Breadcrumb

Asset Publisher

Back Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 400.000 euroko dirulaguntza emango dio Pasaiako Udalari, portuko lurretan dauden espazio publikoak mantentzeko kostuak ordaindu ditzan

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 400.000 euroko dirulaguntza emango dio Pasaiako Udalari, portuko lurretan dauden espazio publikoak mantentzeko kostuak ordaindu ditzan

Azahara Domínguez diputatuak eta Teo Alberro alkateak jarduera horiek jasotzen dituen hitzarmena sinatu dute ostegun honetan.

Azahara Domínguez eta Teo Alberro

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak ordainduko du Pasaiako portuko lurretan dauden espazio publikoen mantentze-lanen kostua. Zehazki, Udalak 400.000 euro jasoko ditu eremu horretako erabilera publikorako irekita dauden guneen kontserbazioari eta mantentze-lanei ekiteko (konponketak, argiteria, garbiketa, lorezaintza, etab.).
Azahara Domínguez diputatuak eta Teo Alberro alkateak jarduera horiek arautzen dituen hitzarmena sinatu dute ostegun honetan.
Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, hitzarmen hau Pasaialdean hiri-espazioak eta ekipamendu degradatuak birgaitzeko eta berreskuratzeko egiten ari diren jarduera estrategikoen barruan kokatzen da, Pasaialdeko herritarren ongizate sozial, kultural, ekonomiko eta urbanistikoan laguntzeko.
"Pasaiako badiaren ingurunea lehengoratzera bideratutako jarduketak izaera estrategikoko jarduerak dira guretzat; izan ere, herritarren benetako beharrei erantzuteaz gain, badia osatzen duten udalerrien berroneratze integralari laguntzen diogu. Erakundeen arteko akordio hauek Pasaialdeko herritarren ongizate sozial, kultural, ekonomiko eta urbanistikoan laguntzeko tresnarik onena dira. Pasaiaren aldeko gure apustuak lehentasuna izaten jarraituko du, gure ustez lehen mailako beharra baita Gipuzkoa justuago eta bizigarriago bat eraikitzen jarraitzeko, non pertsona guztiek beren bizi-proiektuak aukera-berdintasunean garatu ahal izango dituzten", nabarmendu du Azahara Dominguez diputatuak.
Bestalde, Pasaiako alkate Teo Alberrok adierazi duenez, "sinadura hau erabakigarria da bermatzeko gure herritarren egunerokotasunaren funtsezko parte diren espazio publikoek guztiontzat eskuragarri eta gozagarri izaten jarraituko dutela. Finantzaketa honi esker, konpromiso irmoa har dezakegu gune horiek ahalik eta baldintza onenetan mantentzen jarraitzeko. Hitzarmen hau funtsezkoa da portu-herria integratzen eta gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen aurrera egiten jarraitzeko".
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eta Pasaiako Udalak harreman etengabea eta arina dute legegintzaldiaren hasieratik. Izan ere, joan den maiatzean, Dominguezek eta Alberrok bilera bat egin zuten non hitzarmen honi buruz hitz egin zuten, eta diputatuak konpromisoa hartu zuen hau gauzatzeko. Bi erakundeetako ordezkariek berretsi egin dute herritarren mesedetan "elkarlanean" aritzeko konpromisoa.
 

  

139