Breadcrumb

Asset Publisher

Back Moda jasangarriaren klusterrak bere diseinatzaileak ikusarazteko zentroa ireki du Emaús Gizarte Fundazioko instalazioetan

Moda jasangarriaren klusterrak bere diseinatzaileak ikusarazteko zentroa ireki du Emaús Gizarte Fundazioko instalazioetan

José Ignacio Asensio: “Eremu berri honek gure diseinatzaile gazteen lanak ezagutzera emango ditu eta herritarrak sentsibilizatuko ditu modaren sektorean kontsumo arduratsuak duen garrantziaz”.

2018/06/26

José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuak ‘GK Green Fashion’ ikusarazte zentroa aurkeztu du, Gipuzkoako Moda Jasangarriaren klusterreko diseinatzaileentzako eremua Emaús Social Factory-ren instalazioetan kokatzen dena. Moda jasangarriaren arloan sortu berri diren diseinatzaile gazteei zuzendutako eremua izango da; diseinatzaile gazte hauek kasu gehienetan ez dute sortu eta lan egiteko eremu propiorik, leku honi esker, ikustarazte eta herritarrenganako gerturatze puntu bat eskaintzen zaie. Egonleku hau martxan egongo da ekainetik abendura bitartean eta bertan ikusi ahal izango ditugu Telarista Urbana, Las cosas de Valen, Ane San José, Sin Desperdicio, Bask Brand, Fanny Alonso eta Twin & Chic marken diseinuak.

 

Foru arduradunak azaldu du ekimen honen helburua dela moda jasangarriaren inguruan herritarrak “ezagutzera eman eta sentsibilizatzea”. “Eremu honetan ‘GK Green Fashion’ klusterreko diseinatzaileek lantoki bat izango dute beraien moda jasangarriko bildumak ezagutzera emateko eta bisitatu ahal izateko”. Bere helburu nagusia beraz, Gipuzkoako Moda Jasangarriaren klusterreko ekimenak ikusaraztea izango da, “baina ez da soilik diseinatzen eta ekoizten dituzten bildumak erakusteko toki bat, bere lana izango da kontzientzia sortzea eta kontsumo arduratsua zein arropa edo osagarriak ekoizteko eredu berriak zabaltzea “, adierazi du Asensiok.

 

Gipuzkoako Moda Jasangarriaren Klusterra Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak sortu zuen eta lehengo urteko martxoan lurraldeko moda jasangarriaren lehendabiziko katalogoa sustatu zen. Egun 12 sinadura ezberdinek osatzen dute katalogoa. Diseinatzaile hauek ehun birziklatuekin, jasangarriekin eta Green etiketa dutenekin lan egiten dute. Bere hastapenetik, Moda Jasangarriaren Klusterrak helburu hirukoitza du: ingurumenaren aldeko politikak bultzatzea, enplegua bultzatzea eta industriaren sektorore honi bultzada ematea. Bere zeregina da herritarrei erremintak eta beharrezko ezagutza ematea moda jasangarriaren garrantzia helarazteko. Lan baldintza duinak, kimikorik gabeko tindagaiak, manufaktura osasungarria, material organikoak eta ehunen birziklatzea besteren artean. Honi buruz, José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuak nabarmendu du kontzeptu berri hau gure lurraldearen garapen ekonomikorako aukera dela eta baita kalitateko enplegua sortzeko ere, “hondakinak baliabide bihurtuz eta ehun industrialaren sormena bultzatuz. Hau guztia herritarrak aintzat hartuz paradigma aldaketa emateko, ekonomia linealetik ekonomia zirkularrera igaroz”.

 

Diseinatzaileek beraien bildumak erakutsi, lan egin eta bilerak edukiko dituzten eremuan hiru toki ezberdin egongo dira: dendarentzako eremu bat sarreran kokatuko dena, modu iraunkorrean ikusgai egongo da beraien bildumak erakutsi dezaten eta erabiltzeko beharrezkoak diren guztietaz hornituta egongo da, probaleku eta guzti; lanerako eramu bat diseinatzaileak lanean jarraitu daitezen proiektu honetan parte hartzen duten bitartean, ekintzaile bezala bere eguneroko jardunarekin jarraituz; eta topaketarako eremua hainbat eragilerekin biltzeko eta ezagutzera emateko.

 

“Proiektu hau baliagarria izango da moda jasangarriaren inguruan kontzientzia handiagoa sortzeko eta ‘GK Green Fashion’ Moda Jansagarriaren klusterraren helburu nagusiaren baitan aurrera egiten lagunduko gaituzten harreman berriak sortzeko, proiektuak sendotzeko eta tokiko ekonomiak sortzen, alegia”, adierazi du foru arduradunak.

  

1486