Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak laguntza-deialdi bat abiarazi du Gipuzkoako turismo-industria digitalizatzen eta modernizatzen laguntzeko eta ekintzailetza bultzatzeko
Volver Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak laguntza-deialdi bat abiarazi du Gipuzkoako turismo-industria digitalizatzen eta modernizatzen laguntzeko eta ekintzailetza bultzatzeko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak laguntza-deialdi bat abiarazi du Gipuzkoako turismo-industria digitalizatzen eta modernizatzen laguntzeko eta ekintzailetza bultzatzeko
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 199.000 euro bideratuko dira turismo-sektorean ekintzailetza sustatzeko, digitalizazioa laguntzeko eta turismo-enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak bultzatzeko, besteak beste. Gainera, turismo-sektorearen barruan ekintzailetza-proiektu berriak sortzeko dirulaguntzak ere emango dira.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak laguntza-deialdi bat abiarazi du Gipuzkoako turismo-industria digitalizatzen eta modernizatzen laguntzeko eta ekintzailetza bultzatzeko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 199.000 euroko laguntza-deialdia egin du, Gipuzkoako turismo-industria digitalizatu eta modernizatzeko, sektorean balioa sortuko duten turismo-negozio berriak sortzeko eta Gipuzkoako turismo-eskaintzaren lehiakortasuna, sustapena eta merkaturatzea hobetuko duten tresna teknologikoak garatzeko. Laguntza horiek, gainera, profesionalizatzen laguntzen dute, bai eta turismo-sektorearen barruan ekintzailetza-proiektu berriak sortzen ere..
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak agerraldia egin du ostegun honetan Donostian, iazko 37 enpresa onuradunetatik hirurekin: Leitzaran Bisitarien Etxea, Sagardoa Route eta Sagardoaren Lurraldea.
Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, "laguntza hauen bidez, gure turismo-industria modernizatzen lagundu nahi dugu, industria osatzen duten eragile guztiei eta sektore turistikoaren barruan ekintzailetza-proiektu berriak garatu nahi dituzten pertsona edo erakundeei eskura ditugun tresna teknologiko berrietara egokitzen lagunduz, zerbitzu hobea eta modernoagoa eskaintzeko, jasangarria izateaz gain abangoardian dagoen helmuga turistiko gisa kokatzeko aukera emango diguna".
"Laguntza horiek — adierazi du — norberaren konturako langile fisikoei edo autonomoei zuzenduta daude, bai eta hamar langile baino gutxiagoko mikroenpresei ere, edozein dela ere haien forma juridikoa. Guztiek Gipuzkoan izan behar dute helbide soziala, eta lurraldean garatu behar dute beren jarduera". Diputatuak zehaztu duenez, turismo agentzia hartzaileak, gida turistikoak, turismo aktiboko enpresak, hotel-establezimenduak, apartamentu turistikoak, kanpinak, nekazalturismoak, landetxeak, aterpetxeak, etxebizitzak eta erabilera turistikoko logelak dira hauek, betiere titularrak pertsona juridikoak badira eta gutxienez besteren konturako langile bat badute.
Eskaerak aurkezteko epea ostegun honetan, apirilaren 10ean, hasi eta maiatzaren 9an amaituko da. Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuta eta eskuragarri dagoen formulario espezifikoa beteta, proiektuaren memoria nahitaez aurkeztuta eta dagozkion fakturak edo aurrekontua aurkeztuta.
Gehienez 7.500 euro enpresa onuradun bakoitzeko
"Laguntzen deialdi hau turismo-produktu berriak sustatzeko eta merkaturatzeko kanpainek eragindako gastuei aurre egiteko da, baldin eta turisten mugimendua sortzen badute eta gutxienez bi enpresa-zerbitzuren kontsumoa eta lehiakortasuna, sustapena eta merkaturatzea hobetzeko tresna teknologikoak eta berrikuntza-proiektuak garatzea badakarte", adierazi du diputatuak.
Aldiz, enpresa sortu berrientzat (2024ko uztailaren 1etik deialdiaren urteko azaroaren 30era bitartean eratzen direnak) diruz lagunduko dira "turismoa sustatzeko materiala diseinatu, landu, maketatu eta itzultzeko gastuak, bai eta eratzeko eta abian jartzeko gastuak ere".
Enpresa onuradun bakoitzeko 7.500 euroko gehieneko zenbatekoa ezartzen da, eta 10.000 eurora irits daiteke enpresa berriak sortzen badira. Era berean, jasotako laguntzak ezin izango du aurkeztutako gastuen % 50 gainditu, adierazi du Domínguezek.
Diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, 2025eko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartekoak sar daitezke. Fakturan jasanarazitako BEZa ez da gastu hautagarria.
Esperientziak
Iaz, 37 enpresak jaso zituzten laguntza horiek. Horren adibide da Leitzaran Bisitarien Etxea. Dirulaguntza horiei esker, "ekoturismo zerbitzuak eta naturan ditugun Bizipen teambuilding esperientziak ezagutarazteko funtsezko ekintzetan” inbertitu zuten. Ainhoa Zuazuk nabarmendu duenez, "laguntza hauek funtsezko bultzada dira gurea bezalako proiektu txikientzat, ikusgarritasuna irabazteko eta publiko berriak erakartzeko aukera ematen baitigute”. “Online promozioaren eta sektoreko eragileei zuzendutako famtrip kanpainen alde egin dugu. Laguntza horrek indartu egiten du turismo jasangarriarekin eta kalitatekoarekin dugun konpromisoa.", amaitu du.
Bestalde, Olatz Mitxelena, Sagardogileen elkartetik, honako hau adierazi du: "Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak sektorearentzat eskuragarri ditu hiru erreminta: erreserba motorra, eskurtsioen motorra eta komertzio elektronikoa. Hiru hauek sagardo sektorearentzat sortu eta garatzeko inbertsioa egiten du urtero. Aldundiaren laguntza hau ezinbestekoa da motor eta erreminta hauen posizionamenduan egindako inbertsioan laguntzeko. Erremintak sortzea garrantzitsua bada ere hauek bisitari eta turistei eskuragarri jartzea ere ezinbestekoa baita".
Azkenik, Sagardoaren Lurraldeko kide den Leire Alkortak azaldu duenez, iaz jasotako laguntzei esker, elkartearen eskaintza turistikoa online merkaturatzeko erreserba sistema berritu dute, eta emaitzen analisirako panelak zein txostenak sortu dituzte. “Webguneko erreserba sistema berritu dugu gure turismo eskaintza guztia online merkaturatu ahal izateko. Gainera, Webgunetik jasotzen ditugun erreserbak gure CRMra (Customer Relationship Management) modu automatikoan pasatzeko sistema garatu dugu API bidez. Horri esker, gure barne kudeaketa erraztu da bai denbora aldetik eta baita kudeaketa aldetik ere. Azkenik, Online merkaturatutako eskaintzaren emaitzak neurtzeko garapenak egin dugu Looker Studion eta Google Analytics tresnetan. Horri esker, gure webgunera sartzen diren bezeroen % zenbatek erosten duten jakin dezakegu”, azaldu du.
7802