Breadcrumb

Asset Publisher

Back Garapen Jasangarriaren Helburuen Gipuzkoako Estrategia

Garapen Jasangarriaren Helburuen Gipuzkoako Estrategia

Aldundi osoari dagokio.

Diputatuen Kontseiluak Garapen Jasangarriaren Helburuen Gipuzkoarako estrategia onartu du. 

Lan-ardatzei jarraikiz, GJHak inplementatzeko plan bat garatuko da, honako hauen arabera: Departamentuarteko lantalde bat izendatzea, GJHak eta GFAn dituzten xedeak ezarri eta bultzatzeko; prestakuntza-plan bat departamentuetako arduradunentzat, GJHen gaineko jakintza eta zerbitzu eta politikekiko lotura hobetzeko;  GJH, helburu, xede eta adierazleen berri ematen duten taulak egin eta aurkeztea; Xede bakoitzaren neurketaren eskumeneko departamentuak esleitzea eta haien emaitzak ebaluatzea eta lorpenei eta betetze-mailari buruzko ebaluazio-txosten bat egitea.

Garapenerako lankidetzarako politikak GJHekin lerrokatzeko, GFAk Lankidetza Esparru Estrategiko berri bat garatu eta onartu du, eskubide eta askatasunen defentsa pobreziaren aurkako borrokan txertatuz: Pobreziaren aurkako borrokam, giza Eskubideen defentsa, genero-ekitatearen defentsa, kultura-aniztasunaren defentsa, ingurumen-jasangarritasunaren defentsa eta toki-erakundeak indartzea.

 

DGN.actualidad.detalle.adjunto:

  

1903