Breadcrumb

Asset Publisher

Back Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen zerbitzuak indartuko ditu Hernanin eta Astigarragan asteburuetan Txotx denboraldian

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen zerbitzuak indartuko ditu Hernanin eta Astigarragan asteburuetan Txotx denboraldian

Otsailaren lehen asteburutik apirilaren amaierara arte, zerbitzu indartuak egongo dira BU12 eta BU13 lineetan (Donostia-Astigarraga-Hernani) eta BU40G gaueko linean (Andoain-Urnieta-Hernani-Astigarraga-Donostia). Gainera, Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremurekin, taxien kopurua ere handitu egingo da, eta txotx denboraldia "inoizko konexiorik onena izango du garraio publikoaren bitartez".

2025/01/15
Sagardo Berriaren Eguna

Sagardo Berriaren Eguna


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen Hernani eta Astigarragako zerbitzuak indartuko ditu denboraldiak irauten duen asteburuetan, txotx-az modu jasangarrian, eroso eta, batez ere, seguruan gozatu ahal izateko.
Hala iragarri du asteazken honetan Azahara Dominguez diputatuak, Sagardo Berriaren Egunaren XXXII. edizioaren aurkezpen ekitaldian. Bertan nabarmendu duenez, "denboraldi honek inoizko konexiorik onena izango du garraio publikoaren bitartez".
Azaldu duenez, otsailaren lehen asteburutik apirilera Lurraldebusen zerbitzua indartuko da BU12 eta BU13 (Hernani-Astigarraga-Donostia) lineetan. Errefortzu horiek 12:00etatik 14:00etara egingo dira Hernani-Astigarraga norabidean, eta, gutxienez, linea horiek artatzen dituzten pertsonen kopurua bikoizteko aukera emango dute. Halaber, arratsaldean zehar, eta dagoen eskariaren arabera, Donostiara itzultzeko zerbitzuak indartzeko prestatutako ibilgailuak egongo dira.
Era berean, BU40G gaueko zerbitzuak (Andoain-Urnieta-Hernani-Astigarraga-Donostia), ibilgailu artikulatu baten bidez ematen denak, erreserbako autobusak izango ditu, bidaiarien eskariak hala eskatzen duenean erabiliko direnak.
Era berean, diputatuak gogorarazi duenez, Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremuarekin taxi-zerbitzua ere zabalduko da.
"Badakigu txotxaren denboraldia Gipuzkoan jende gehien mugitzen den garaietako bat dela, eta, horregatik, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik garraio publikoan jartzen dugu arreta, hori baita modurik jasangarriena, erosoena, baina, batez ere, ziurrena horrelakoetan mugitzeko. Aurreikusitako errefortzuak eta pertsona-eskari handiko uneei erantzuteko prestatutako autobusak ditugu, eta, beraz, jendeari gainerako erabiltzaileekiko eta Lurraldebuseko langileekiko errespetuz jokatzeko eskatzen diogu, autobus batek gehienezko edukiera lortzen badu, errefortzu-autobusak egongo baitira guztien mugikortasuna bermatzeko ", berretsi du diputatuak, eta Astigarragako eta Hernaniko udalei eskatu die geltokietako segurtasuna indartzeko, pilaketak eta arriskua sor dezaketen beste egoera batzuk gerta ez daitezen.
 

  

429