Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Domínguez, Goyeneche Fundazioko erabiltzaile, langile eta arduradunekin bildu da garraio publikoaren irisgarritasuna hobetzeko bidean aurrera egiteko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Domínguez, Goyeneche Fundazioko erabiltzaile, langile eta arduradunekin bildu da garraio publikoaren irisgarritasuna hobetzeko bidean aurrera egiteko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Domínguez, Goyeneche Fundazioko erabiltzaile, langile eta arduradunekin bildu da garraio publikoaren irisgarritasuna hobetzeko bidean aurrera egiteko
Diputatua hainbat topaketa egiten ari da lurraldeko dibertsitate funtzionala duten pertsonen elkarteekin, Lurraldebuseko autobusen irisgarritasunari buruzko protokolo bati ekin ahal izateko. Hori gauzatu arte, konpromisoa hartu du Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) erregelamenduaren jarraipen-batzordera pertsona horiek autobusetara sartzerakoan duten lehentasunari buruzko eztabaida eramateko eta aztertzeko ea bidaiarien maiztasun handiagoko geltokietan (Donostiako autobus-geltokian, adibidez) laguntza eta/edo aholkularitza ematen duen pertsonik egoteko aukerarik dagoen laguntza behar duten erabiltzaileei arreta eman ahal izateko. Gainera, orain arte egiten ari den bezala, hainbat erakunderekin lankidetzan arituko da sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainak egiteko. Azkenik, beste gai batzuk ere helaraziko dizkie udalei, hala nola geralekuen kokapena, horietan oztopoak kentzea eta argiztapena hobetzea, besteak beste
Azahara Domínguez diputatua Fundación Goyenecheko kideekin
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek Donostiako Berio auzoko Garaguneko instalazioak bisitatu ditu berriki, Goyeneche fundazioak kudeatzen duena, eta zentro horretako arduradunekin, langileekin eta erabiltzaileekin biltzeko aukera izan du. Zentro horretan, Gipuzkoako garraio publikoaren egoera eta aniztasun funtzionala duten pertsonek bertara iristeko dituzten erronkak eta zailtasunak aztertu ditu.
Topaketa hau Azahara Dominguez diputatua lurraldeko hainbat elkarte eta gizarte erakunderekin egiten ari den harremanen barruan kokatzen da, Lurraldebuseko autobusen irisgarritasunari buruzko protokolo bati ekiteko. Topaketa horiek joan den udan hasi ziren, diputatua Ackesible, Gene, Kemen, Andade, Once, Zahartzaroa, Ademgi, Goyeneche Fundazioa, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioa, Adela, Gautena, Anaidia, Konporta eta Atece Gipuzkoa elkarteekin bildu zenean, Aldundiko GUNEA espazioan egindako topaketa batean.
Garraio publikoa, ardatz estrategikoa pertsona hauen bizitzan
Goyeneche Fundazioko kideek azaldu dutenez, garraio publikoa ardatz estrategikoa da pertsona horien bizi-kalitatean; izan ere, askotan, aukera ematen du pertsona horiek komunitatean bizitzeko, beren lanpostuetara, zentro sozialetara, aisialdirako lekuetara edo beste pertsona batzuekin harremanak izateko, eta, beraz, beren bizitza autonomiaz garatzeko. Hala ere, adierazi dute zailtasunak dituztela mugitzeko eskubideaz baliatzeko; izan ere, gaur egun, Gipuzkoako autobus gehienek irisgarritasuna errazteko arrapalak dituzten arren, beste gai batzuk (geltokien kokapena, informazio-panelak edo webguneak) ez dira irisgarriak.
Azaldutako egoeren aurrean, diputatuak konpromisoa hartu du bere eskumenen barruan lan egiteko eta hainbat gai helarazteko jarduteko gaitasuna duten beste erakundeei, hala nola geralekuen kokapena, geldialdietarako sarbideak oztopatzen dituzten bankuak, zuhaitzak edo farolak kentzea edo argiztapena eta seinaletika hobetzea.
Zentzu horretan, Azahara Dominguezek jakinarazi du bere departamentuak Lurraldebusen irisgarritasun unibertsalari buruzko protokolo bat egingo duela 2025ean, garraio publikoak pertsona guztien beharrak bete ditzan eta mugikortasunerako eskubidea berma dezan. Baina protokolo hori gauzatu arte, konpromisoa hartu du Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) erregelamenduaren jarraipen-batzordera pertsona horiek autobusetara sartzerakoan duten lehentasunari buruzko eztabaida eramateko, eta aztertzeko ea bidaiarien maiztasun handiagoko geltokietan (Donostiako autobus-geltokian, adibidez) laguntza eta/edo aholkularitza ematen duen pertsonik egoteko aukerarik dagoen laguntza behar duten erabiltzaileei arreta eman ahal izateko.
Kontzientziazio- eta sentsibilizazio-kanpainei dagokienez, diputatuak azaldu du ildo horretan lanean ari direla hainbat elkarterekin (adibidez, duela gutxi, Begisarerekin), eta horrela jarraituko dutela. Gainera, Lurraldebus osatzen duten emakidadunek horri buruzko prestakuntza-saioak jasotzen ari dira.
“Oso kontziente gara garraio publikoak duen garrantzi estrategikoaz dibertsitate funtzionala duten pertsonek beren bizitza autonomia osoz garatu ahal izateko; horregatik, gure autobusen irisgarritasun unibertsala bermatzeko lan egiten dugu. Eta horretarako, zuzenean jakin behar dugu zein diren pertsona horien benetako beharrak. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik lanean jarraituko dugu Gipuzkoako elkarteekin batera, garraio publikoak gipuzkoar guztiei zerbitzua eman diezaien, bizi diren lekua eta dituzten baldintza fisiko eta psikikoak edozein direla ere. Garraio publiko iraunkor, eroso, seguru, lehiakor eta irisgarri baten bidez bakarrik lortuko dugu Gipuzkoa justuago baterantz aurrera egitea”, nabarmendu du Azahara Domínguez diputatuak.
Bestalde, Aitziber Soraluze Garaguneko arduradunak adierazi duenez, "elkarlanean jarraitu behar dugu, bidea daukagu oraindik egiteko, baina badirudi pausoak ematen ari direla irisgarritasun unibertsalean, hobekuntza batzuk ikusten ari gara. Baina garrantzitsuena pertsonei beraiei ahotsa ematea da, aniztasun funtzionala duten pertsonak egongo diren prozesu partehartzaileak egitea. Irisgarritasuna mugikortasuna baino gehiago da, beste era bateko alderdiak ere kontuan hartzen dituena. Pertsonek asko dute esateko eta ekarpen asko egiten dituzte".
Azkenik, Berio Garaguneko erabiltzaileak diren Manu, Jon, Luis Mª, Josema eta Carlos pozik agertu dira diputatuaren bisitarekin: "Oso eskertuta gaude gu entzutera etorri izanagatik. Oso ondo dago guri galdetzea, asko dugu esateko eta ekarpenak egiten ditugu".
4053