Breadcrumb

Asset Publisher

Back MUGI Bilboko Metrora iritsi da Barik txartel arruntaren beherapen berdinekin

MUGI Bilboko Metrora iritsi da Barik txartel arruntaren beherapen berdinekin

* Azaroaren 15etik aurrera MUGI txartelarekin bidaiatu ahal izango da Bilboko Metroaren linea guztietan. • Barik txartel arruntarekin ordaintzen den tarifa bera ordainduko da.

2022/11/15
MUGI en Metro Bilbao

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak urrats berri bat eman dute Euskadi osorako txartel bakarraren elkarreragingarritasuna sustatzeko eta ezartzeko, eta 2022rako aurreikusita zegoen bezala, gaurtik aurrera, azaroak 15, MUGI txartelarekin bidaiatu ahal izango da Bilboko metroaren linea guztietan, Barik txartel arruntarekin ordaintzen den tarifa bera ordainduta. Une garrantzitsua da MUGIren aurrerapenean, operadore horren erabiltzaile kopurua dela eta.

Gaur goizean San Mameseko Metroaren geltokian egindako ekitaldian, Rafaela Romerok, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakaria eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuk, ofizial egin du Metro Bilbao MUGI Sistemara atxikitzea.

Rafaela Romero GGLAko presidentearen iritziz, urrats horrek “beste muga bat kentzea dakar Euskadiko garraio publikoetan MUGI erabiltzeko”. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua ere denak gogorarazi duenez, MUGI Bilboko Metrora iristearekin batera, hainbat arrazoirengatik egunero Bizkaiko hiriburura bidaiatzen duten gipuzkoarrek aspalditik egindako eskaerari erantzuna ematen zaio. “2.000 pertsona baino gehiagok egiten dute egunero Bilborako bidea Lurraldebusekin, eta MUGIren erabilera-eskubideak zabaltzeari esker, orain Bizkaitarrek Barik txartelarekin ordaintzen dituzten tarifa berberak izango dituzte”.

Gaur egun, adibidez, indarrean dauden % 50eko deskontuekin, Donostiatik Bilbora MUGI txartelarekin Lurraldebusen bidaiatzen dutenek 3.35 euro ordaintzen dituzte, eta behin Bilbon daudenean, metroan sartu ahal izango dira MUGI txartelarekin, eta 0.48 euro, 0.57 euro edo 0.62 euro ordainduko dituzte, ibilbidea egiteko jauzi bat, bi edo hiru egin behar badute.

“Bilboko Metroan MUGI txartela onartzearekin, bere garaian ezinezkoa zirudien zerbait egia bihurtzen da. Izan ere, legegintzaldi honetarako bide-orrian ezarri genituen erronka garrantzitsuenetako bat betetzen da. MUGIren leloak dioen bezala,  noranahi zoazela, zurekin goaz, eta horregatik heldu gara orain Bilboko Metrora ere”, dio Romerok.

“MUGIk justizia sozialean eta ekitatean oinarritutako sistema oso bati erantzuten dio. Lurraldeak lotzeko mugikortasun iraunkorraren aldeko apustu argi batekin batera, azken finean, pertsonak elkartzean datza”, gaineratu du.

Era berean, GGLAko presidenteak eskerrak eman dizkie inplikatutako agintariei, lorpen hori gauzatzeko emandako erraztasunengatik, eta nabarmendu du Euskadiko Garraio Agintaritzak, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako sailburua buru dela, aurreikusitako helburuak lortzeko egindako lana. Etorkizunari begira, Romerok adierazi du elkarreragintasun osora iritsi nahi duela 2023an, MUGI txartela Bizkaibusen eta BilboBusen ere erabili ahal izateko, garraio publikoak ez baitu mugarik ulertzen eta herritarrek integratuta erabiltzeko baldintzak ahalik eta gehien erraztu behar baititu”. 

