Foru Aldundiko ordezkaritza zabala San Inazio, Gipuzkoako patroiaren omenezko ekitaldietan
Foru Aldundiko ordezkaritza zabala San Inazio, Gipuzkoako patroiaren omenezko ekitaldietan
Markel Olano diputatu nagusia buru, Azpeitian ospatutako ekitaldietan izan dira goizean
Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza zabala izan da Azpetian, San Inazio Gipuzkoako Patroiaren omenez egiten diren ospakizunetan parte hartzen. Markel Olano Diputatu Nagusia buru, gobernuko kideak izan dira bertan. Iñigo Urkullu Lehendakariak ere ekitaldi ofizialean izan da, Eusko Jaurlaritzako eta Azpeitiako Udaleko hainbat ordezkariekin batera.
Agintariei udaletxean egindako harrerarekin hasi dira eguneko ekitaldi nagusiak. Ondoren prozesioa egin dute Azpeitiko kaleetan barna.
Behin Loiolara iritsita, Basilikan, Juan Mari Olaetxea Donostiako Elizbarrutiko bikarioak eskeini du meza nagusia, Jose Ignazio Munilla Donostiako Gotzaina bidaian dagoelako.
Azpeitian, abuztuaren 1ean egiten diren San Inazioren omenezko ekitaldiek garrantzi berezia dute, eta urtero bezala, aurtengoan ere ordezkaritza zabala izan du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Loiolako Basilikaren atean jendetza batu da ospakizunetan parte hartu eta agintariei agur egiteko.
1640