Ostiral honetan Gordailura bisita gidatua Opila gaiarekin
Ostiral honetan Gordailura bisita gidatua Opila gaiarekin
Hileko ostiral guztietan bisita gidatuak antolatzen dira.
“Opila: ogia eta arrautza… eta txokolatea” da ostiral honetako Gordailura bisita gidatuaren gaia
Gordailuak hilabeteko azkeneko ostiraletan gai desberdin baten inguruan bisita gidatuak eskaintzen ditu
Gordailua Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare bildumen zentroa da. 2011n zabaldu zen zerbitzua da lurraldeko ondasuna gordetzeko eta erakusteko, eta oraingo eta geroko belaunaldientzat iraunarazteko helburuarekin. Gaur egun, 60.000 objektu baino gehiago biltzen dira bertan: arkeologikoak, etnografikoak, historikoak, artistikoak, etab.
Bisita gidatu honen helburua da interesatueei aukera ematea pieza bakoitzak zentrora iristean egiten duen ibilbidea eta kontserbazioa bermatzeko erabiltzen diren prozedurak ezagutzeko, hilabetero gai desberdin bati lotutako objektuak erakusten.
Bisitak hilabeteko azkeneko ostiraletan dira, 17:00etan gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz. Eta taldea osatuz gero, bisitaldia beste ordu batean edo asteko beste egun batean ere izan daiteke, euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez.
Interesatuek izena eman dezakete 943 555 520 telefonora deituz edo gordailua@gipuzkoa.eus helbidera idatziz.
2018ko lehen seihilekoaren programa
Apirilak 27: Opila: ogia eta arrautza… eta txokolatea
Maiatzak 25: Armarik gabeko armarriak
Ekainak 22: Udako solstizioa: suaren eta uraren gaua
1480