Aldundiak Kultur Memoriak izeneko ekimena sustatu du ondare soziokulturala gordetzeko
Aldundiak Kultur Memoriak izeneko ekimena sustatu du ondare soziokulturala gordetzeko
Hasiera batean ekimena Arrasate, Azpeitian eta Eibarren burutuko da.
Mapatze parte hartzailea egingo da. Mapatzea sorkuntza parte-hartzaile prozesu bat da; non sorkuntza formatu ezberdinak erabiliz (bideoa, audioa, argazkiak, artxiboko materiala, ibilbideak…) herritarrek udalerri bat arakatu eta horren errealitate soziokulturala identifikatu zein dokumentatu egiten duten talde kontaketa bat egiteko.
Hasiera batean, ekimena Arrasate, Azpeitian eta Eibarren burutuko da otsailan, martxoan eta apirilan.
Itxaso: “Memoria kolektiboa berreskuratzea funtsezkoa da ondare soziokultural bat sortzeko, horrekin identifikatuta senti gaitezen, eta, balioen oinarri bat ezar dezagun, gipuzkoar guztiok partekatua”. “Kulturak gizarte kohesiorako tresna ere izan behar du, eta, Memoriak, aurrerapen bat da norabide horretan”.
Denis Itxaso Kulturako Diputatuak Memoriak izeneko ekimena aurkeztu du Maria Ubarretxena, Eneko Etxeberria eta Miguel de los Toyosekin, Arrasate, Azpeitia eta Eibarko alkateekin batera, bertako memoria eta ondare soziokulturala gordetzeko. Prentsaurrekoan José Luis Roncero, ekimenaren proiektua ere izan da. Kulturako diputatu Denis Itxasok proiektu horren garrantzia azpimarratu du, eta adierazi duenez “memoria kolektiboa berreskuratzea funtsezkoa da ondare soziokultural bat sortzeko, horrekin identifikatuta senti gaitezen, eta, balioen oinarri bat ezar dezagun, gipuzkoar guztiok partekatua”.
Osatutako bertako talde bati formakuntza ematea da helburu nagusia. Kultura sorkuntza parte-hartzaile proiektu honetan hainbat gai jorratuko dira: lana, ohiturak, manifestazio kultural eta jaiak, baita Arrasateren ondare soziokultural material zein materiagabea osatzen duten elementuak ere.
Mapatze parte hartzailea egin nahi da. Mapatzea sorkuntza parte-hartzaile prozesu bat da; non sorkuntza formatu ezberdinak erabiliz (bideoa, audioa, argazkiak, artxiboko materiala, ibilbideak…) herritarrek udalerri bat arakatu eta horren errealitate soziokulturala identifikatu zein dokumentatu egiten duten talde kontaketa bat egiteko. Eta sortutako edukiarekin ibilbideak eta mapa kulturalak diseinatuko ditugu herri horien memoria sozio-kulturalaren inguruan. Eta hori guztia proiektuaren web orrian ikusgai egongo da.
Itxasok azpimarratu duenez “kulturak gizarte kohesiorako tresna ere izan behar du, eta, Memoriak, aurrerapen bat da norabide horretan”.
Arrasaten, adibidez, bestea beste. kooperatibismoaren memoria dokumentatuko da. Kooperatibismoarekiko izan den pertsonen arteko erlazio eta baloreak, udalerriko ongizatean izan diren giza zein hirigintza aldaketak, enpresa zein horien jarduerekin dagoen harremana, herriaren ongizatean izan duen ekarpena, partaidetza erlazioa…
Azpeitian dokumentatuko da, besteak beste, Urolako trenaren historia eta garrantzia, ingurumena, Loiola eta turismoa, ekonomia eta biztanleen erlazioa industria eta herriaren ongizatearekin, ekitaldi eta ohitura kultural eta jaietakoak: tanborrada, inauteriak…
Eta Eibarren, hiriko historian aztarna utzi duen jarduera industrialaren inguruan, ongizate urteak, industria krisia, migrazioak, formakuntza eskolak, gizarte eta hirigintza aldaketak, kirola, jarduera eta ohitura kultural eta jaietakoak… guzti hori auzokoei elkarrizketak eginez, artxibo dokumentu eta argazkiak erabiliz, eta abar. Hau guztia elkarrizketa, grabazio, tokien argazki zein dokumentuen bilketen bitartez.
Lantegietan 15-20 bat pertsonen parte-hartzea lortu nahi da. Bertan lurraldea mapatzen eta narratiba digitalak zein edukiak sortzen irakatsiko zaie. Eduki horien sorkuntza tresna telefono mugikorrak izango dira. Lantegiek 12 ordu inguruko iraupena izango dute eta trebakuntza zein edukien sorkuntzak sesio desberdinetan banatuak izango dira.
Proiektoa otsaila, martxoa eta apirilean zehar egingo da. Aurretik, aurkezpen bat egingo da aipatutako herri bakoitzean boluntarioak biltzeko.
Informazioa eta izen ematea: Info@kulturmemoriak.eus eta 622825113 telefonoan.
1733