Breadcrumb

Asset Publisher

Back Nazioarteko foro batek Gipuzkoako kirolaren etorkizuneko erronkei helduko die

Nazioarteko foro batek Gipuzkoako kirolaren etorkizuneko erronkei helduko die

Kultura eta Kiroletako Departamentuak Gipuzkoako kirolaren eta hura garatzeko aukeren inguruko eztabaida- eta hausnarketa-gune berri bat sustatuko du.

2022/04/06

Kultura eta Kiroletako Departamentuak eta Bera Bera kirol elkarteak duela hilabete batzuk ekin zioten 2022 Erregina Koparen antolakuntzari. Espainiako emakumezkoen eskubaloiko ekitaldirik garrantzitsuena da, apirilaren 28tik maiatzaren 1era bitartean Donostian izango dena, Udalaren laguntzarekin. Hau da eliteko kirolaren orainari eta etorkizunari buruzko eztabaidak planteatzeko aterkirik onena, batez ere gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari zuzenean eragiten diotenak kirol-jardunean, erabakiak hartzerakoan, ordezkaritza-espazioetan, kirol-estamentuetan eta kirolaren beste edozein alderditan.

 

Harkaitz Millan Kultura eta Kiroletako diputatuarekin batera, Goizane Álvarez Kiroletako zuzendaria eta Bera Bera Eskubaloiko Tati Garmendia izan dira prentsaurrekoan. 2022 Erregina Kopak Espainiako eskubaloi onena eskainiko digu, baita programa zabal bat ere, urtero Gipuzkoako eskubaloiak erreferente izaten jarrai dezan, jokoaren kalitateari eta antolatzeko gaitasunari dagokienez.

 

Honi dagokionez, Harkaitz Millan Kultura eta Kiroletako diputatuak adierazi duenez, "kalitatea lortzeko, balioak dituen ibilbide bat eraiki behar da, adingabeen garapen-etapak errespetatuko dituena; kalitatezko prestakuntza eskaini behar da, talentu berriak entrenatzeko eta bere potentziala garatzeko aukerak izan ditzan; talentu horren garapena geldiarazten duten oztopoei buruz etengabe eztabaidatu behar da, eta oztopo horiek gainditzeko ekintzak programatu behar dira".

 

Koparen aurreko astean klubetan teknifikatzeko ekintzak ere biltzen dituen programa zabal horren barruan kokatzen da foroa. Tati Garmendiak azaldu duenez, Foroak ponentziak, mahai-inguruak eta eztabaida guneak izango ditu ardatz, eta “emakumeek kirolean duten eginkizuna azalduko da hainbat ikuspuntutatik”.

 

Lehenengo mahai-inguruan kudeaketan parte hartzen duten hiru emakume elkartuko dira. Eliteko jokalari ohiak, Patricia Rodríguez, Aintzane Encinas eta Tati Garmendia, Eli Pinedo moderatzaile dutela. Emakume horiek erreferente izan ziren jokalari gisa, eta gaur egun ere hala dira kudeaketaren arloan. “Erronkek erreferenteak behar dituzte, eta erreferenteak, berriz, haien buru izan behar dute”, adierazi du Goizane Álvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendariak.

 

Taldeak kudeatzea, amatasuna eliteko kirolean, erakundeen eginkizuna eta landu beharreko erronkak, kiroleko profesionalizazioa, kirol-babesletza, kirol-ekitaldien eragina edo talentuaren kudeaketa izango dira foroan, bai mahai-inguruetan, bai txostenetan.

 

DANZ, Laboral Kutxa, Iberdrola eta Real Sociedadeko arduradunek, besteak beste, Lucía Ybarra, Max Caldas, Iñigo Olaizola eta Nancy Jhonson kirol-babesletzari buruzko mahaia eta ezagutza partekatuko dituzte.

 

Halaber, Alejandro Blanco Espainiako Batzorde Olinpikoko lehendakariaren agurra izango da biltzarraren inaugurazioan. Itxiera, berriz, Pilar Jericóren eskutik izango da, besteak beste, antolaketaren arloko Espainiako analista onenetako bat, emakumeen lidergoan aditua, lan egiteko modu berrietan edo pertsonen garapenean eta erakundean duten talentuan laguntzeko moduetan aditua.

 

Zer egin behar dut joateko?

 

Pertsonako prezioa 15 eurokoa da, eta bertan sartzen dira eduki guztietarako sarbidea egun osoan eta luncha eta networking-a. Sarrera www.copadelareina 2022.com webgunean dago eskuragarri.

 

Gainera, edukiak Gipuzkoako kirolari lotutako klub eta enpresei helarazteko, Foru Aldundiak gonbitak ere baditu hurrengo egunetan banatzeko. Klub bat bazara edo Gipuzkoako kirol agente edo programaren bati enpresa babesle gisa lotuta bazaude, gonbidapena eska dezakezu kirolak@gipuzkoa.eus helbidean.

  

2099