Breadcrumb

Asset Publisher

Back MUGI sistemak lurraldea eraldatzeko duen balioa azpimarratu du Romerok Amsterdamen

MUGI sistemak lurraldea eraldatzeko duen balioa azpimarratu du Romerok Amsterdamen

Rafaela Romero diputatua Amsterdamen izan da Metrex sare europarraren udazkeneko konferentzian. Sare horrek biltzen ditu metropolialdeen ardura duten Europako tokiko eta eskualdeko agintariak eta bertako kide da Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako departamentua.

2022/10/07
Romero con representantes de Amsterdam y Lyon

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua egun hauetan eskualdeen eta metropolialdeen Metrex sare europarraren udazkeneko konferentzian izan da Amsterdamen (urriaren 5etik 7ra).
 
Nazioarteko topaketa honen baitan, eta Mugikortasuneko zuzendari Ander Iturrirekin eta Lurralde Antolaketako Miguel Ángel Cresporekin batera, foru arduradunak bilera pribatu bat izan du sareko arduradun gorenekin: Jakob Mazur, Metrexeko presidentea; Els Meins, Amsterdameko udalekoa; Béatrice Vessiller, Lyongo Metropoleko eta Lyongo metropolialdeko hirigintza agentziako presidenteordea. Honako hauek ere bertan izan dira: Reinier van Dantzig, Amsterdameko hiriko arloko zinegotzi arduraduna eta hiri garapeneko arduraduna; eta Emiel Reiding, Amsterdameko eskualde metropolitanoko idazkari-zuzendaria.

Topaketan MUGI sistema ezagutzera eman dute, sakondu dute funtsezko papera duela Gipuzkoan lurralde kohesioa eta kohesio soziala lortzeko, eta, ondoren, Rafaela Romero diputatuak azpimarratu du Gipuzkoako garraio sistemak atzerrian interes handia pizten duela. «Gure mugikortasun sistema da justua, berdea eta egituratzailea, eta joaten garen lekuan beren eskualdeetan aplikatu beharreko jardunbide egokiak bilatzen dituztenen artean sortzen den aintzatespena, haren sinesgarritasunaren erakusgarri da».

Aurkezpenari esker, MUGI sistemaren funtsezko ardatzetan sakondu ahal izan dute: deskontuen progresibitatea, tarifa integrazioa eta garraiobide desberdinen arteko erabateko elkarreragingarritasuna. Ardatz horiek Gipuzkoako txartel bakarraren sistema aplikatzeko interesa piztu dute, eta bertaratutakoek adierazi dutenez, «aparteko eredua da, dituen ezaugarriengatik, eta Europako beste metropolialde eta eskualde batzuetan aplika daiteke».

Topaketari esker, halaber, mugikortasunaren lurralde plangintzak metropoli mailan duen garrantzia agerian uzten duten Europako esperientziak ezagutu ahal izan dituzte, eta nabarmentzekoa da garraio agintaritzek funtsezko zeregina dutela herritarren mugikortasun eskubidea bermatzeko.

Era berean, konferentziaren esparruan, jorratu dituzte hiri inguruneetarako energia sistemen inguruko etorkizuneko lurralde garapeneko politikak edo hiriaren giza dimentsioa bezalako gaiak.


 

  

4005