Breadcrumb

Asset Publisher

Back Planetaren Ordua

Planetaren Ordua

Planetaren orduarekin bat egitera deitzen die gipuzkoarrei Jose Ignacio Asensio Ingurumena diputatuak

2020/03/27

Martxoaren 28an, larunbata, arratseko zortzi eta erdietan, itzali argia, atera balkoira eta bidali itxaropen mezu bat zure linternarekin: DENA ONDO JOANGO DA.

«Larunbat honetan bi hitzordu ditugu gipuzkoarrok gure balkoi eta leihoetan: lehenbizi, 20:00etan txalo joko diegu gure mediku, erizain, sanitario eta laguntzaileei, ospitale eta anbulatorioetan buru-belarri ari direlako lanean; baita supermerkatuetako kutxazainei, botiketako langileei, polizia mota guztiei, garraiolariei eta, horiek denak  bezala, itxaropentsu egon gaitezen lan egiten ari diren guztiei ere. Eta, handik ordu erdira, 20:30ean, berriz erakutsiko dugu, etxetik erakutsi ere (#EtxeanGeratu#), bizi-bizirik dugula Lurra zaintzeko konpromisoa.

Hitz horiekin, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatu José Ignacio Asensiok, Gipuzkoako herritarrak animatu nahi izan ditu parte hartzera WWF erakundeak martxoaren 28an urtero deitzen duen eta aurten oso berezia izango den Planetaren Orduan.

Urtero-urtero, 20:30etatik 21:30etara argiak itzaltzeko ekintza izaten da Planetaren Orduaren bizkarrezurra. Aurten ere gogotsu parte hartu beharra daukagu, oraingoan etxealdian gaudela, koronabirusaren hedapenari aurre eginez.

Hau esanez amaitu du José Ignacio Asensiok: «Itzali ditzagun argiak 20:30ean, atera gaitezen balkoira edo leihora eta bidali dezagun, morse kodea erabiliz, ´dena ondo joango da´ mezua».

  

1643