Breadcrumb

Asset Publisher

Back EZNTren bosgarren edizioak Gipuzkoa kokatuko du Europako lider gisa bere eredu ekonomikoa eraldatzeko zirkulartasuna aplikatzeari dagokionez

EZNTren bosgarren edizioak Gipuzkoa kokatuko du Europako lider gisa bere eredu ekonomikoa eraldatzeko zirkulartasuna aplikatzeari dagokionez

Kongresuan berariaz aztertuko dira Ekonomia Zirkularraren estrategiak aurrea hartzearen eta lehiakortasunaren ikuspegitik jorratzen ari diren hainbat sektoreren erronkak eta desafioak .

2023/01/18
Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko V. Topaketa

Eredu ekonomikoa Ekonomia Zirkularraren irizpideen arabera eraldatzeak suposatzen du lehiakortasun abantaila izatea lurraldeko industriak. Honek aukera ugari zabalduko ditu, hala nola, tokiko enplegua eta gure talentua bertan mantentzeko gaitasuna. Hori izango da EZNTren arretagune nagusietako bat.

Jose Ignacio Asensio: «Nonbait beharrezkoa bada gure gizartearen aurrerapenak behar duen talentua sortzea eta atxikitzea, izango da eraldaketa industrial eta ekonomikoak Ekonomia Zirkularraren eskutik ematen dizkigun aukera ugarietan eta lehiakortasun abantaila handian».

Ion Olaeta: «Denok norabide berean arraun egiten badugu soilik lortu ahal izango dugu paradigma ekonomiko berri hau, oinarri duena erabilgarri dauden natur baliabide urriak ahalik eta gehien aprobetxatzea».

Angel Fernandez Homar: “Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko Topaketak bosgarren ekitaldian sendotze handia adierazten du,  Gipuzkoak ekonomia zirkularraren arloan duen maila aurreratuaren erakusgarri da. Batetik, Hondakinei eta Lurzoru Poluituei buruzko Lege berriaren helburuak ia betetzen dituzten birziklatze-tasei dagokienez, eta bestetik, birziklatze-sektorearekin lankidetzan dagoeneko egiten ari den bideari dagokionez, hondakinen minimizazioari, ikerketari eta ekodiseinuari dagokionez.

Mundu guztiko 47 hizlarik parte hartuko dute Ekonomia Zirkularraren topaketa honetan eta dagoeneko munduko 10 herrialdetako 350 pertsonak eman dute izena.

José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatuak, Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendariak, Jon Olaeta Espainiako Biriklatze Federazioko (FER) lehendakari eta Biziklatzearen Industrien Europako Konfederazioaren Batzordeko kideak eta Angel Fernandez Homar Ekonomia Zirkularrerako Fundazioaren Patronatuko lehendakariak gaur goizean aurkeztu dute Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko V. Topaketa (EZNT); otsailaren 1ean eta 2an egingo da, «Eraldaketa bizkortzen etorkizun jasangarria izateko» izenburupean.

Topaketa Kursaalen egingo da, formatu mistoan, aurrez aurre eta online. Izen-ematea irekita dago eta, oraingoz, munduko 10 herrialdetako 350 pertsona baino gehiagok eman dute izena (250k aurrez aurre eta 100ek online jarraitzeko).

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuak sustatzen du EuRIC Birziklatze Industrien Europako Konfederazioarekin, FER Espainiako Berreskuratzeko eta Birziklatze Federazioarekin eta Ekonomia Zirkularrerako Fundazioarekin lankidetzan. Topaketa ekonomiaren eraldaketa berdearen inguruko Europako profesionalentzako topagune bihurtu da. Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok adierazi duenez, «EZNT topaketa, bost urte hauetan, nazioarteko erreferentzia bihurtu da ekonomia berde eta zirkularra sustatzeko, aliantzak bultzatuta eta aukera berriak sortuta deskarbonizazioaren eta eredu ekonomiko jasangarriak, bidezkoak eta planeta errespetatzen dutenak ezartzeko bidean».

Ion Olaeta Birziklatzearen Espainiako Federazioko lehendakariak azpimarratu duenez, «denok norabide berean arraun egiten badugu soilik lortu ahal izango dugu paradigma ekonomiko berri hau, oinarri duena erabilgarri dauden natur baliabide urriak ahalik eta gehien aprobetxatzea».

