari lotutako enpresa, elkarte, fundazio, unibertsitate, zentro teknologiko eta ingurumen-aholkularitzen arteko ehun bat erakundek baino gehiagok osatzen dute.

Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak gogorarazi duenez, “ekonomia zirkularra da Gipuzkoak dituen ingurumen- eta gizarte-erronkei erantzuna emateko bide nagusietako bat”, eta, “gainera, enplegu berdea, tokikoa eta kalitatezkoa sortzeko aukera da gure gizartearentzat.” Gaur egun, ekonomia zirkularrak 6.500 lanpostu sortzen ditu Gipuzkoan, eta 650 milioi eurotik gorako zuzeneko eragina du Gipuzkoako ekonomian.

  

3862