Breadcrumb

Asset Publisher

Back Pertsona bat zendu da azken orduetan adinekoen egoitzetan

Pertsona bat zendu da azken orduetan adinekoen egoitzetan

Azken astean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, DYArekin lankidetzan, 3.825 PCR egin ditu Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen eta langileen artean.

Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoerari buruz gaur goizean emandako informazioaren ondoren, azken orduetan, adinekoen egoitzetan egiten ari diren PCR probek hiru positibo berri atzeman dituzte, bi Zorroagan eta bat Lamorousen, bi egoitzak Donostian kokatuta daude. Beste alde batetik, Alai-Etxeko egoiliar bat zendu da azken orduetan, eta beste bi lagunek gaixotasuna gainditu dute, Alai-Etxeko egoiliarrak hauek ere.

Egun, egoiliarren artean COVID-19 kasu aktiboak daude ondoren zentroetan: Hernaniko Santa Maria Magdalena (1), Bergarako Mizpirualde (4), Donostiako Alai-Etxe (21), La Paz (1), Berra (8), Lamourous (23), Hemano Garate-San Ignacio (1), Txara II (1) eta Zorroaga (2), eta Zumarragako Argixao (10). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 72 COVID-19 kasu positibo daude, 86 lagunek gaixotasuna gainditu dute dagoeneko, eta 37 hil dira abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik.

Zazpi dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 48 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan.

Gipuzkoako egoitza-sareak 65 zentro eta 5.425 plaza ditu adinekoei arreta emateko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko zentro guztietan egiten jarraitzen duen prebentzio-lanean, azken astean soilik, 3.825 PCR proba inguru egin ditu DYArekin lankidetzan 1.730 egoiliarrei eta 2.095 langileei). Uztailaz geroztik, Aldundiak eta DYAk guztira 32.171 proba egin dituzte.

Bisitak egoitzetan

Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzak iragarritako azken neurriei dagokienez, besteak beste, beste udalerri batzuetara joateko debekua, neurri horrek ez die eragiten egoitza-zentroetara bisitak egitera joaten diren pertsonei. Horrela, egoiliarrek bisitak jasotzen jarraitu ahal izango dute, nahiz eta haien senideak beste udalerri batean bizi, baldin eta egoitzan bertan agerraldi aktiborik ez badago. Bisitak segurtasun-neurri guztiak zorroztuz egiten jarraituko dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak uste du bisitak "ezinbestekoak" direla egoiliarrentzat, horregatik, bisitak bermatzen jarraitzearen alde egin du, eta dagoeneko zirkular bat bidali da zentro guztietara, esanez bisitak Eusko Jaurlaritzaren 36/2020 Dekretuaren salbuespenen artean daudela, mendekotasuna duten pertsonen laguntzarekin eta zaintzarekin lotuta baitaude.

  

1559