Ormaiztegiko zeharbidean trafikoa baretzeko jardunarekin herrigunean oinezkoak eta ibilgailuak hobeto integratuko dira
Ormaiztegiko zeharbidean trafikoa baretzeko jardunarekin herrigunean oinezkoak eta ibilgailuak hobeto integratuko dira
Ormaiztegiko zeharbidean trafikoa baretzeko jardunarekin herrigunean oinezkoak eta ibilgailuak hobeto integratuko dira
Udaletxea eta elizaren arteko guneak 3,05 metro zabaleko errail bakarra du, eta semaforoen bidez antolatutako aldizkako pasoa izango dute ibilgailuek.
Gipuzkoako Foru Aldundiak trafikoa baretzeko jarduna egin du Ormaiztegi herrigunean eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak, Jon Enrique Galarza Ormaiztegiko alkateak lagunduta, amaitu berri diren lanak bisitatu ditu gaur.
Diputatua zein alkatea gustura agertu dira trafikoa baretzeko obra horiek oinezkoen segurtasunean eragin zuzena izango dutelako, eta herria erditik banatzen duen errepidearen bulebarizazioak ormaiztegiarren bizi-kalitatea nabarmen hobetuko duelako. Aintzane Oiarbide diputatuak azaldu du garaiak aldatu egin direla eta errepide horrekiko beharrak ere bai. “GI-2632 errepidea Goierriko herri honen erdigunetik pasatzen da eta, aurrez, Beasain-Bergara ardatzeko trafiko guztia jasaten bazuen ere, A-636 autobidea eraiki zenetik, herrigunetik igarotzen diren trafikoak asko jaitsi ziren, kanpoko trafikoak autobidea erabiltzen hasi zirelako eta GI-2632 errepidean, gehien bat, erabiltzaile lokalak gelditu zirelako”, azaldu du Aintzane Oiarbide diputatuak.
Horiek horrela, Ormaiztegiko herrigunean oinezkoak eta ibilgailuak hobeto integratzeko, gaur egungo GI-2632 errepidearen ezaugarriak egokitzea eskatzen zuela adierazi du diputatuak. Jarduera horren bitartez semaforoen bidez antolatutako aldizkako pasoa jarri da udaletxe eta elizaren arteko gunean. “Tarte hori koexistentzia eremu bezala seinaleztatu dugu”, argitu du Oiarbidek. “Ibilgailuen abiadura 20 kilometro ordura jaitsi dugu (aurretik 50 km/h) eta oinezkoentzat eta txirrindularientzat segurtasunak nabarmen irabaziko du”.
Egindako lanen ondoren, herri gunea zeharkatzen duen zatian GI-2632 errepideak 3,05 metro zabalerako errail bakarra dauka, inprimatutako aglomeratu zorua jarri zaio eta hiri-altzariekin mugatu da. Espaloiak eta errepidea altuera berdinean geratuko dira eta ondorioz, oinezkoentzat irisgarritasuna bermatuko da.
Ormaiztegiko herrigunean oinezkoak eta ibilgailuak hobeto integratzeko jardunak 177 mila euroko aurrekontua izan du eta zortzi astetan gauzatu da.
2820