Breadcrumb

Asset Publisher

Back Martxoaren 25ean egingo da AzkoitiaAzpeitiako 30. maratoi erdia, «bidea eginez» lemapean

Martxoaren 25ean egingo da AzkoitiaAzpeitiako 30. maratoi erdia, «bidea eginez» lemapean

Aurtengo helburua da lasterketa laburrean (8 km) partaideen % 50 emakumeak izatea.

2023/01/27
AzkoitiaAzpeitia

Martxoaren 25ean, Diego Garcíaren oroimenezko AzkoitiaAzpeitia Nazioarteko 30. Maratoi Erdia egingo da. García ekintzaile bat izan zen: egun bizirik jarraitzen duen bide bat ireki zuen, elitea eta herri korrikalariak loturik.

María José Telleriak, Kulturako eta Kiroleko diputatuak, adierazi duenez, « María World Athletics erakundeak ematen duen Road Race Label zigilua jaso du hirugarren urtez jarraian AzkoitiaAzpeitiko maratoi erdiak. Diego Garcíaren oroitzapenezko karrera, beraz, munduko proba onenen egutegiaren parte da. Gainera, harro daude zigilua lortu duen Gipuzkoako lasterketa bakarra izateaz.»

Gaur goizean aurkeztu da Azkoitia-Azpeitia nazioarteko 30. maratoi erdia, Foru Aldundiko Jauregian. Ekitaldian izan dira María José Telleria, Kultura eta Kiroleko diputatua,  Angel Martin Azkoitiko zinegotzia, Aitor Bereciartua Azpeitiko zinegotzia, Borja Yubero, Donostiako Laboral Kutxako zuzendaria eta Josu Larrarte, Diario Vascoko harreman instituzionalak eta babesleko arduraduna.

Gipuzkoan, gaur-gaurkoz, AzkoitiaAzpeitia nazioarteko maratoi erdia da World Athletics-en ROAD RACE LABEL kategoria duen ibilbide proba bakarra, eta RFEA, FVA eta FAGeko egutegietan sartuta dago. Atletismoaren eta historiaren ikuspegitik, beraz, Euskadiko maratoi erdirik onena da proba hori. Martxoaren 25an egingo da lasterketa, eta atletismo festa honen parte izan diren guztiekin ospatu nahi da 30. edizioa.

Iaz berriro ekin zitzaion ibilbide probari, bi urteko pandemia aldiaren ondoren, eta Caroline Jebet kenyarrak emakumeen kategoriako probaren errekorra hautsi zuen, kronometroa 1:07:57an geldiarazirik.

Edizio honetan, BIDEA EGINEZ! da probaren leloa. Bideari ekin zion «ibiltari» hark Diego García zuen izena. Hark bidean utzitako aztarnek jarraitu beharreko ibilbidea markatu zuten, eta hainbat ibiltari erakarri zituen gure bidera. Argi hura duela 22 urte itzali bazen ere, probak haren arrastoari jarraitzen dio.

Agustín Jimenez probaren antolatzailearen hitzetan: «AzkoitiaAzpeitia maratoi erdiaren ibilbidea berezia da eta izan da. Diego 2001. urtean joan bazitzaigun ere, gure asmoa da 90eko hamarkadako maratoiaren urrezko garaian sortutako filosofia horri eustea urterik urte.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete erakundeei, babesleei, kirol klubei, elkarte gastronomikoei, eragileei eta Azkoitiko nahiz Azpeitiko herritar batzuei.

Martxoaren 25a izango da hurrengo geldialdia AZKOITIAAZPEITIA Nazioarteko Maratoi Erdiko BIDEAN.

Egin bat gurekin, eta jarraitu dezagun BIDEA EGINEZ!

Informazio gehigarria:

Ohikoa den bezala, 8 kilometroko lasterketa laburrak emango dio hasiera maratoi erdiari, 16:15ean; aurtengoa 11. edizioa izango da. Lasterketa polita eta egiteko erraza da. Aurten, emakumeen parte hartzea % 50era iristea nahiko lukete antolatzaileek. Urtetik urtera, % 40 baino handiagoa da emakumeen parte hartzea.

Nazioarteko maratoi erdia 16:30ean izango da. Ibilbide homologatuan, eliteko korrikalariek, zaleek nahiz herri korrikalariak izango dute gozatzeko aukera.

Parte hartzaile guztiek BIDEA EGINEZ! kamiseta oroigarria jasoko dute.

Maratoi erdirako finisher domina berezi bat ere prestatzen ari dira.

Ibilbidea azken urteetako berbera izango da. Animatzen izango diren zaleez gain, animazio puntu batzuk jarriko dira lasterketa kirol festa bat izan dadin, nazioarteko maratoi erdi batetik harago.

Izena emateko epea zabalik dago, gaurtik aurrera, www.rockthesport.com webgunean.

Lasterketari buruzko informazio gehiago: https://www.azkoitiazpeitia.eus/

  

4191