El Salvadorren gay eta transexualen eskubideen aldeko programa abiarazi du AldundiakHomofobiaren aurkako Nazioarteko Egunean
El Salvadorren gay eta transexualen eskubideen aldeko programa abiarazi du AldundiakHomofobiaren aurkako Nazioarteko Egunean
El Salvadorren gay eta transexualen eskubideen aldeko programa abiarazi du AldundiakHomofobiaren aurkako Nazioarteko Egunean
Oraindik leku gehiegi daude munduan, non gay edo lesbiana bazara bizitza galdu baitezakezu,
Itxaso: "Oraindik leku gehiegi daude munduan, non gay edo lesbiana bazara bizitza galdu baitezakezu, eta beharkizun morala dugu talde horien alde borrokatzeko hemen borrokatu dugun bezala"
9.000 pertsonari eta 30 ikastetxeri zuzendutako programa bat da. Bertan, antzezlanak egingo dituzte homofobiaren zergatiak eta ondoriok agerrarazteko
Homofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Lankidetzako diputatuak programa berri bat aurkeztu du, Euskal Fondoarekin batera egingo duena, El Salvadorreko udal politikan modu integralean sartzeko, bai genero berdintasunaren aldeko neurriak, bai LGTBI taldeko pertsonen eskubideak. Programaren izenburua da "Udal kudeaketa integral eta barneratzaile baterantz, genero berdintasunaren eta LGTBI pertsonen eskubideen alde".
Denis Itxasok gogorarazi du Aldundiaren kooperazio politika berrian eskubide zibilen eta askatasun publikoen defentsa barneratu dela aniztasuna, berdintasuna edo justizia auzitan dauden lekuetan. Hori dela eta, Kultura eta Kooperazio Foru Departamentuak 50.000 euro emango ditu, hartara programa hori orain arte abiarazi direnen artean nabarmenetako bat izateko. Euskal Fondoaren aldetik, Juan Manuel Balerdi zuzendariak sinatu du hitzarmena. Orobat izan da sinaduran Fernando San Martin Kooperazioko zuzendaria.
"Zorionez, Europako leku askotan tolerantzia maila altua eskuratu dugu pertsona guztien aukera sexual librearekiko tolerantziari dagokionez, baina gaur bezalako egunetan gogoratu behar dugu hori ez dela errealitate homogeneo bat munduko bazter guztietan. Zoritxarrez, munduan leku gehiegi daude oraindik, non gay izatea, transexuala edo lesbiana, heriotzarekin ordaindu baitaiteke, eta betekizun morala dugu talde horien alde borrokatzeko hemen egin dugun bezalaxe, harik eta gizarte tolerante bat lortu arte, nortasun sexual desberdinak elkarrekin bizi daitezen.
"Besteak beste, mugimendu feministei esker, genero berdintasunean aurrera egin dugu, eta lortu dugu denok ikustea gizarte barneratzaileago bat posible dela, eta emakumearen rola ezin dela sistematikoki gizonaren mendean jarri, bestela gizarte erdiaren duintasuna erasotzen baita. Berdintasunaren defentsa, berrikiago, talde ahaztuenen defentsara iritsi da, talde hauskorrenen defentsara: Lesbianak, gayak, transexualak eta bisexualak", azaldu du Itxasok. "Baina El Salvador eta antzeko lekuetan, borroka horrek bide luzea ibili behar du helburuak lortu arte".
El Salvadorren transexualen arazoa oso larria da, indarkeria bikoitza jasaten dutelako. 2016an bakarrik, LGBTI taldeko bost pertsona hil dituzte. Estortsio egiten diete, pertsonen salmentaren biktimak dira, aginte abusuak jasaten dituzte eta erail egiten dituzte. Denek, bereizketarik gabe, jazarpena jasaten dute: lesbianek, bisexualek, transexualek eta intersexualek, nahiz eta egoera zailenean dagoen taldea emakume transexualak eta transgeneroak izan.
Testuinguru horretan, El Salvadorreko Tokiko Garapenerako Talde Feministak hamarkada luze bat darama emakumeen eskubideen defentsan El Salvadorreko hainbat udalerritan. Hala ere, orain hasi da lan egiten emakume transexualekin eta intrageneroekin. Programaren helburua da berdintasunaren eta genero parekotasunaren aldeko udal kudeaketa bat sustatzen duten El Salvadorreko alkatetza kopurua handitzea, LGBTI komunitatearen sustapena eta defentsa barne. Gainera, beste jarduera ildo bat nerabeak heztea eta sentsibilizatzea da, LGBTI taldeko pertsonen eskubide sexualei dagokienez. Proiektua 32 udalerritan eta 30 ikastetxetan gauzatuko da.
Zentroetan sexualitateari buruzko hezkuntza integraleko materiala banatuko da; azterketa bat egingo da homosexualekiko eta lesbianekiko nerabeek duten onarpenari edo onarpen ezari buruzkoa, talde horien aurkako jarrera eta delituei aurre hartzeko; eta eskola umeek antzezlan bat idatziko dute LGTBI taldea baztertzearen zergatiei eta ondorioei buruz. Antzezlana 30 ikastetxetan antzeztuko da gero, eta bi behategi sortuko dira nerabeen haurdunaldiari buruz. Programa hau zuzenean 9.000 pertsonak jasoko dute.
"Gure ustez, hezkuntzaren ekintza, eta batez ere nerabeekin lan egitea, ezinbestekoa da homofobia ororekin amaitzeko. Hori da programa hau babestearen arrazoietako bat", esan du Itxasok.
Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako nazioarteko eguna
Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako eguna maiatzaren 17a da, Osasunaren Nazio Antolakuntzaren Batzar Nagusiak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kendu zuela ospatzeko. 1990eko maiatzaren 17an izan zen hori. Helburu nagusi du ekintza guztiak koordinatzea, homosexualen, lesbianen eta transexualen aurkako bazterketa oro salatzeko eta haien eskubideen alde aurrera egiteko mundu osoan. Eguna 2004an sortu zen, eta munduan Idaho Komiteak koordinatzen du.
Egun, 70 herrialdek baino gehiagok kriminalizatzen dute homosexualitatea, eta sexu bereko ekintza sexualak kartzelarekin zigortzen dituzte. Herrialde horietako gutxienez bostetan gainera (Mauritania, Iran, Sudan eta Saudi Arabia, eta Nigeriako eta Somaliako alde batzuetan) heriotza zigorra indarrean da.
1803