Martxoak 22, Uraren Mundu Eguna: "Uraren natura"
Martxoak 22, Uraren Mundu Eguna: "Uraren natura"
Asensio: «Guk naturari laguntzen badiogu bakarrik, lagunduko digu naturak guri munduan uraren inguruan dauden arazoak konpontzen»
Gipuzkoako Foru Aldundiak Uraren Mundu Eguna ospatzen du:
José Ignacio Asensio: «Guk naturari laguntzen badiogu bakarrik, lagunduko digu naturak guri munduan uraren inguruan dauden arazoak konpontzen»
Martxoaren 22an Uraren Mundu Eguna ospatzen da urtero bezala. Helburua du gogoraraztea ura, ongizate sozial eta ekonomikorako oinarrizkoa ez ezik, bizitzarako ezinbestekoa dela.
Gainera, aurten, 2018ko Uraren Mundu Egunean, Nazio Batuek Akziorako Nazioarteko Hamarkada abiarazi dute: Ura Garapen Jasangarrirako. 2018ko edizioan, «Uraren natura» hautatu da gaitzat. Helburua da kontzientzia hartzea denon artean ebazpenak bilatu behar ditugula Planetak uraren inguruan dituen erronkei aurre egiteko. Eta erantzun hori ez dugu aurkituko gure naturatik kanpo.
José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko foru diputatuaren ustez, «ezinbestekoa da ikertzea nola lagundu dezakeen naturak urarekin zerikusia duten erronkak ebazten mundu osoan». Baina, horretarako, guztiok konpromiso bat izan behar dugu naturarekin eta ingurumenarekin; bestela, haiek ezin izango digute lagundu geuk sortu ditugun arazoak konpontzen.».
Gaur egun, gogorarazi zuen Asensiok, 663 milioi pertsona baino gehiago bizi dira edateko uraren hornidurarik gabe etxetik hurbil, eta behartua daude ordu luzeak ilaran igarotzera edo urrutira joatera ur bila. Orobat, kutsatutako ura dela eta, osasun arazoei aurre egin behar diete; izan ere, 1.700 milioi pertsonak osasunerako kaltegarria den ura baino ez dute inguruan.
Zentzu horretan, Asensiok elkartasunaren aldeko dei bat egin du: «urari dagokionez, Gipuzkoa oso lurralde bikaina da, baina gure erronka da, egunero hobetzea ez ezik, solidarioak izatea ur arazoak pairatzen dituzten lekuekin; ez dezagun ahaztu, halaber, ingurumenaren eta iraunkortasunaren arloan ez dagoela inolako mugarik, eta inguruneari buruzko arazo bat, nahiz gugandik milaka kilometrora gertatu, gure arazoa dela».
Azkenik, foru foru diputatuak esan du «klima, ingurumena eta gizartea uretan biltzen dira; horregatik, urari buruzko politikak erabakigarriki eragiten duten gure Planetaren bizitzan».
Uraren Mundu Egunean, Gipuzkoako Foru Aldundiak gogorarazi du Gipuzkoako uraren sistema honela osatuta dagoela: 9 urtegi, lurpeko ura hartzeko 12 putzu, 19 araztegi, 14 aforaleku eta milaka kilometro hodi eta kolektore. Azpiegitura hidraulikoen maila hori ahalegin luze baten ondorioa da, eta denera 1.200 milioiko inbertsioa egin da.
1553