Breadcrumb

Asset Publisher

Back Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lezoko Altzateko igerilekuen teilatuan teilatu-hegal berria eraiki eta eraisteko kostuaren zati bat diruz lagunduko du

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lezoko Altzateko igerilekuen teilatuan teilatu-hegal berria eraiki eta eraisteko kostuaren zati bat diruz lagunduko du

Azahara Domínguez buru duen departamentuak 96.000 euroko dirulaguntza emango dio Lezoko Udalari jarduera honen kostuak ordaintzeko. Hitzarmen hau Pasaialdea biziberritzeko prozesua bultzatzeko jarduera estrategikoen parte da.

Azahara Domínguez diputatua eta Mikel Arruti, Lezoko alkatea

Azahara Domínguez diputatua eta Mikel Arruti, Lezoko alkatea


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lezoko Altzateko igerilekuen teilatuan teilatu-hegal berria eraiki eta eraisteko lanen kostuaren zati bat diruz lagunduko du.
Hala iragarri du astelehen honetan Azahara Domínguez diputatuak, Mikel Arruti alkatearekin batera kirol instalazio hori bisitatu ondoren. Aurretik, bi erakundeek aktuazio hauek jasotzen dituen hitzarmena sinatu dute.
Azahara Dominguez diputatuak azaldu duenez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 96.000 euro ordainduko ditu (15.724,07 euro 2023an eta 80.275,93 euro orain).
Hitzarmen hau "Pasaialdea osorik biziberritzeko prozesua erabakitasunez bultzatzeko" departamentuaren apustu estrategikoaren barruan kokatzen da.
"Pasaiako badiaren ingurua biziberritzeko jarduketak lehentasunezko ardatz estrategikoa dira nire sailarentzat, herritarren benetako beharrei erantzuten diegulako, eta ingurumenaren aldetik ez ezik, ekonomiaren aldetik ere lurraldeko eremu hori birsortzen dugulako", adierazi du diputatuak. "Pasaialdeko inguruneko jarduketak funtsezkoak dira eskualdeko biztanleek beren bizi-kalitatea hobetu dezaten, zerbitzu gehiago eta hobeak izango baitituzte, eta, gainera, Gipuzkoa kohesionatuagoa eta, beraz, bidezkoagoa eraikitzeko urratsak emateko aukera emango digu".
Bestalde, Mikel Arruti alkateak "lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiogu Azahara Dominguez diputatuak gidatzen duen departamentuari hitzarmen berri honengatik" adierazi du. “Lezo, eskualde degradatu bateko herria dugu eta denboran iraungo duten apustu estrategikoak beharrezkoak ditugu lezoarren bizi kalitatea hobetzeko” gehitu du. Horretarako “funtsezkoa dugu administrazio ezberdinen arteko lankidetza, herriaren biziberritzeak behar dituen inbertsioei, gurea bezalako udal batek, ezin baitio bere baliabideekin bakarrik aurre egin” adierazi du. Bere hitzak “Azahara Domínguez diputatuari eta bere departamentuari eskerrak eman nahi dizkiet, eta aurrerantzean ere, elkarlanaren erakusle den gisa honetako hitzarmen gehiago sinatzeko lanean jarraituko dugu” esanez amaitu ditu.
 

  

2728