Breadcrumb

Asset Publisher

Back Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak "Geoparkeko bira" baliabide turistiko berria aurkeztu dute

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak "Geoparkeko bira" baliabide turistiko berria aurkeztu dute

54 kilometroko ibilbide zirkular bat da, hiru etapatan banatua, eta Unescoren Munduko Geoparkea ezagutzeko aukera ematen du, itsaslabarrak, ibar-mendiak eta interes handiko herriak ezkutatzen dituzten bidezidorretan barrena. Etapa guztiak irisgarriak dira, garraio publikoarekin eta hedapen logistiko eta ostatu egokiekin.

2024/06/17
Azahara Domínguez diputatuak Geoparkeko Bira aurkezpenean.

Jesús de Cos, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuordea: “Eusko Jaurlaritzak gaur hemen aurkeztutako bezelakoak diren helmugako jasangarritasun turistikoko planak babesten ditu; izan ere, sektorea dinamizatzen ez ezik, Gipuzkoako baliabide naturalak zaintzen eta balioztatzen ere lagunduko du”.

Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuatik horrelako ekimenak babesten jarraituko dugu, gure erakargarritasun turistikoei balioa ematen baitie eta, gainera, ikuspegi jasangarri batetik, jarduera turistikoa desestazionalizatzeko eta deslokalizatzeko gure helburuari lotuta dagoelako. Gainera, baliabide horretara erraz iristeko modua dago garraio publikoaren bidez, eta, horrela, Gipuzkoa erreferentziazko helmuga turistiko jasangarri gisa mantentzen laguntzen du".

Leire Barriuso, Euskal Kostaldeko Geoparkeko kudeatzailea: "Kostaldeko GR ibilbideak arrakasta handia duenez, Geoparkeko Bira ibilbide hori luzatzeko eta lurraldearen barnealdea (Olatz, Lastur, Itziar) ezagutarazi ahal izateko apustua da, Mutrikutik Zumaiaraino, Deban zehar. Hiru etapatan banatutako 54 kilometro horiek, azken batean, proposamen berri bat dira lehendik dauden bidezidor eta bideetatik igarotzen den Geoparkearen berri izateko. Geoparkeak zerbitzu turistikoak, ostatuak eta garraio publikoa eskaintzen ditu. Flyschak eta karstak duten indarra aprobetxatu nahi dugu orain arte ezezaguna zen ibilbide batera jendea erakartzeko".

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak turismo-baliabide berri bat jarri dute abian, Euskal Kostaldeko Geoparkearekin batera, Zumaia, Deba eta Mutriku herrien artean dagoen Unesco-ren Munduko Geoparkearen ezagutzan sakontzeko.

Geoparkeko bira Aldundiaren Turismo Plan Estrategikoarekin erabat bat datorren eta Eusko Jaurlaritzaren bidez izapidetutako Next Generation funtsekin finantzatu den baliabide berria da eta astelehen honetan Debako Casacampo begiratokian egin den ekitaldi batean aurkeztu da. Bertan Jesús de Cos Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuordeak, Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkeko kudeatzaileak, Zumaia eta Debako alkateek, Iñaki Ostolaza eta Alazne Txurruka hurrenez hurren, eta Mutrikuko alkateorde Ainhize Azpiazuk parte hartu dute.

Leire Barriuso geoparkeko kudeatzaileak azaldu duenez, Geoparkeko bira ibilbide zirkular bat da, Euskal Kostaldeko Geoparkea hiru etapatan banatutako 54 kilometrotan zeharkatzen duena. “Ibilbide horrek bisitariei geoparkea ezagutzeko aukera ematen die, itsaslabar, haran eta interes kultural eta turistiko handiko herrien artean dauden bidezidorretan barrena", azaldu du. 

54 kilometro hiru etapatan
Hiru etapa horietako lehena Mutriku-Deba da. 16,6 kilometroko luzera du eta sei ordu iraun dezake. Etapa flysch beltzean hasten da, geoparkeko zaharrenean, eta Arnoko artadia zeharkatzen du. Kostaldeko eta barnealdeko bistak eskaintzen ditu, euskal baserri tradizionalez osatutako bide bakar batean.

Bigarren etapa, luzeena, Deba-Zumaia da, 19,7 kilometroko ibilbidea, 1.000 metro inguruko desnibela duena eta zazpi orduan osa daitekeena. Historiaurreko Bailara Deba ibaian gora zeharkatzen duen bidea da, Lasturko ur-kanalarekin lotu arte, eta, zalantzarik gabe, biraren tarte politenetako bat da. Gainera, Geoparkearen ikuspegi ezohikoa eskaintzen du.