Bilboko Metroko Zuzendaria den Eneko Arruebarrenaren hitzetan, “ Bilboko Matroan orain arte erabiltzen ziren BAT eta BARIK txartelei MUGI txartela gehituta, hiru lurraldeetako interoperabilitatean aurrera egiten dugu”

Eredu bereizi baterako ibilbide geldiezina

2014an, EAEko hiru agintariek lurraldeen arteko garraio publikoaren elkarreragingarritasuna ahalbidetzea erabaki zuten, MUGI, BAT eta Barik txartelak – Gipuzkoari, Arabari eta Bizkaiari dagozkienak, hurrenez hurren – edozein Lurraldetan erabili ahal izateko. Horretarako, Master Plan bat prestatu zen, eta plan hori betetzeko urratsak ezarri ziren.

Horretarako, Elkarreragingarritasunerako Mahaia eratu zen, Euskadiko Lurralde Agintaritzaren bitartez. Mahai horretan hiru lurraldeetako zuzendaritzak eta talde teknikoak zeuden ordezkatuta. Lan-mahai horrek aurrera egin du ordutik, eta, pixkanaka, hiru lurraldeetako operadore gehienak gehitu ditu: lehenik eta behin, Bilboko eta Gasteizko tranbiak izan ziren, Larreinetako funikularrarekin batera, 2014an; ondoren, Euskotrenen linea orokorrean ezarri zen (2016); hurrengoa Dbus operadorea izan zen, 2017an; eta, azkenik, 2021ean, Alavabuseko hiriarteko zerbitzuak eta Gasteizko hiri-autobusak sartu ziren (Tuvisa).

Ildo horretan, datozen hilabeteetan Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Bizkaian MUGIren ezarpena osatzen jarraitzeko konpromisoa du, eta, beraz, hurrengo urratsa Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuen integrazioa izango da.

MUGIri dagokionez, azken 8 urteetan egindako lana MUGI txartelaren erabileraren etengabeko gorakadaren atzean dago inguruko operadoreetan, % 107 hazi baita, eta guztira 346.474 bidaia egin dira 2022an (2019an baino ia bi aldiz gehiago).

MUGI sisteman finkatuta, Gipuzkoa da lurraldeko garraiobide publiko guztietarako (Lurraldebus, Euskotren, Renfe Aldiriak, Dbus eta 9 herritako autobusak) txartel bakarra duen euskal probintzia bakarra.

“Diru-txartelen” ereduaren aldean, MUGI txartelaren ezaugarria da erabilerarengatik eskaintzen dituen deskontu garrantzitsuen gain gehitzen zaiela hainbat kolektiborentzat berariaz garatutako hobari erantsien sistema bat (gazteak, errenta jakin batzuk dituzten adinekoak, desgaitasuna dutenak, errenta baxuak dituztenak eta familia ugariak),. Eta sistemaren ardatza tarifazio bateratu bat da 15 eremu geografikoetarako, non berdin ordaintzen den edozein garraio publiko aukeratuta puntu batetik bestera iristeko, eta erabileraren araberako deskontuei esker, geroz eta bidai gehiago, gutxiago ordaintzen den tramo bakoitzeko.

MUGI txarteletan kargatutako dirua ere ez da iraungitzen erabiltzen ez bada.

Tarifen ezaugarriak 

Bidaia bakoitzeko ordainduko diren tarifak Barik txartel arruntarekin ordaintzen diren berberak izango dira, gaur egun % 50eko deskontuarekin. Horiek izango dira gaur egun metroan ezarrita dauden jauzien arabera, eta ez da aldaketarik izango MUGI txartelarekin ordaintzean.

Ildo horretan, nabarmendu behar da, Bizkaiko tarifak aplikatzean, garraio-aldaketak ez direla halakotzat hartuko, eta ez direla zenbatuko bidai kopuruen kontagailuan, Gipuzkoan egindako bidaiak bidaien kontagailuan kontatzen diren bezala.

  

11855