Kultura departamentuak Luis Martin Santos omenduko du KMKn
Kultura departamentuak Luis Martin Santos omenduko du KMKn
Harkaitz Millan, Kultura diputatua, « Luis Martin Santos idazle iraultzaile eta konprometitua izan zen, eta askotan ahaztu egiten dugu erakundeetatik, eta, hain zuzen ere, urte honetan ekarri eta omenaldia egin behar horri ».
Ekainaren 1, 2, 3 eta 4an, <Luis Martín Santos: iraultza eta forma> jardunaldiak egingo dira Koldo Mitxelena Kulturunean. Bere garaiko bizitza literario, politiko eta zientifikorako funtsezko figura izan zenaren omenaldi gisa aurkezten da ziklo hau, baita haren ekarpenak eta haren eragina aztertzeko eta gure orainaldira zabaltzeko aukera gisa ere.
Luis Martín Santos, idazle «iraultzaile» bat izan zen; haren Tiempo de silencio idazlana mugarri bat izan zen gure herrialdeko literaturan, zeinaren ibilbidea behin betiko aldatu baitzuen. Ordea, politikari konprometitu bat ere izan zen, diktadura frankistaren aurkako eragile saiatua. Mediku ere bai, jakitun zena zientziak berebiziko garrantzia duela gizartean, eta, beraz, zer erronka eta erantzukizun zituen berak gizartearen aurrean. Gainera, idazleak lotura estua izan zuen Gipuzkoarekin eta Donostiarekin, Gipuzkoako hiriburuan lan egin baitzuen bere bizitza profesional eta artistikoaren zati handi batean.
Kontu artistiko, zientifiko eta politiko horiek guztiak inoiz baino beharrezkoagoak eta premiazkoagoak iruditzen zaizkigu gaur egun. Jardunaldi hauek orainaren gako eta eskakizun horiei erantzun nahi diete, literatura zientziarekin eta politikarekin lotuz, eta hitza, halaber, argazkigintzarekin eta zinemarekin lotuz.
Ekainaren 1a, 18:00etan
Vicente Arandaren filmaren proiekzioa, eta ondorengo solasaldia, Begoña del Tesoren eskutik: ¿Luis Martin Santos una criatura cinematografica ?
Ekainaren 2a, 19:00etan Isabel Solaren eta Rafael Bengoaren arteko elkarrizketa. Moderatzailea: Lourdes Perez.
Isabel Sola biologoa da. 25 urte baino gehiago eman ditu koronabirusen biologia aztertzen, oinarrizko ezagutza hori birusaren aurkako babes-estrategien garapenean aplikatzeko. Batzordekidea da nazioarteko birologiako zenbait aldizkaritako argitalpen batzordeetan, Birus-Koronabirus Taxonomiako nazioarteko batzordean, eta Biosegurtasuneko Batzorde Nazionalean.
Gaur egun, zuzendarikidea da, Luis Enjuanes doktorearekin batera, Bioteknologia Zentro Nazionaleko (CNB-CSIC) Koronabirus laborategian, non SARS-CoV-2 birusaren patogenizitate mekanismoak aztertzen dituzten, txertoak garatzeko eta antibiralak identifikatzeko. Bere taldea garatzen ari da Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) txertoaren hiru hautagaietako bat: RNA auto-erreplikatiboak dira, biderkatzen direnak birusaren hainbat proteina adierazteko, zeintzuek eragiten baitute erantzun immune indartsu eta orekatu bat, baina galdu dutenak hedatzeko eta kaltea eragiteko gaitasuna; beraz, oso seguruak dira.
Rafael Bengoa, Osasun Komunitarioko medikua eta espezialista da, Londresko Unibertsitatean. Haren aztarna profesionala Europako eta Espainiako parlamentuei eta Eusko Legebiltzarrari zuzendutako gizarte politikako eta osasun kudeaketako hainbat dokumentutan jarrai daiteke. Hamabost urtez lan egin du Osasunaren Mundu Erakundean, non Gaixotasun Kronikoen Zuzendaritzako buru egon zen, eta, ondoren, Osasun Sistemen Zuzendaritzaren buru, 2007ra arte. Europar Batasuneko Horizon 2020 taldeko presidenteordea izan zen. 2009an, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumoko sailburu izendatu zuten, eta hortik zuzendu zuen Osasunaren eraldaketa eredu jasangarriago, teknologikoago eta proaktiboago baterantz, paziente kronikoen premiak ardatz hartuta. Harvardeko Senior Fellow da. Gaur egun, zuzentzen du, Patricia Arratibelekin batera, Institute for Health and Strategy (SI Health), gobernuei eta osasun eta gizarte erreformei lagunduz, Espainian eta beste zenbait herrialdetan, hala nola Irlandan, Eskozian, Ingalaterran eta AEBn.
