Pasaian larunbatean gertatutako eraso sexistaren salaketa
Pasaian larunbatean gertatutako eraso sexistaren salaketa
Pasaian joan den larunbat gauean emakume batek jasandako eraso sexistaren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen irmoena azaldu nahi du.
Gertaera honen aurrean eta bere laguntza eta babesa adierazi nahi die erasoa pairatu duen emakumeari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Pasaiako Udalak erasoa gaitzesteko argitaratu duen adierazpenarekin eta ohartarazi nahi du halako gertaeren oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun falta dagoela, emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak.
Gizon eta emakumeen berdintasuna, pertsonen integritate fisikoa eta sexu askatasuna eskubide urraezinak dira, eta eskubide horien aurka doazen jarrerak erabat gaitzesgarriak, bidegabeak eta onartezinak dira, ez dute lekurik gure gizartean. Hori dela eta, Foru Aldundiak berretsi egiten du gizarte eta erakunde guztion konpromiso aktiboari eusteko beharra, halako eraso sexista eta matxistei aurre egiteko garaian.
1429