Aldundiak sakonki aztertuko da 60ko eta 70eko hamarkadetako migrazioak Gipuzkoaren garapenari ekarritakoa
Aldundiak sakonki aztertuko da 60ko eta 70eko hamarkadetako migrazioak Gipuzkoaren garapenari ekarritakoa
Aldundiak sakonki aztertuko da 60ko eta 70eko hamarkadetako migrazioak Gipuzkoaren garapenari ekarritakoa
Zor historiakoa daukagu
Denis Itxasok nabarmendu du migrazioaren ekarpen ekonomiko, sozial, kultural eta politikoa, eta esan du "zor historiko bat dugula Extremadurako, Andaluziako, Galiziako eta Gaztelako herritarrekin".
Denis Itxaso Kultura diputatuak iragarri du bere departamentuak ikerketa proiektu hau sustatu eta finantzatu duela: BARNE MIGRAZIOAK ETA HAREN EKARPENA GIPUZKOAKO GARAPENARI (1950-1975). Proiektu hori Ramón Rubial Fundazioarekin eta EHUrekin batera egin da. Orobat aurkeztu ditu, Ramón Rubial fundaziorekin eta EHUko Luis Castell irakaslearekin batera, gaur arratsaldean Koldo Mitxelenan izango diren jardunaldiak, Gipuzkoako migrazioaren fenomenoa aztertzeko.
Euskal Herria, Eta Gipuzkoako lurraldea bereziki, 80ko hamarkada arte Espainiako beste eskualde batzuetatik bizi baldintza hobeen bila migratzen zuten pertsona askoren jomuga izan zen. Gipuzkoan zehazki, enpresa sareak erakartzen zituen, enpresa txiki eta ertainak baitzeuden geografia zailean banatuta; baita kultura kooperatiboak ere.
Itxasok esan duenez, "zor historiko bat dugu Extremadurako, Andaluziako, Galiziako eta Gaztelako herritarrekin. Migranteek lana ekarri zuten, eta hori oinarrizkoa izan zen lurraldeko ekonomia garatzeko eta aberastasuna sortzeko. Kulturan ere ekarpen handiak egin dituzte, eta gizarte arloan migratzaile askok frankismoaren aurkako mugimenduetan eta borroka sindikaletan parte hartu zuten 70eko hamarkadaren erdi aldera. Eta migranteen beste ekarpen handi bat izan zen Euskadiren irudia hobetzen laguntzea beren jatorrietan, hain zuzen terrorismoaren urterik gogorrenetan".
Iritsi ziren urteari begira, herritar asko 1955aren aurretik iritsi ziren Gipuzkoara: zehazki, urte horretarako gure lurraldean ziren herritar horien % 25. Hurrengo bi hamarkadetan (1956-1965, 1966-1975), Gipuzkoara migranteen % 33 eta % 29 etorri ziren; ondoren, behera egin zuen kopuruak, eta ia erabat amaitu ziren prozesu migratzaileak.
Begien bistako ondorioa da Gipuzkoako herritar taldeak jasandako eraldaketa sakona: 1989ko inkesta batek zioen, une horretan, Lurralde Historiko herritarren % 48,5ek, ia erdiak, Euskal Herritik kanpo zuela jatorria edo, Gipuzkoan jaio bazen ere, gutxienez gurasoetako bat Espainiar Estatuko beste eskualde batetik etorria zela.
Baina Gipuzkoako herritarren osaera demografiko horren eraldaketa alderdi bat baino ez da prozesu horretan, edo prozesu sorta horretan, zeina ezinbestekoa baita egungo Gipuzkoaren errealitatea ezagutzeko. Aldundiak sustatuko eta finantzatutako ikerketa proiektuak prozesu horietan sakondu nahi du.
Ikerketa taldea Luis Castellsek eta Imanol Zuberok osatuko dute, ikertzaile nagusi gisa. Haien zeregina izango da proiektua koordinatzea. Imanol Zuberok, gainera, ikasketa sozio-demografikoak sistematizatzeaz arduratuko da.
Sistematizazioa
Lehen helburua izango da gaiari buruz dauden ikerketa lanak biltzea eta aztertzea, eta, hortik abiatuta, txosten bat egitea emaitzak sistematizatzeko. Hortik aurrera, eskualde edo zonaldekako azterketa bat egingo da; alegia, ezarriko da zer izan zen migrazio hori demografikoki.
Narratibak
Barne migrazioek imajinario sozialak ere sortu dituzte, literaturan edo artean islatu direnak (eleberriak, antzezlanak, abestiak), ikus-entzunezko dokumentuetan eta diskurtso politikoetan. Topaketa eta borrokarako imajinario sozialak, integraziokoak eta bazterkeriakoak, berdintasunekoak eta desberdintasunekoak. Imajinario horiek osatu dute, etapa historiko desberdinetan, geruza kosmobisual bat, barne migrazioak eta euskal errealitate sozialaren gaineko eraginak interpretatzeko marko bat. Proiektu horren bigarren helburua da imajinario horiek eta sortu dituzten narratibak aztertzea, denboraren poderioz izan duten eboluzioari begira.
Bizipenak
Barne migrazio mugimendu hauetan ibili diren pertsonek errealitate sozio-kultural berri batera egokitzeko/gizarteratzeko estrategiak garatu behar izan dituzte. Eta Estrategia horiek kostuak eta etekinak izan dituzte, arrakastak eta porrotak. Estrategia indibidual eta kolektiboak. Proiektu honen hirugarren helburua da bizipenetara gerturatzea migrazioaren protagonistak izan diren lekukotzen bidez. Horretarako, elkarrizketa sakonak egingo zaizkie Gipuzkoara 50eko, 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetan etorri ziren hainbat pertsonari.
Gipuzkoak, Euskadi osoak bezala, migrazio prozesu berri bat bizi du egun, baina oraingoak atzerritarrak dira etortzen ari direnak. Prozesu horrek hainbat ondorio ditu, eta hainbat modutara interpretatzen da Gipuzkoako gizartean. Posible al da aurreko barne migrazioko prozesutik ikastea, ahalik eta hobekien aurre egiteko egungo atzerritar migrazio prozesuek sortzen dituzten egoera berriei? Hori litzateke laugarren helburua.
Mahai ingurua:
Mahai ingurua arratsaldean izango da. Lau lagun bilduko dira: Rosario Galdós geografoa, María Feijoo kazetaria, Iker Iraola soziologoa eta Xabier Aierdi soziologoa. Laurak Espainiako beste eskualde batzuetatik abiatu eta Euskal Herrirako eta, bereziki, Gipuzkoako Lurralde Historikorako mugimendu migratzaileen fenomenoetara gerturatu izan dira une desberdinetan (80, 90, baita berriki ere) ikuspegi desberdinetatik (giza geografia, soziologia do etnografia eta bizitzaren historia).
Zein dira mugimendu izugarri horren kopuruak, milaka laguni eragin baitzion? Zein dira arrazoiak? Zer eragin izan zuen haien bizitzan, baina baita ere auzotu ziren herritako bizitzan? Gai horiek aztertuko dira mahai inguruan.
Aurretik, Imanol Zubero EHUko Soziologiako irakasleak hitz egingo du, eta jardunaldia Luis Castells EHUko Historiako irakasleak itxiko du.
2018