Moda Jasangarriaren VI desfilea
Moda Jasangarriaren VI desfilea
GK Green Fashion-eko 17 firmek beren bildumak erakutsi dituzte Moda Jasangarriaren VI. desfilean
Moda Jasangarriaren VI. desfilea eguerdiko 12:30ean egin da Miramar Jauregian. Gipuzkoako Moda Jasangarriaren klusterreko 17 enpresak beren proposamenak erakutsi dituzte iraunkortasun irizpideen arabera egindako bildumekin.
'GK Green Fashion' desfilearen seigarren edizioan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak eta Gipuzkoa de Modak antolatua, Gipuzkoako ehungintzaren jasangarrairen proiekzioaren erakusleihoa da.
Desfileak aurten presentzia berreskuratu du, eta eszenaratzea testuingurura eta kultur ekitaldi eta jardueretan eskatzen diren segurtasun neurrietara egokitu da. Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak desfilearen VI. edizioari hasiera eman dio eta azpimarratu du: “klusterraren lanari esker, Gipuzkoa erreferente bihurtu da Moda Jasangarrian” . Era berean, foru diputatuak nabarmendu ditu moda jasangarriari esker helarazten diren balioak, hala nola 0. kilometroko ekoizpena eta tokiko merkataritza indartzea. “Moda jasangarria denboraz kanpokoa da; moda jasangarria ez da modan egongo, baizik eta geratzeko etorri den moda estruktural batez ari gara”
GK Green fashion Clusterra Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuan sortu zen 2016. urtean, hiru helbururekin: ingurumenaren aldeko politikak bultzatzea, enplegua sustatzea eta industria-sektorea bultzatzea. GK Green Fashion-ek, Ingurumen Zuzendaritza buru duela eta kide guztiekin etengabe lankidetzan aritzeko ereduan oinarrituta, sektore horretan aberastasuna eta enplegua sortzeko erronkak eta ingurumenerako aldeko politikak sustatzen ditu. Jose Ignacio Asensiok azpimarratu duenez, “guk, erakundetik, espazioak eta tresnak eskaini behar ditugu, modaren kontzeptua zabaltzen joateko. Gure zeregina da moda jasangarria ikusaraztea eta hari laguntzea, herritarrak baliabideen kontsumo iraunkorrari buruz sentsibilizatzea eta gure tokiko diseinatzaileentzat bultzada eta hazkuntza izango duen ekonomia- eta ekoizpen-eredu berri bat sustatzea”.
Desfilean GK Green Fashion klusterreko 17 enpresak parte hartu dute:
Kafea, produktu berri bat aurkezten du, kafe-kapsulak birziklatuta egindako poltsa-bilduma bat. Gainera, Garberan instalatutako bigarren eskuko denda berriko jantziekin desfilatu dute modeloek, Heritage.; Las cosas de Valen, arrantza-sareekin eta salbamendu-txalekoekin egindako motxilak eta poltsak erakutsi ditu. Kool; Moda jasangarriko poltsa eta osagarrien bilduma, ehun naturaletatik egindako diseinu minimalistakoa; Akukunak eredu digitalen eredu berriekin egindako haur-modaren bilduma aurkeztu du; Santa Klara, Donostia jantzi ekologiko ilustratuen bidez erakutsi nahi duen GK Green Fashion-en sartu berria den marka; Sin Desperdicio, Upcycling-en moda-marka, banderola, toldo eta industria-hondakinetatik abiatuta; Fanny Alonso eta Kotoi marka berria, “Mujeres de algodón” proiektuaren barruan, enpresek denim ehun-hondakinekin egindako arropa-lerroa aurkeztu du; Telarista Urbana, “Itsas Uhinak” bilduma erakutsi du, pintatutatko arropaz egiiko proposamen desberdina.
Luhei da gehien hedatu den euskal marketako bat, marka gazte eta dinamikoa, bere hiri-estilo eta estilo modernoarekin, eta etengabe ari dira aldatzen moda egiteko kontzeptu desberdina bilatzeko; Amarenak, jantzi jasangarrien eta tokiko ekoizpenaren bidez euskal kultura berrasmatzen duen donostiar enpresak, bere bilduma aurkeztu du Horeca sektoreko enpresentzat.
Laza Clothing-ek Feeling Good bilduma aurkeztu du. Bilduma horrek etxera itzultzea esan nahi du, eta abiapuntu bat, Maialen Apaolaza diseinatzailearentzat; Leire Santillan, 60ko hamarkadako musikaren eta garai hartako Harlemeko kulturaren oroitzapenak biltzen dituen bilduma; Minusse, natura eta ematen diguna defendatzen duten diseinugileek diseinu erromantikoen bilduma aurkeztu dute, euskal naturako paisaietan inspiratuta; EliTwok modari balioa ematearen alde egiten du, garai bateko maitasunarekin, modari balioa emanez, baina ikuspegi moderno, kontzeptual eta artisauarekin, kontsumo kontzientearen alde eginez. AEG Ikastetxeak, Garberarekin lankidetzan egindako Upcycling proiektuarekin, merkataritza-zentroan jarrita egon den edukiontzian jasotako arropa eraldatu duten diseinuak erakutsi dituzte.
1737