Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak CEAR elkarteari Guztiok Mugituz saria eman dio, mugikortasun askearen eta giza eskubideen defentsaren aldeko lana aitortzeko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak CEAR elkarteari Guztiok Mugituz saria eman dio, mugikortasun askearen eta giza eskubideen defentsaren aldeko lana aitortzeko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak CEAR elkarteari Guztiok Mugituz saria eman dio, mugikortasun askearen eta giza eskubideen defentsaren aldeko lana aitortzeko
Ostiral honetan banatu da lurraldean mugikortasun iraunkorra eta inklusiboa bultzatzen laguntzen duten ekimen, programa edo proiektuak aintzatesten dituen saria.
Ekitaldian ia berrogeita hamar pertsona bildu dira, eta Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Jose Antonio Santano Garraioetako eta Mugikortasun jasangarriko estatu-idazkariak parte hartu dute.
Lau errefuxiatuk, Husna Ahmadzai eta Zabiullah Haidary afganiarrek, Musen Mulaitat palestinarrak eta Liudmyla Stasiuk ukrainarrak, euren testigantza eman dute eta CEARek euren eta euren familien bizitzak nola aldatu dituen azaldu dute.
Azahara Domínguez: "Sari honen bidez, Gipuzkoako gizarte osoak CEARek milaka migratzaileren bizitza hobetzeko egunez egun egiten duen lana ezagutzea nahi dugu. Lan horrek jatorri bat edo bestea izateagatik atzerapenera eta jazarpenera mugatuko liratekeen pertsona guztien eskubideak eta askatasunak bermatzen du. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuarentzat eta CEARentzat ez dagoelako mugarik eskubideei dagokienez”
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Guztiok Mugituz saria eman dio Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordeari (CEAR), duela 40 urte baino gehiagotik errefuxiatuak gure gizarteko esparru guztietan libreki gizarteratzeagatik.
Sari hau ostiral honetan banatu da Zumarragako Antioko interpretazio zentroan eta bertan izan dira Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Mikel Serrano Zumarragako alkatea eta Jose Antonio Santano Garraioetako eta Mugikortasun jasangarriko Estatu idazkaria.
"Aintzatespen horren helburua da 1979. urteaz geroztik asilo eskubidea eta giza eskubideak defendatzen eta gerratik edo giza eskubideen urraketatik ihesi datozen errefuxiatuen, asilo eskatzaileen, aberrigabeen eta migratzaileen garapen integrala sustatzen diharduen gobernuz kanpoko elkarte honek egindako lana nabarmentzea. Gure gizarteko esparru guztietan askatasunez integratzeaz ari gara, mugikortasun librearen alde eginez, pertsona guztientzako mugikortasunaren alde eginez, jatorria edozein izanda ere. Sari honen bidez, CEAR elkarteak hainbat eta hainbat migratzaileren bizitza hobetzeko egiten duen lana ezagutarazi nahi diegu Gipuzkoar guztiei; lan horri esker, jatorri bat edo bestea izate hutsagatik bazterketa eta jazarpena jasatera behartuta egongo liratekeen pertsona guztien eskubideak eta askatasunak bermatzen ditu. Izan ere, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren eta CEARen elkartearen ustez, eskubide kontuetan ez dago mugarik", nabarmendu du Azahara Domínguez foru diputatuak.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru arduradunak gogorarazi du bere departamentuak hainbat urte daramatzala irabazi-asmorik gabeko erakundeekin elkarlanean, hala nola Gurutze Gorriarekin edo Caritasekin besteak beste, egoera ahulenean dauden pertsonei Mugi sisteman sartzen laguntzeko.
Zumarragako alkate Mikel Serranok CEAR zoriondu du "merezitako" aintzatespen horrengatik, eta gogorarazi du " Zumarragaren ezaugarrietako bat aniztasuna da, eta herritarren aniztasun horrek aspalditik eragin digu mugikortasun iraunkor eta inklusiboaren alde lan egitera, gure udalerria herritarrentzat eskuragarriagoa, lagunkoiagoa eta seguruagoa izan dadin".
Bestalde, José Antonio Santano Estatuko idazkariak CEARen ibilbidea aitortu du eta erakundea zoriondu du "merezitako eta bidezko aitorpen honengatik". "Mugikortasun librea erraztea eta hurbiltzea eskubideetan aurrera egitea ere bada. Gobernu honen helburua aukera-berdintasunaren alde lan egitea eta pertsonak politika publikoen erdigunean jartzea da. Gainera, Administrazioen zeregin horretan, funtsezkoa da esperientzia duten entitate eta erakundeekin lankidetzan aritzea ", adierazi du.
Lau hamarkada giza eskubideak defendatzen
CEARek Euskadin duen lurralde-koordinatzaileak, Elena Valverdek, eskerrak eman dizkio Aldundiari sari honengatik: "CEARentzat sinbolikoa da, eta, aldi berean, zirraragarria, herritarren mugikortasuna hobetzeko konpromisoa duen Administrazio batengatik sarituak izatea, estrategia hori funtsezko elementutzat hartzen baitu gizarte-kohesioa eta aukera-berdintasuna".
Azahara Domínguez diputatuak saria eman aurretik, mahai-inguru bat egin da. Bertan, lau errefuxiatuk beren jatorrizko herrialdeetan izandako bizipenak azaldu dituzte, baita CEARek haien eta haien familien bizitzetan izan duena ere. Husna Ahmadzai eta Zabiullah Haidary afganiarrak, Musen Mulaitat errefuxiatu palestinarra eta Liudmyla Stasiuk ukrainarra dira. Haien testigantzarekin, pertsona horiek guztiek agerian utzi dute CEAR bezalako erakundeek beren bizitzak duintzeko duten garrantzia.
Zazpi edizio
Aurreko edizioetan, honako elkarte hauek jaso dute saria: Bizikume eta Kalapie elkarteek (2017), Gipuzkoako emakumeen artean bizikletaren erabilera sustatzeko ekimenagatik («Gaur niri dagokit»); Errenteriako Gurutze Gorriaren Tokiko Batzarrak (2018), «Mugikortasun seguru eta osasungarriko ohiturak» ekimenagatik; MUGI txartelak, Gipuzkoako Garraio Agintaritzak 2013an bultzatutako garraio tituluak (2019); Lurraldebuseko emakume gidariek (2020), 1995az geroztik, ordura arte gizonek bakarrik egiten zuten lanbide batean bidea urratu zuten emakume guztiei aitortza egiteko; Euskadiko Saharar Ordezkaritzak (2021), Tindufeko errefuxiatu esparruetan mugitzeko oinarrizko eskubidearen alde egindako lanagatik; eta, azkenik, Gehituk (2022), LGTBI+ komunitatearen eskubideen erabateko aintzatespenean egindako lanagatik, eta sexu orientazioagatiko edo identitate transexualagatiko lege eta gizarte diskriminazioaren aurka egindako borrokagatik.
3077