Breadcrumb

Asset Publisher

Back Naturklimak, Aldaketa Klimatikoaren Gipuzkoako Fundazioak, bere ateak zabaldu ditu

Naturklimak, Aldaketa Klimatikoaren Gipuzkoako Fundazioak, bere ateak zabaldu ditu

Asensio: “Klima aldaketa Gipuzkoak duen erronkarik handiena da hamar urtera begira”.

2019/02/07

Naturklimak hiru jarduketa-ardatz hauetara bideratuko du bere jarduera: behatoki bat sortzea, berotze globalak Lurraldeari zenbateraino erasaten dion neurtzeko eta aztertzeko; ekonomia zirkularra bultzatzea, birziklatzearen industria eta ekonomia berdea sustatuz; eta trantsizio energetikoa, energia berriztagarriak bultzatuz.

 

José Ignacio Asensio: “Klima aldaketa Gipuzkoak duen erronkarik handiena da hamar urtera begira”. “Gipuzkoak lan egin behar du klimaren mehatxua aukeran bihurtzeko enplegua eta aberastasuna sortzen duen ekonomia berdearen bitartez”.

Itziar Eizaguirre: “Klima aldaketari aurre egiteko tokian tokiko irtenbideak behar ditugu, Naturklimak isuriak gutxitzeko eta Gipuzkoa jasangarriagorantz aurrera egiteko lan egingo du”.

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta Itziar Eizaguirre Aldaketa Klimatikoaren Gipuzkoako Fundazioko zuzendariak, Naturklima Aldaketa Klimatikoaren Gipuzkoako Fundazioaren egoitza aurkeztu dute gaur goizean. Miramongo parke teknologikoan egongo da bere behin betiko instalazioak Eskuzaitzetan eraiki bitartean.

Aldaketa Klimatoaren Fundazioa Gipuzkoatik klima aldaketaren erronkari aurre egiteko erantzun eraginkorrak eskaintzeko sortua da, tokian toki zein mundu mailan. Bere xedea da klima aldaketak Gipuzkoan eragiten dituen inapktuei aurre egiteko ahalmen instituzionala, teknikoa eta soziala sortzea. Horretarako, trantsizio soziekologiko efektiboa erraztu eta arinduko da, eta arlo publikoan eta pribatuan erabaki hobeak hartzen lagunduko da. Naturklima fundazio gisa sortu da, Gipuzkoako klim gobernantzako funtsezko agente izateko eta diziplina anitzeko zentro publiko izateko. Edonola ere, Gipuzkoako Klima Aldaketaren Aurkako Borroka Estrategiaren barruan jardungo du.  Interkonexio eredu berritzaileak sustatzen ditu, eta, eredu horien bidez, askotariko agenteen arteko elkarlana eta akordioa bilatuko da -kudeatzaile publikoen, ikertzaileen, berrikuntzaren arloko enpresa liderren, irabazi asmorik gabeko erakunde aktiboen eta herritarren arteko elkarlana eta akordioa-. Helburua da, ekonomia berdearen ildotik, Gipuzkoak klima aldaketara egokitzeko eta haren inpaktuak arintzeko bidean aurrera egitea.

Lehengo urteko irailean abian jarri zen Naturklima Fundazioaren xedea da beraz, ahalmen instituzionala, teknikoa eta soziala sortzea gure lurraldean klima aldaketaren inpaktuei aurre egiteko, trantsizio sozio-ekologiko eraginkorra lortzeko beharrezkoa den ekoberrikuntza erraztuz eta azkartuz. Hiru jarduketa-ardatz hauetara bideratuko du bere jarduera: behatoki bat sortzea, berotze globalak Lurraldeari zenbateraino erasaten dion neurtzeko eta aztertzeko (Circular Recycling Hub); ekonomia zirkularra bultzatzea, birziklatzearen industria eta ekonomia berdea sustatuz (Reneawable Energy Hub); eta trantsizio energetikoa, energia berriztagarriak bultzatuz.

 

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta Fundazioaren lehendakariak nabarmendu du gure lurraldeak plan estrategiko garatu behar duela etorkizuneko Gipuzkoa gaurkoaren desberdina izateko, “berotegi efektuko gas isurketak murriztuz, gaur egungo energia mendekotasuna gutxituz eta energia berriztagarrien aldeko apustua eginez”. Halaber, Asensiok gogora ekarri du klima aldaketa Gipuzkoak duen erronkarik handiena dela hurrengo hamar urtera begira, “ezinbestekoa da eraginkorki aritzea eta plangintza zein bitarteko egokiak edukitzea”. Testuinguru honetan Fundazioak zentzu osoa eskuratzen du.

Bestetik, Itziar Eizaguirrek azpimarratu du klima aldaketaren arloan tokian tokiko eremutik lan egitea ezinbestekoa dela. “Mundu mailako gertakari baten aurrean gaude baina erantzunen, ekintzen eta estrategien zati garrantzitsu bat tokian tokitik ezarri behar dira”. Bestetik, tokian tokiko eremuan eta gure lurraldeko afekzio zehatzetan kokatzea, “funtsezko faktorea da Gipuzkoako gizartea karbono gutxiko gizartean bilakatzeko helburuan inplikatzeko”. Halaber, Eizaguirrek adierazi du Naturklimak Europako beste zentroekin elkarlanean aritzeko asmoa duela eta informaziorik hoberenetara eta garapen jasangarriagoko ereduetara sarbidea bermatzeko sortu dela.

Naturklimak bere behin betiko egoitza Eskuzaitzetan izango du, Gipuzkoako Ingurumen Gunearen ingurunean. Eraikina passive house oinarriak ezarriz eraikiko da, zeinek arkitektura bioklimatikoa batzen duen eraginkortasun energetikoarekin batera, energiaren gutxieneko kontsumoa eta 0 isurketak lortzeko. Halaber, eraikinak mugikortasun eta irisgarritasun jasangarriko irizpideak barneratzen ditu. Eraikinak eguzki-panelak izango ditu eta ura biltzeko estalki berdea. Egoitzak lorategi botanikoa izango du ere CO2 isuriak harrapatzeko.

 

Foru arduradunak nabarmendu du gogoan izan behar dugula “klima, ingurumen alorreko erronka bat izateaz gain, garapen eredu berri eta jasangarriago bat garatzeko aukera ere badela”. Horri dagokionez, Asensiok gogorarazi du Europako Batzordeak 2018an onartu zuen ekonomia zirkularraren paketeak 6.000 milioi euro baino gehiagoko zenbatekoa duela diru-laguntzak eta finantzaketa eskaintzeko, eta Aldaketa Klimatikoaren Gipuzkoako Fundazioaren helburuen artean dagoela Gipuzkoak aukera berri horietan parte hartzea.

  

1670