Mugikortasuneko, Turismoko Eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 20.000 euroko dirulaguntza emango die gipuzkoako hiri espazioari buruzko bi jarduerei
Mugikortasuneko, Turismoko Eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 20.000 euroko dirulaguntza emango die gipuzkoako hiri espazioari buruzko bi jarduerei
Mugikortasuneko, Turismoko Eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 20.000 euroko dirulaguntza emango die gipuzkoako hiri espazioari buruzko bi jarduerei
Azahara Domínguez buru duen departamentuak dirulaguntza emango die Gipuzkoako Arkitektoen Elkargo Ofizialari eta Impact Hub Donostia elkarteari, gure lurraldeari eta etorkizunari buruzko gogoeta bana egin dezaten.
Azahara Domínguez: "Ezinbestekoa da Gipuzkoari eta bere hiri eta herriei buruz hausnartzea. Baina ezagutza eta hausnarketa ezin dira Administrazioaren edo espezialisten esku bakarrik geratu. Herritarren parte-hartzea inoiz baino beharrezkoagoa da gaur egun. Jarduera horien bidez, espezialistek eta herritarrek elkarrizketa bat hastea bilatzen dugu, gure etorkizuna hobetuko duena".
Azahara Domínguez buru duen Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 20.000 euroko dirulaguntza emango du gure lurraldea hobeto ezagutzeko eta lurraldearen etorkizunari buruz hausnartzeko bi jarduera burutzeko. Zehazki, 10.000 eurorekin finantzatuko da Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoa eta beste 10.000 eurorekin Impact Hub Donostia, gai horri buruzko gogoeta bana egin dezaten.
Hala, Arkitektoen Elkargoari zuzendutako laguntzari esker, lurralde-antolamenduaren eta Donostiaren etorkizunari buruzko hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldi bat antolatu ahal izango da. Jardunaldian aditu ospetsuek parte hartuko dute eta, gizarte eta ingurumen erronkei aurre egin behar diegun une honetan, hiriburuaren hirigintza eta plangintza aztertuko dituzte.
Impact Hub Donostiaren kasuan, partida horri esker, Jane Jacobsen Pasealekua ekimena bultzatu ahal izango da. Ekimen horren bidez, herritar talde batek, espezialista baten gidaritzapean, Irun zeharkatu eta aztertuko du, Jane Jacobs estatubatuarrak islatu zuen hiri bizigarriaren ikuspegitik.
"Ezinbestekoa da Gipuzkoari eta bere hiri eta herriei buruz hausnartzea. Baina ezagutza eta hausnarketa ezin dira Administrazioaren edo espezialisten esku bakarrik geratu; herritarren parte-hartzea inoiz baino beharrezkoagoa da gaur egun. Jarduera horien bidez, adituek eta herritarrek elkarrizketa bat hastea bilatzen dugu, gure etorkizuna hobetuko duena", nabarmendu du Azahara Dominguezek.
1267