Kristalezko sabaia apurtu duten 30 emakumeren erretratuak batu dituzte Tabakaleran
Kristalezko sabaia apurtu duten 30 emakumeren erretratuak batu dituzte Tabakaleran
'Algunos Techos Rotos' erakusketa aurkeztu da Tabakaleran. Bertan, 30 emakumeren erretratuak biltzen dira, eta helburua da emakume horiek beren esparruetan erakutsi duten talentua eta boterea erakustea.
Izaera ibiltaria du erakusketak, eta Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan ikusgai egongo da martxoaren 14tik 19ra. Antolakuntza Club de Creativos-en eskutik joan da, eta lankide izan ditu Gipuzkoako Foru Aldundia, Rezink, Kutxabank, Mujeres a Seguir eta Druck. Prentsaurrekoan parte hartu dute Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatu eta foru bozeramaileak, Karmele Agirrezabala Kutxa Fundazioko patroiak, Guille Viglione Club de Creativos-en lehendakariak eta Concha Wert Club de Creativos-en kudeatzaileak.
Erakusketa jaiotzen da lanbidean nabarmendu diren emakumeen omenaldi gisa: ingeniariak, biologoak, medikuak, ikertzaileak, artistak, epaileak, enpresariak eta enpresetako zuzendaritzetako kideak. Emakume garaikideak, lanbidean arrakasta izan dutenak eta frogatzen dutenak gaitasunak, talentuak, dedikazioak eta arrakastak ez dutela zerikusirik generoarekin. Talentu femeninoaren erakusle dira, eta, aldi berean, aukera berdintasuna bilatzeko akuilu bat.
"Algunos Techos Rotos" lelopean, Club de Creativosek Donostian erakusketa bat aurkezten du, Espainiar Sorkuntzaren XIV Festibalaren eta Sorkuntzaren Sari Nazionen barruan, "emakumea lanean" inspiraziotzat duten pieza batzuekin. Hogeita hamar emakume lider beren jarduera esparruetan, profesional sortzaileen begietan eta talentuan barrena erakutsiak, zeinak erretratuak interpretatu baitituzte. Horretarako, oso teknika desberdinak erabili dituzte, akuarelatik gurutze-puntura, ehunezko materialen erabileratik mihise digital gaineko hatzen bidezko marrazketara.
30 artelan, erakusten dituztenak beste hainbeste emakume, zeinak ardura goreneko posizioak lortu baitituzte tradizioz gizonek menderatzen dituzten alorretan. Mugarri diren emakumeak, zeinak bidea leundu baitute hurrengo belaunaldientzat. Eta gonbidatzen dutenak beren ibilbidea esaldi batekin, aholku batekin eta hitz inspiratzaile batzuekin jarraitzera, betiere berdintasunaren alde. "Algunos Techos Rotos"ek baditu orobat gipuzkoar protagonistak; Elena Arzak. Edurne Pasabán eta Ainhoa Arteta, zeinak mugarri eta eredu baitira norbera bere alorrean.
Imanol Lasa foru bozeramaileak erakusketa honek duen garrantzia nabarmendu du gizartea sentsibilizatzeko lanean. Aldundiarentzako lan estrategiko bat, zeinetarako Kontziliazioaren eta Ardura Partekatuaren Foru Plana garatzen ari baita. Lasak esan duzuenez, "horrelako erakusketekin, mugarri diren emakumeak omentzen ditugu, hurrengo belaunaldiei bidea errazten dietenak". "Orobat", gogorarazi duenez, "gure gizartearen mesedetan hainbeste egin duten emakume horiei eta historia egin zutenei beren talentu eta lanarekin, nahiz sabairik puskatu ez eta inork behar bezala balioetsi ez". Amaitzeko, foru bozeramaileak Aldundiak duen konpromisoa gogorarazi du berdintasunaren, kontziliazioaren eta ardura partekatuaren bilaketan. Horretarako, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan, proiektu pilotu bat abiarazi du lurraldeko 10 enpresetan, 500 langileren parte hartzearekin.