Azkenik, Zumaia-Mutriku, 17,7 kilometroko etapa kostaldetik igarotzen da, 1.000 metroko altuerako desnibela du eta zazpi ordutan osatzen da. Lurraren historian barrena doan ibilbide bat da, flyscharen edertasunaz bere osotasunean gozatzea ahalbidetzen duena, Elgorriaga, Portutxiki eta antzeko bista ikusgarriekin. 

"Kostaldeko GR ibilbideak arrakasta handia duenez, Geoparkeko Bira ibilbide hori luzatzeko eta lurraldearen barnealdea (Olatz, Lastur, Itziar) ezagutarazi ahal izateko apustua da. Hiru etapatan banatutako 54 kilometro horiek, azken batean, proposamen berri bat dira lehendik dauden bidezidor eta bideetatik igarotzen den Geoparkearen berri izateko. Geoparkeak zerbitzu turistikoak, ostatuak eta garraio publikoa eskaintzen ditu. Flyschak eta karstak duten indarra aprobetxatu nahi dugu orain arte ezezaguna zen ibilbide batera jendea erakartzeko", azpimarratu du Barriusok. 

Bestalde, Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak balioa eman dio naturari lotutako baliabide turistiko berri honi, zeinak bisitariak eta bertakoak lurraldeko eremu erakargarrienetako batera hurbiltzen baititu. "Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak horrelako ekimenak babesten jarraituko du, gure erakargarritasun turistikoei balioa ematen baitie eta, gainera, ikuspegi jasangarri batetik, jarduera turistikoa desestazionalizatzeko eta deslokalizatzeko gure helburuari lotuta dagoelako. Gipuzkoak hainbat eta hainbat altxor ditu gozatzeko, eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen ikuspegi berri horrek horren adibide ona ematen du. Gu ezagutzera datozenak gure lurraldean murgildu daitezen nahi dugu, hots, gure lurraldean sar daitezen, nor garen eta nondik gatozen jakin dezaten, gure kultura, gure tradizioak, gure ingurunea eta gure jendea deskubritu ditzaten. Hori guztia iraunkortasuna eta bikaintasuna bandera gisa hartuta”, nabarmendu du diputatuak. 
Era berean, Azahara Domínguezek azpimarratu du baliabide turistiko bat dela garraio publikoaren bidez erraz eskura daitekeena, "eta, horrela, Gipuzkoa erreferentziazko helmuga turistiko jasangarri gisa mantentzen laguntzen duela". 

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuordeak adierazi du: "Eusko Jaurlaritzak gaur hemen aurkeztutako bezelakoak diren helmugako jasangarritasun turistikoko planak babesten ditu; izan ere, sektorea dinamizatzen ez ezik, Gipuzkoako baliabide naturalak zaintzen eta balioztatzen ere lagunduko du"

Geoparkera bisita
Erakundeetako ordezkariek, gainera, Geoparkea bisitatzeko aukera izan dute. Jardunaldia Mutrikun hasi da. Bertan taldeak Nautilus Interpretazio Zentroa bisitatzeko eta kostaldeko herriko alde zaharreko kaleetan paseatzeko aukera izan du. 

Ondoren, Debara joan dira. Han, Debako Historiaurreko Bailara ezagutu dute, 3,8 kilometroko pasealeku bat, inguru horretako historiaurreko aztarnategi paleolitikoen xarma naturala eta balioa ezagutzera ematen duena. Ibilbidea Deban hasten da eta Artzabal auzorantz doa; handik, Deba ibaiaren gaineko bide zaharretik, Sasiolara iristen da. Trazadura, neurri handi batean, Ermitia mendiaren mazelaren erdialdetik doa (Ermitia eta Praileatiz kobazuloak daude bertan), eta, besteak beste, Debako meandroez eta erriberez, Lasaoko labarrez, Arno-Izarraitz korridoreko paisaia karstikoaz, Ermitiako ahoaz edota Astigarribiko eta Iruoingo pinakulu karstikoez gozatzeko aukera ematen du. 

Azkenik, taldea Zumaiara joan da, eta, bertan, georparkea itsasontziz bisitatu dute,  Asier Hilario geoparkeko zuzendari zientifikoak gidatuta. 

  

866