Breadcrumb

Asset Publisher

Back Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 30 minuturo lotuko du Donostia Loiuko aireportuarekin irailaren 30era arte

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 30 minuturo lotuko du Donostia Loiuko aireportuarekin irailaren 30era arte

Ordutegi berriak datorren ostegunetik aurrera (ekainak 20) jarriko dira indarrean, eta txartelak astelehen honetatik (ekainak 17) aurrera erosi ahal izango dira aldez aurretik

2024/06/15
Loiura autobusa

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 30 minuturo lotuko du Donostia Loiuko aireportuarekin uda honetan. Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, maiztasun berri horiek datorren ostegunean, ekainaren 20an, jarriko dira indarrean, eta irailaren 30era arte egongo dira martxan. Gainera, txartelen aldez aurreko salmenta ekainaren 17tik aurrera egongo da erabilgarri.
Domínguezek adierazi duenez, udan linea hori erabiltzen duten erabiltzaileen kopuru handia dela-eta, bere departamentuak maiztasunak igo ditu eta, ondorioz, zerbitzua hobetu du. Gainera, irail osoan 30 minutuko maiztasunari eustea erabaki da, Zinemaldia dela-eta Bilboko aireportuaren bidez Gipuzkoara iristen den jende kopuru handiari erantzuteko.
Horrela, autobusak 05:00etatik abiatuko dira Gipuzkoako hiriburuko autobus geltokitik, eta 21:00ak arte azkena aterako da. Loiutik, aldiz, astelehenetik ostiralera, lehen zerbitzua 07:45ean izango da lanegunetan, eta 06:45ean asteburu eta jaiegunetan, eta 00:00etan amaituko da.
Txartelak leihatilan, autosalmentako makinen bidez, web orriaren bidez eta ibilgailuan bertan Mugi txartelaren bidez erosi ahal izango dira. Gainera, iazko abendutik, aurrez aurreko langileek Bizkaiko terminalean bertan laguntzen diete erabiltzaileei txartelak eskuratzen. Zerbitzu hori autobusek ordaintzeko modu guztiak onartzen dituzten arte egongo da erabilgarri.
Bestalde, diputatuak jakinarazi du 0 txartela erosten duten pertsonei (txartela ordaintzen ez duten baina eserlekuan eserita joan behar duten adingabeak) dokumentu bat jasoko dutela autobusean bertan, txartela bete eta txartela itzultzeko eska dezaten autobusa Donostiako leihatilan iristen denean.

Mugi tarifa berriak
Azpimarratu behar da zerbitzu hori joan den martxoaren erdialdean Mugin sartu zenetik, eta urtarrilean onartutako % 50eko hobariekin, Donostiatik ateratzen den pertsona batek 3,35 euro ordaintzen dituela Mugi txartel pertsonalizatuarekin, 4,39 euro Mugi anonimoarekin, eta 12,90 euro Mugi txartelik gabe. Bestalde, Zarautzetik Bilboko aireportura bidaiatzen dutenek 2,51 euro ordainduko dute Mugi txartel pertsonalizatuarekin, 3,28 euro Mugi anonimoarekin, eta 9,65 euro Mugi txartelik gabe. Azkenik, Debagoiena eta Debabarreneko udalerrien eta aireportuaren arteko konexioen kasuan, 1,94 euro ordainduko da Mugi pertsonalizatuarekin, 2,53 euro Mugi anonimoarekin eta 7,45 euro Mugi txartelik gabe.
Ildo horretan, diputatuak "erantzukizunaren eta elkartasunaren aldeko deia" egin du; izan ere, "ohikoa da erabiltzaileek egunean bertan bidaia batean baino gehiagotan txartelak eskuratzea, eta horrek autobusen edukiera betetzea dakar, azkenean erabili gabe gelditzen diren eserlekuekin. Ondorioz, beste erabiltzaile batzuek leku gabe gelditzen dira, eta, beraz, zerbitzua ematea zaildu egiten da".
"Jakin badakigu udako hilabeteetan Donostiaren eta Loiuko aireportuaren arteko linean eskari handia dagoela, eta aurten, zerbitzu hori Mugi sisteman integratu eta prezioak murriztu ondoren, are handiagoa izango dela. Horregatik, maiztasunak 30 minutura murriztea erabaki dugu inor atzean ez uzteko eta gipuzkoar gehiagok garraio publikoa erabiltzeko", adierazi du Azahara Domínguez diputatuak. "Garraio publiko jasangarri, eraginkor, eroso, seguru, lehiakor eta kalitatezkoaren aldeko apustua eginez bakarrik lortuko dugu Gipuzkoa kohesionatuagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko bidean aurrera egitea", esan du amaitzeko.

Hondarribiarekiko lotura
Bestalde, diputatuak aurreratu du aztertzen ari dela uda honetan Donostia eta Hondarribiko aireportuaren arteko lotura indartzeko formula; izan ere, 2023a inoizko urterik onena izan da erabiltzaile kopuruari dagokionez, eta 2024an ere erregistro guztiak hausten ari da. "Badakigu Donostiaren eta Hondarribiko aireportuaren arteko lotura indartu behar dugula, eta laster bidaiariak asebeteko dituen eta Hondarribiko bizilagunen artean kalterik eragingo ez duen irtenbide bat iragartzea espero dugu", adierazi du.

 

  

1413