Breadcrumb

Asset Publisher

Back Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua eta Artzain Eskola lankidetza bideak aztertzen ari dira dibulgaziozko eskaintza hau Gipuzkoako erakargarri turistikoen sarean sartzeko

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua eta Artzain Eskola lankidetza bideak aztertzen ari dira dibulgaziozko eskaintza hau Gipuzkoako erakargarri turistikoen sarean sartzeko

Azahara Domínguez diputatuak Oñatiko instalazioa bisitatu du, bertan zer egiten den lehen eskutik ezagutzeko eta Gipuzkoako erakargarri turistiko bihur daitekeen aztertzeko .

2024/08/21
Azahara Domínguez diputatuak Artzain Eskola bisitatu du

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua eta Artzain Eskola lankidetza bideak aztertzen ari dira dibulgaziozko eskaintza hau Gipuzkoako erakargarri turistikoen sarean sartzeko. Azahara Domínguez diputatua berriki Oñatiko instalazioan izan da, bertan zer egiten duten ezagutu eta zentroaren kudeatzaileekin batera Artzain Eskola Gipuzkoako turismo-baliabide bihurtzeko aukera aztertzeko.
Oñatiko eskolan Azahara Domínguezek zer prestakuntza jasotzen duten han ikasten duten gazteek eta zer aukera profesional dituzten ezagutu ahal izan du. Era berean, eskolako instalazioak ere bisitatu ditu, besteak beste, ukuilua, non ardi latxaren artaldea ikusi du eta espezie horrek Gipuzkoako lehen sektorerako duen funtsezko papera ezagutu du. 
Azahara Domínguez diputatuak azpimarratu duenez, "Artzain Eskolak ondo islatzen du Gipuzkoa zer den. Instalazio hauek gure artzainen lana eta lan hori zer garrantzia duen gure mendiak zaintzeko eta mantentzeko aukera ematen digu. Gainera, gure nortasunaren marka den Idiazabalgo gazta bezalako produktuak gertutik ezagutzeko aukera ematen digu”.
"Guretzat oso interesgarria da Artzain Eskola Gipuzkoako erakargarri turistiko izatea, esperientzia turistikoari balio erantsia ematen diolako eta guztiz bat egiten duelako Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak turismo fluxuak desestazionalizatu eta deslokalizatzeko bultzatzen duen estrategiarekin», gaineratu du diputatuak. 
Bestalde, Artzain Eskolak positibotzat jo du lankidetza hori. "Gomiztegitik uste dugu horrelako bisitak tresna baliagarriak izan daitezkeela hiri- eta landa-mundua hurbiltzeko eta gure ardi latxoen sistemari dagozkien balioak transmititzeko", adierazi dute Artzain Eskolatik.


Ia hiru hamarkadako esperientzia
Gomiztegiko artzain eskola Aizkorriko parke naturalean dago eta 1997an hasi zen artzaintzaren ofizio tradizionalean jardun nahi duten gazteak trebatzen. 
Eskola XX. mendearen hasieran sortu zen, Arantzazuko anaia frantziskotarrek santutegitik hiru kilometroa dagoen Gomiztegi baserria eta inguruko zenbait lur erosi zituztenean. Hasiera batean abelburuen kopurua txikia bazen ere, kopurua pixkanaka handituz joan zen 90eko hamarkadan artalde bat eratu eta artisau-gaztandegia egokitu zuten arte. 
1997az geroztik, urtero Artzain Eskolako ikastaroa antolatzen da, artzain berriak prestatzeko eta gaitzeko, eta artzain profesionalentzako ikastaroak ere egiten dira HAZIren prestakuntza-eskaintzaren barnean. 
 

  

3583