Ogasunak “errenta-aitorpenean gertakari larri bati buruz ohartarazten duen” SMS bidezko iruzur saiakera baten berri ematen du

Gipuzkoako hainbat herritarrek salatu dute azken egunetan horrelako jakinarazpenak jaso dituztela beraien mugikorretan
Gipuzkoako Foru Ogasunak azken egunotan Gipuzkoako hainbat herritarrek SMS bidez jaso duten iruzur saiakera baten berri eman du. Mezuaren igorleak “Ogasunaren” (“Hacienda”) izena hartzen du, eta ohartarazten du gorabehera larri bat dagoela errenta-aitorpenean, eta horrek zigorra ekar dezakeela. Horrela, dokumentazioa bidaltzeko eskatzen dio hartzaileari mezuan errazten duen estekaren bidez.
Gipuzkoako Foru Ogasunak jakinarazi du ez duela horrelako jakinarazpenik egiten SMS bidez, eta ez duela informazio konfidentzialik eskatzen, ezta zergadunen kontu korronte- edo txartel-zenbakirik ere kanal horren bidez.
Era berean, edozein susmo izanez gero, Foru Ogasunarekin harremanetan jartzea gomendatzen du, azken honek, behar diren egiaztapenak egiteko. Aldi berean SMS horietako estekak saihestea eskatzen du.
Foru Ogasuna beharrezko neurriak hartzen ari da horrelako iruzur-saiakerak jazartzeko.
4716