Breadcrumb

Asset Publisher

Back Euzkadi Irratia, euskal emisora klandestinoari buruzko hitzaldia Leyre Arrieta irakaslearen eskutik

Euzkadi Irratia, euskal emisora klandestinoari buruzko hitzaldia Leyre Arrieta irakaslearen eskutik

Astearte honetan 19.30etan KM-n, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak Zikloa

2018/10/22

Astearte honetan 19.30etan Koldo Mitxelena Kulturunean,  Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak Zikloa

Gure historiari buruz ezagutzen ez ditugun pasarteak gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu du Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak. Aurtengoa Elkarteak Koldo Mitxelena Kulturunearekin urtero antolatzen duen hitzaldi sortaren zortzigarren edizioa da, Gipuzkoako Historiako pasadizu ezezagun edo gutxi ezagunak edota ezagunak direnak eguneratzeko asmoarekin. Azken batean, egun egiten ari diren ikerketa historikoa eta gizarteratzea uztartu nahi dugu.

Bederatzi hitzaldi izango dira guztira Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izenburupean jasoko direnak. Urtero bezala hilean behin, astearte batean ospatuko dira, urtarriletik azarora, uztailean eta abuztuan izan ezik. Hitzaldi guztiak Koldo Mitxelena Kulturunean izango dira arratsaldeko 19.30tan.

Urriak 23  (euskara)

Euzkadi Irratia, euskal emisora klandestinoa

Hitzaldiaren helburua Euzkadi Irratia emisora klandestinoaren historia azaltzea da. Euskadi Irratiak bi garai nagusi izan zituen, testuinguru historiak markatutako bi garai: Bata Iparraldekoa, 1946tik 1954ra doana, eta bestea Venezuelakoa, 1965tik 1977ra arte luzatzen dena. Garai bakoitzean irratiak izandako ezaugarriak aztertuko ditugu eta bere ibilbidea testuinguru historikoaren erlazionatuko dugu.

Hizlaria: Leyre Arrieta. Aro Garaikideko Historian doktorea da, Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra. Bere ikerketa gai nagusienak abertzaletasuna, exilioa eta europeismoa dira, komunikabideen historiaz ere jardun da eta azken urteetan identitatea eta sinboliaz aritu da. Bere liburuen artean aipatu behar dira Estación Europa, la política europeísta del PNV en el exilio (1945- 1977) eta Radio Euskadi (Guerra, Resistencia, Exilio, Democracia).

 

 

 

 

  

1682