Bere aldetik, Club de Creativos-en lehendakari den Guille Viglionek esan duenez, "gure elkartean urteak daramagu, gure aukeren eta inguruaren barruan, berdintasunaren alde lanean". Orobat, Viglionek azpimarratu du: "gure sektoreak, gure jardueraren izaeragatik, nolabaiteko oihartzun soziala du, eta uste dugu horretaz baliatu behar dugula gauza batzuk sustatzeko. Iaz, Más Mujeres Creativas aurkeztu zen gizartean. Plataforma horrek xede du emakumeen presentzia handitzea sorkuntza departamentuetan, eta aurten gure ekintzaren irismena zabaldu nahi izan dugu".
Aldundiaren Berdintasun Kanpainako datu eztabaidaezinek bezala, non garbi geratzen baitira emakume eta gizonen arteko desberdintasunak, horixe bera gertatzen da Club de Creativos-en bazkideen artean: % 53 gizonezkoak dira eta % 47 emakumezkoak; ia ez dago aldirik, baina gora jo ahala, ikusten da % 79 gizonezkoak direla eta % 21 bakarrik emakumezkoak sorkuntzaren zuzendaritzako postuetan.
Erakusketa martxoaren 15ean zabalduko da Donostian. Egun horretan, mahai inguru bat izango da: "Emakumea eta lidergoa, hesiak eta aurreiritziak gainditzeko erronkak". Bertan erakusketaren protagonista diren bi emakumek parte hartuko dute: Ana Sáenz de Miera, Ashoka España-ko zuzendaria; eta Elena Mayoral, Adolfo Suárez Madrid aireportuko zuzendaria. Orobat bertan izango dira piezetan lan egin duten bi sorkuntza zuzendari: Eva Santos (Proximity) eta Blanca Gómara (Dimensión), Baita Karmele Agirrezabala, Kutxa Fundaziokoa, eta Esther Valdivia, Mujeres a Seguir-eko sortzaile eta editorea.
Erakusketaren protagonistak
Hauek dira "Algunos Techos Rotos" erakusketa osatzen duten 30 emakumeak (parentesi artean, erretratua interpretatu duen artista):
1. ANA SÁENZ DE MIERA, Ashoka España-ko zuzendaria, berrikuntzaren eta ahalduntze sozialaren alde lan egiten duen antolakuntza. (Mireia Roda eta Marianela Sal-Anglada)
2. MARGARITA SALAS, zientzialari biokimikoa eta ikertzailea, Real Academia Española de Ciencias Exactas, Físicas y Naturales-eko kidea; Zientzia eta Arteen Europako Akademiako kidea; American Society for Microbiology-ko kidea; eta American Academy of Arts and Sciencesl-eko kidea, besteak beste. DNA bikoizteko asmatu duen sistema mundu osoko laborategi forentse guztietan erabiltzen da. (Daya Muñoz)
3. CORAL BARBAS, Kimika Analitikoko katedraduna (San Pablo CEU) eta CEMBIO Centro de Metabolómica eta Bioanálisis-eko zuzendaria. Munduko 50 emakume eraginkorren arteko bat Kimika Analitikoan. (Amaya Uscola eta Soni de Vega)
4. NURIA OLIVER, ingeniaria eta zientzialaria. Datueb Zientziako Ikerketako zuzendaria (Vodafone) eta Chief Data Scientist (Data-Pop Alliance). Adimen artifizialean dagoen ikertzailerik nabarmenetako bat. (Mónica Moro eta Sara Fernández).
5. MARA DIERSSEN, neurobiologoa, Centro de Regulación Genómica-ko ikertzailea (Bartzelona) eta unibertsitate irakaslea. Ikertzaile nabarmenetako bat Down sindromearen azterketan. (Mar Frutos).
6. ALICIA CALDERÓN, zientzialaria eta ikertzailea. Zientzia Fisikoetan doktorea eta Ikerketa Nuklearrerako Europako Zentroko kidea. Higgs bosoiaren bilaketako ikerketa ildo nagusiko kide izan zen. (Judith Francisco)
7. ICÍAR BOLLAÍN, zinema zuzendaria. (Uschi Henkes).
8. INÉS ALBERDI, soziologoa eta unibertsitate katedraduna. UNIFEMen zuzendaria izan da (Emakumeentzako Nazio Batuen Funtsa). (Xisela López eta Sara Díez).
