Breadcrumb

Asset Publisher

Back Pertsona bat hil da eta 12 gehiago sendatu dira Gipuzkoako egoitzetan

Pertsona bat hil da eta 12 gehiago sendatu dira Gipuzkoako egoitzetan

Azken orduetan ez da Covid-19 kasu positibo berririk atzeman.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea egin du, eta adierazi du, azken egunean, 65 zentro eta 5.425 plaza dituen sarean, lagun bat zendu dela; bestalde, bigarren egunez jarraian ez da kasu positiborik atzeman eta 12 adinekok gehiagok gainditu dute Covid-19a. Hil den pertsona Donostiako Berra zentroko egoiliarra da, eta sendatu direnak bizi dira Zumaiako Otezurin (5), Irungo Caser Residencial Anakan (4) eta Eibarko San Andresen (3).

          Guztira, gaur arte, 239 adineko pertsonek jaso dute mediku alta, 161 zendu dira eta 148k jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin. 15 dira Covid-19 kasu positiboak dituzten egoitzak, 25 lagun Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta daude eta beste 25 ospitalean.

          Beste egun batez, foru bozeramaileak esker oneko mezu bat helarazi die “atsedenik gabe” birusari aurre hartzeko lanean ari diren pertsona guztiei, eta “elkarlan estua” balioetsi du, Covid-19ari erantzun “sendoa” ematea posible egiten ari dena Gipuzkoako lurraldean. “Funtsezkoa da zorroztasunez eta ardunaz aurrera egiten jarraitzea, egin beharreko bidea luzea da, baina elkarrekin jarraitzen badugu, egoera honi arrakastaz aurre egitea lortuko dugu”.

  

1679