Breadcrumb

Asset Publisher

Back Ostegunean itxiko da Deba-Mutriku errepidea

Ostegunean itxiko da Deba-Mutriku errepidea

Lau hilabetez egongo itxita bidea, Gi-638 hobetzeko lanak direla eta

2019/05/01
Datorren ostegunean, maiatzak 2, itxiko da Deba eta Mutriku arteko GI-638 errepidea, 9.00etan, eta lau hilabetez egongo da itxita bidea hobetzeko lanak direla eta. Oinezkoentzako bidea eta bidegorria eraikitzea ere aurreikusten ditu proiektuak, eta 10 milioi euroko aurrekontua du. Otsail hasieran hasi ziren lanak, eta 2020 hasierarako amaiatuta izango direla aurreikusten da.
 
Alternatiba gisa, ibilgailuek Kalbarioko mendatetik doan GI-3230 errepidea hartu dezakete Mutrikura iristeko. Hala ere, bide honetatik bederatzi metro baino luzera txikiagoa duten ibilgailuek bakarrik ibili ahal izango dute eta, muga hau gainditzen dutenek, Bizkaitik datorren errepidea hartu beharko dute. Autobus lineak, berea aldetik, Kalbarioko mendatetik ibiliko dira, horretarako errepide honetara egokitutako ibilgailuak erabiliz.
 
GI-638 errepidea hobetzeko proiektuaren helburua bide honetan segurtasuna hobetzea da, zati horretan dauden gune gatazkatsuenetan esku hartuz. Galtzadaren zabalera gutxienez zazpi metrotara zabalduko da, eta lanik esanguratsuenak Ipitxarriko bihurgunean eta Alkoleako Muturrean egingo dira. Azken hau guztiz ekidingo da, bertan egingo den tunel berriari esker. Honenbestez, proiektu honi esker, nabarmen hobetuko da zirkulazio handia jasaten duen Deba-Mutriku errepidea, eguneko batez besteko intentsitatea 6.000 ibilgailukoa baitu. Gainera, bi udalerri horiek lotzen dituen errepide bakarra da ia.

DGN.actualidad.detalle.adjunto:

  

1640