Lurraldebusek bat egin du Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Egunarekin eta elkartasuna adierazi die gaixotasuna duten emakumeei, gainditu dutenei eta jada ez daudenei
Lurraldebusek bat egin du Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Egunarekin eta elkartasuna adierazi die gaixotasuna duten emakumeei, gainditu dutenei eta jada ez daudenei
Lurraldebusek bat egin du Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Egunarekin eta elkartasuna adierazi die gaixotasuna duten emakumeei, gainditu dutenei eta jada ez daudenei
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Domínguezek, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan, Katxalin eta Asgicer elkarteetako ordezkariekin batera, Avanza enpresaren instalazioak bisitatu ditu, eta bertatik bertara ikusi ahal izan du nola geratu diren begizta arrosa handi batekin binilatutako autobusak .
Azahara Domínguez diputatua Borja Berroya Avanzako Euskadiko zuzendariarekin, Ane Letamendia Minbiziaren Aurka Gipuzkoako Kanpo Harremanetarako arduradunarekin, Edurne Iruin Katxalineko gizarte-langilearekin eta Loli Pastoriza Asgicer elkarteko presidentearekin eta Amaia Urain elkarte honetako koordinatzailearekin Avanzako instalazioetan
Lurraldebusek bat egingo du bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko egunarekin. Hala adierazi du Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek. Diputatuak Avanza enpresaren instalazioak bisitatu ditu Borja Berroya Avanzako Euskadiko zuzendariarekin, Ane Letamendia Minbiziaren Aurkan Gipuzkoako Kanpo Harremanetarako arduradunarekin, Edurne Iruin Katxalineko gizarte-langilearekin eta Loli Pastoriza Asgicer elkarteko presidentearekin eta Amaia Urain, elkate honetako koordinatzailearekin batera. Hemen ikusi ahal izan dute nola geratu diren lehen aldiz begizta arrosa batekin binilatu dituzten autobusak, astebetez lurraldean zehar ibiliko direnak. Emakidun guztiek begizta arrosa ikonikoaren irudia proiektatuko dute pantailetan eta nahi duten gidariek begizta jantziko dute.
“Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik oso sentiberak gara gure erabiltzaileek bizi dituzten errealitate desberdinekiko, eta, horregatik, keinu sinple honekin, bularreko minbizia pasatzen ari diren emakume guztiak gogoratu nahi ditugu, baita trantze hori jasan dutenak eta jada ez daudenak ere, eta elkartasuna adierazi nahi diegu guztiei”, adierazi du diputatuak. Gainera, gogora ekarri du Lurraldebusek hainbat elkarterekin lan egiten duela izaera sozialeko kanpainak ikusarazteko, irailean Begisarerekin egin zuen bezala.
Azahara Dominguezek gogorarazi du Lurraldebus dela Foru Aldundiak ematen duen zerbitzua, erabiltzaile gehien dituena, eta, horregatik, erakusleiho ezin hobea dela ekimen sozialei atxikitzeko.
"Garraio publikoa eskubide unibertsaletara iristeko atea da, hala nola hezkuntzara edo osasungintzara, eta, horregatik, garraio publiko jasangarri, eroso, seguru, irisgarri eta lehiakor baten alde lan egiten jarraituko dugu, herritarren benetako beharretara egokituko dena", amaitu du diputatuak.
Bestalde, Ane Letamendia, Minbiziaren Aurka Gipuzkoa-ko Zerbitzuko kanpo-harremanen arduradunak, hau adierazi du: “Arrosa kolore bat besterik ez da, baina pertsona guztien laguntza eta lankidetzarekin ikerketa ere bada. Ikerketa, bularreko minbiziaren eragina gero eta txikiagoa izan dadin proiektuak bultzatzen jarraitu ahal izateko, eta laguntza pazienteei eta senideei bularreko minbizian bizi eta biziraun dezaten, gaixotasunaren ondorio fisiko, sozial eta emozionalei helduz. Garrantzitsua da, halaber, gaixotasunaz hitz egitea, ikusarazteko eta prebentzioa sustatzeko, detekzio goiztiarra egiteko”.
Edurne Iruin Katxalineko gizarte langileak kanpaina eskertu du: "Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiogu Avanza eta Lurraldebusek kanpaina honekin izan duten keinu politagatik, gaixotasuna ikusarazten laguntzeko. Eta, bestetik, herritarrak kontzientziatuz eta sentsibilizatuz bularreko minbiziaren inguruan, hori ikusaraziz eta minbizi hitzak oraindik gizartean duen tabua kentzen saiatuz".
Azkenik, Loli Pastoriza Asgicerreko presidenteak kanpaina hau balioan jarri du: "Gure ustez, horrelako kanpainak oso garrantzitsuak dira bularreko minbizia duten pertsona guztiak ikusarazteko, eta horrek gizartea sentsibilizatzen eta duen garrantziaz jabetzen laguntzen du. Erakunde publikoek horrelako kanpainetan parte hartzeak erakusten du borroka guztiona dela".
4660