Bestalde, Angel Fernandez Homarrek esan du: “Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko Topaketak bosgarren ekitaldian sendotze maila handia adierazten du, eta  Gipuzkoak ekonomia zirkularraren arloan duen maila aurreratuaren erakusgarri da. Batetik, Hondakinei eta Lurzoru Poluituei buruzko Lege berriaren helburuak ia betetzen dituzten birziklatze-tasei dagokienez, eta bestetik, birziklatze-sektorearekin lankidetzan dagoeneko egiten ari den bideari dagokionez, hondakinen minimizazioari, ikerketari eta ekodiseinuari dagokionez, esaterako”.

Edizio honen izenburua da «Eraldaketa bizkortzen etorkizun jasangarria izateko», eta arreta jartzen du ekonomia zirkularraren praktikaren aplikazioa azkartzean sektore guztietan; izan ere, «klimaren krisiak, biodibertsitatea galtzeak eta koiuntura geopolitikoak behartzen gaituzte eredu ekonomiko berriak sustatzera, baliabide naturalen mende ez dauden eta zirkularrak, tokikoak eta jasangarriak diren eredu ekonomikoak bultzatzera». Xede horrekin, edizio honetan berariaz aztertuko dira Ekonomia Zirkularraren estrategia aurrea hartzearen eta lehiakortasunaren ikuspegitik jorratzen ari diren hainbat sektoreren erronka eta desafioak (eraikuntzaren sektorea, ehun industria, elikagaien industria, turismoaren sektorea eta enpresa sektorea). «Orain arte aurrekaririk izan ez duen ikuspegi intersektorial eta multidisziplinarrarekin, EZNTren bosgarren edizioaren helburua da Gipuzkoa kokatzea ekonomiako eta industriako hainbat sektoretan zirkulartasuna aplikatuta bere ekonomia eraldatu eta deskarbonizatzeko eta tokiko enplegu berdea sustatzeko helburuaren Europako erreferente gisa, bermatzeko Gipuzkoako herritarren ongizatea eta oparotasuna».

EZNTk arreta jartzen du Ekonomia Zirkularrak talentu gaztea sortzeko eta erakartzeko ematen duen aukeran

Aurreko lau urteetako esperientziaren ondoren, edizio honetan garrantzi berezia emango zaio prestakuntza zirkularra sartzeari hala unibertsitateko ikasketetan nola profesionaletan; izan ere, «etorkizuneko profesionalek prestakuntza izan behar dute etorkizuneko beharren inguruan, eta ekonomia zirkularra eta jasangarria ezinbesteko eskakizuna izango da sektore profesional guztietan, datozen hamarkadetan». Horrez gain, diputatuak azpimarratu duenez, ekonomia zirkularra erronka eta aukera da aldi berean, eta horixe izango da enplegu berdea, tokikoa eta kalitatezkoa sortzeko aukerarik onena: «Nonbait beharrezkoa bada gure gizartearen aurrerapenak behar duen talentua sortzea eta atxikitzea, izango da eraldaketa industrial eta ekonomikoak Ekonomia Zirkularraren eskutik ematen dizkigun aukera ugarietan eta lehiakortasun abantaila handian». Ildo horretan, bigarren egunean, otsailaren 2an, berariazko mahai-inguruak egingo dira unibertsitateetako arduradunekin eta ekintzaile eta gazteekin.

Mundu osoko 47 hizlari eta nazioarteko hitzaldiak

Ekonomia Zirkularraren Topaketan mundu guztiko 47 hizlarik pare hartu dute, gehienak mahai-inguru formatuan, esperientzia trukea aberasteko. Otsailaren 1ean, lehen hitzaldia Carlota Sanzek emango du; Doughnut Economics Action Lab (DEAL) komunitatearen sortzailea da eta sistema ekonomikoetan donutaren teoria Europa mailan ezartzen duen pertsona nagusietako bat. Bigarren egunean, otsailaren 2an, lehen mahai-ingurua izango da Esloveniaren eta Gipuzkoaren politiken eta plan zirkularren arteko kontraste bat. Eslovenia da Europan ekonomia zirkularraren, regeneratiboaren eta karbono gutxikoan anbiziorik handieneko politikak dituen herrialdeetako bat.

IZEN-EMATEA:

EZNT Kursaalen egingo da 2023ko otsailaren 1ean eta 2an, aurrez aurre eta online. Bi modalitateetarako izena eman behar da.

Ekonomia Zirkularraren Topaketan parte hartu nahi dutenek formulario honetan eman beharko dute izena, urtarrilaren 31 baino lehen: https://forms.gle/TPxpchaWaSg992Bt7

Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago behar izanez gero, Ingurumen Zuzendaritzarekin edo Idazkaritza Teknikoarekin jar zaitezke harremanetan:

Ingurumenzuzendaritza@gipuzkoa.eus, edo leire@eckoing.com

  

3143