Ekainaren 3a, 19:00etan Tiempo de silencio: un antes y un despues literario. Justo Navarroren eta Aolba Carballalen arteko elkarrizketa. Moderatzailea: Ylenia Benito.
Justo Navarro, Granadan jaio zen. Poema-liburu hauek argitaratu ditu: Los nadadores, Un aviador prevé su muerte eta Mi vida social; baita eleberri hauek ere: El doble del doble (Seix Barral), Hermana muerte (Alfaguara), Accidentes íntimos, La casa del padre, El alma del controlador aéreo, F., Finalmusik, El espía, Gran Granada eta Petit Paris (denak Anagraman); gainera, saiakera hau: El videojugador. A propósito de la máquina recreativa (Anagrama).
Alba Carballal, idazlea eta arkitektoa da. Haren Tres maneras de inducir un coma eleberria (Seix Barral, 2019), Gazte Sortzaileentzako Antonio Gala Fundazioan idatzia, urteko opera prima onena hautatu zuten El Cultural aldizkarian. Honela lan egin du: erredaktore, Arkitektura Viva aldizkarian; itzultzaile, zenbait liburu eta argitalpen espezializatutan; gidoilari, Late Motiv eta LocoMundo programetan; eta gidoi-koordinatzaile, Esto no es una serie telebista-programan. Zutabegilea da Vocento taldeko eskualdeetako egunkarietan, eta zuzendaria, Darío Adantirekin batera, El milenarismo podcastean. Gaur egun, 'head writer' da ekoizpen estatubatuarreko Manolito Gafotas telesailean, zeina oinarrituta baitago Elvira Lindoren eleberrietan; gidoilaria El día menos pensado telesailean (Amazon Prime); eta bere hurrengo eleberria idazten lan egiten du. Irailean aurreikusita dago haurrentzako lehen albuma plazaratzea: Tu hogar en cualquier sitio (Flamboyant, 2021). Bere alderdi akademikoan, tesi bat garatzen ari da Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Ondare Arkitektonikoaren Programan, XIX. eta XX. mendeetako prosazko literaturako Madril hiriari buruz.
Ekainaren 4a, 19:00etan, de paseo por el San Sebastián de Luis Martin Santos. Ángel García Rondaren eta Javier Minaren arteko elkarrizketa. Moderatzailea: Eva Monente.
Ángel García Ronda, Donostiakoa da (Euskal Herria), han jaio baitzen, 1939an. Prestakuntza akademikoz, ekonomialaria da, eta Historian lizentziaduna. Enpresa pribatuan lan egin zuen: aholkulari, auditore, eta kontuen zinpeko aztertzaile. 1976an, Donostiako Enpresa Zientzien Unibertsitate Eskolan, Enpresako Araubide Fiskaleko bitarteko irakasle lanpostua eskuratu zuen; urte batzuk geroago, Euskal Herriko Unibertsitatean integratuta geratuko zen eskola hori. Gerora, unibertsitateko irakaskuntzatik eta ikuskaritzatik aldendu zen, jarduera politikoagatik. Ezkonduta dago eta alaba baten aita da. Gipuzkoako Ateneoko lehendakaria da.
JAVIER MINA
Iruñean jaio zen, 1950ean, eta Literatura Konparatuan lizentziaduna da, Sorbonan. |
Idazle eta margolari ospetsua, hainbat erakusketa egin zituen, hala nola "Paisajes imprevisibles" izenekoa, Iruñean, Ziudadelako Bolborategian, 2009aren hasieran, eta "Suites Friedrich-Macke" eta "De boca a oca", Donostian. Literaturan, berriz, Miguel Espinosa saiakera saria eskuratu du, 2004an, El Ojo del Cíclope lanagatik, eta Nafarroako Gobernuko saiakera saria, 2008an, Tigres de papel (Los tiranos literarios) lanagatik. |
Finalista ere izan da 2006ko Espasa saiakera sarian, Vidas paralelas lanarekin. |
Orobat, La mirada fósil argitaratu zuen, saiakera txalotu bat, literaturako itsutasunari buruzkoa, eta horren ondoren inprimatu zioten Montaigne y la bola del mundo (Berenice, 2013), egile frantsesaren legatuaren indarraldi ikaragarriaren ingurukoa, eta, geroago argitaratu ditu El dilema de Proust o el paseo de los sabios (Berenice, Berenice), saiakera bat historiako eta literatura unibertsaleko paseoari buruz, eta Libros para la guerra (Berenice, 2016).
|
Tiempo de silencio, (zati bat), euskaraz, Ane Gabarianen eskutik |
Soinu-dokumentu bat, orri elektroniko honetatik entzuteko edo deskargatzeko modukoa: |
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/programak/kmkelkarrizketak{ut} |
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/programak/kmkelkarrizketak |
2336