Breadcrumb

Asset Publisher

Back Olanok “ardura osoz” jokatzeko eskatu dio ArcelorMittali, honek Zumarragako lantokiaren jarduera etetea iragarri ostean

Olanok “ardura osoz” jokatzeko eskatu dio ArcelorMittali, honek Zumarragako lantokiaren jarduera etetea iragarri ostean

Langile gehienak herritik ahalik eta gertuen lanean jarraitu ahal izatea eta eskualdeko aktibitate industriala berreskuratzeko konpromisoa eskatu dizkio

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, “ardura osoz” jokatzeko eskatu dio ArcelorMittali, enpresak Zumarragako lantokiaren jarduera eteteko asmoa iragarri ostean. Zehazki, langile gehienak herritik ahalik eta gertuen lanean jarraitu ahal izatea eta Urola Garaia eskualdearen berrindustrializazioarekin konpromisoa eskatu dizkio. “Zehaztu ditugun bi helburuak dira, eta enpresarekin eta beste erakundeekin hauek betetzeko lanean jarri gara”, esan du. Gainera, konpainiari lurraldean dituen beste bi lantokietan (Bergara eta Olaberria) inbertsioak eskatu dizkie, “jarduera ekonomikoa epe erdi eta luzera bermatu ahal izateko”.

            Olano Zumarragako ArcelorMittalen inguruko berriak direla eta presazko agerraldia eskaini du gaur arratsaldean Donostian. Diputatu nagusiak berri “beltza” dela esan du, eta bere elkartasun eta gertutasuna adierazi die langile, familia, Zumarraga eta Urretxuko udalerriei eta Urola Garaia eskualde osoari. “Langileak dira orain gure lehentasun nagusia”, nabarmendu du Olanok, gogoratuz azken asteetan Aldundia eta Eusko Jaurlaritza gertakariak “oso gertutik” jarraitzen ibili dela. “Kolpe latza da Gipuzkoako industriarentzat. Orain berrindustrializazioa eta ekonomia berreskuratu eta sendotzearen aldeko apustua indartzeko unea da”, azpimarratu du.

  

1838