9. GUADALUPE SABIO, CNIC Centro Nacional de Investigaciones Cardiovasculares-eko ikerketa talde bateko zuzendaria. Princesa de Girona saria 2012. Obesitatea, diabetesa eta antzeko faktore genetikoak identifikatzen lan egiten du. (Almudena González).
10. INMA SHARA, orkestra zuzendaria eta konpositorea. (Marta Rico).
11. MAR RAVENTÓS, Grupo Codorníu-ko lehendakaria. (Pepa Rojo).
21 MARÍA A. BLASCO, CNIO Centro Nacional de Investigaciones Oncológicas-eko zuzendaria. Zahartzearen eta minbiziaren aurkako bilaketako zientzialari nabarmenetako bat. (Marga Castaño).
13. ÁNGELA DE LA CRUZ, artista. Turner sarirako izendatua izan den emakume espainiar bakarra (2010). (Blanca Gómara, Ziortza Arnaiz eta Sara Jiménez).
14 ADELA ASUA, Epaitegi Konstituzionaleko lehendakariordea (Chusa Díaz eta Caterina Amodio).
15. CRISTINA ÁLVAREZ, telekomunikazioetako ingeniaria. Telefónica Españako zerbitzu garapeneko zuzendaria eta CIO. Enpresak ingurune digitalera egokitzen aditua. (Ana Hidalgo eta Santi Cosme).
16. ELENA MAYORAL, ingeniari aeronautikoa. Adolfo Suárez Madrid Barajas aireportuko zuzendaria. Espainiako aireportu nagusia zuzentzen duen lehen emakumea. (María Gomis).
17. SONIA CORROCHANO, ingeniari aeronautikoa. Barcelona-El Prat aireportuko zuzendaria. (Pilar Ruiz).
18. MARÍA ÁNGELES MARTÍN PRATS, Sevillako Unibertsitateko irakaslea, ikertzailea eta Ingeniaritza Aeroespazialeko enpresaria. Rol nagusia du industria aeronautikoa garatzen eta berritzen (hegazkintzan elektronika aplikatzea). (Pilar de Giles eta Alicia Manero).
19. ELENA ARZAK, chefa. Veuve Cliquot saria Munduko Emakume Chef onenari (2012). (Ana Alcover, Gumer Ubieta eta María Jesús Beltrán).
20. ELENA PISONERO, Hispasat-eko zuzendaria. (Aurora Hidalgo).
21 PALOMA ESCUDERO, UNICEFeko komunikazioko mundu mailako zuzendaria (New York). NBEn goren iritsi den espainiar emakumeetako bat. (Eva Santos eta Susana Grau).
22. CARME RUSCALLEDA, chefa. Espainian Michelin izar gehien dituen emakume zuzendaria. (Patricia Luján).
23. BELÉN GARIJO, Merck Healthcare-eko CEO eta Merck-eko mundu mailako batzorde exekutiboko kidea. (Laura Rueda).
24. IRENE CANO, Facebook Iberiako zuzendari nagusia (Marina Cuesta).
25. CHUS MARTÍNEZ, Institute of Art of the FHNW Academy of Arts and Design-eko zuzendaria Basilean (Suitza). Espainiar emakume komisariorik garrantzitsuena nazioartean. (Alba Vence eta Ana del Valle).
26. AINHOA ARTETA, sopranoa (Raquel Martínez eta Mariana Nohaymapas).
27. EDURNE PASABÁN, mendigoizalea. Lehen emakumea historian 8.000 metroko 14 mendiak igotzen. (María Gaya).
28. AMPARO MORALEDA, IBMko lehendakaria izan da Espainiarako, Portugalerako, Greziarako, Israelerako eta Turkiarako, eta Iberdrolako Nazioarteko Alorrerako operazio zuzendaria da. Egun aholkulari independentea da hainbat entitatetan (CaixaBank, Airbus eta Vodafone, besteak beste). (Eva Conesa eta Elda Farran).
29. MARTA FONTCUBERTA, The Coca-Cola Companyko global content-eko zuzendari seniorra. (Carmen Veiguela eta Jezabel González Padrón).
30. BELÉN FRAU, Ikea Italiako CEO. (Zorayda Ortiz).
2028