Breadcrumb

Asset Publisher

Back Interpreteak Nurenbergen

Interpreteak Nurenbergen

Erakusketa Koldo Mitxelenan egongo da ikusgai apirilaren 10etik maiatzaren 11a bitartean

2018/04/09

“Interpreteak Nurembergen” erakusketa aurkeztu dute Maria José Tellería Kulturako Zuzendariak eta Lurdes Auzmendi intepreteak. Koldo Mitxelenan egongo da ikusgai apirilaren 10etik maiatzaren 11a bitartean Kultura Salamancako Unibertsitateko Zientifikoaren Espazioak antolatuta.

Interpreteek hainbat zailtasunari aurre egin behar izan zieten, hala nola teknikoei, linguistikoei, tematikoei eta sikologikoei. Oro har, interpreteek maiz aintzat hartzen ez den erronka hermeneutiko bat izan zuten aurrez aurre: errealite baten kontakizunak hizkuntza batekin bestera bihurtu behar izan zituzten, errealite horretako gizarteko talde osoak fisikoki sarraskitzeaz gain, horiek historiaren liburuan zuten arrastoa ere metafisikoki ezabatu ondoren. 

“Interpreteak Nurembergen” erakusketa Koldo Mitxelenan egongo da ikusgai apirilaren 10etik maiatzaren 11a bitartean Kultura Salamancako Unibertsitateko Zientifikoaren Espazioak antolatuta.

Interpreteek hainbat zailtasunari aurre egin behar izan zieten, hala nola teknikoei, linguistikoei, tematikoei eta sikologikoei. Oro har, interpreteek maiz aintzat hartzen ez den erronka hermeneutiko bat izan zuten aurrez aurre: errealite baten kontakizunak hizkuntza batekin bestera bihurtu behar izan zituzten, errealite horretako gizarteko talde osoak fisikoki sarraskitzeaz gain, horiek historiaren liburuan zuten arrastoa ere metafisikoki ezabatu ondoren.

Mahain ingurua

Asteazkenean, arratsaldeko 19etan Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian "interpretazioa justizia auzitegietan" izeneko mahai ingurua egingo da. 

Bertan parte hartuko dute Jesus Baigori, Salamancako Unibertsitateko irakaslea eta erakusketaren komisarioak; Gemma Varona, EHUko biktimologiako irakasleak; Iñaki Subijana, Gipuzkoako Entzutegiko presidenteak; eta Lurdes Auzmendi, EHUko interpretazio irakasleak.

Hizpide izango dute, besteak beste, zer nolako egoera bizi duten gaur egun interpreteek Espainiako justizia auzitegietan, eta zenbaterainoko garrantzia duten biktimentzat auzitegietan prozesuan alde interesdun guztiek azaldutakoa zehaztazunez eta zorroztasunez helarazteko gai diren pertsonak izateak. 

Orobat aipagai izango dute Nurenbergen baliatu zen aldibereko interpretazioak zer nolako garrantzia izan duen interpreteei dagozkien lau alderditan, hala nola, diskurtsoaren analisia, kontu etikoak, aurrerapen teknikoak eta interpreteen soziologiari lotutako zenbait adibide. 

 

  

1489