Breadcrumb

Asset Publisher

Back POETIKA, gaur egungo poesiaren inguruko zikloa

POETIKA, gaur egungo poesiaren inguruko zikloa

Astearte honetan Esther Ramónek bere poemak irakurriko ditu.

2018/09/10

Astearte honetan Esther Ramónek bere poemak irakurriko ditu. Ekitaldian parte hartuko dute Jon Obeso idazleak eta Elena Gomez biolontxelo joleak, arratsaldeko 19:30tan Koldo Mitxelenan.

Koldo Mitxelena Kulturunea poesiaren kanpora eta barrura begira jarriko da berriro, POETIKA izeneko egitaraua martxan jartzeko. Hain zuzen, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira KMko Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. Poeta gonbidatuak bere olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan aditua den pertsonaren batek poeta horren aurkezpena egingo du, haren poesia lanari buruzko nondik norakoen azalpena eta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasle bat protagonista izango da ere, eta hainbat musika-pieza interpretatuko ditu. Hiru ardatz nagusi horietan egituratako dira ‘Poetika’ ekimen berriko musika eta poesia ikuskizunak. Emanaldiak programatuko dira, martxoan hasi eta azarora arte (uztailean eta abuztuan izan ezik). Beraz, guztira zazpi emanaldi antolatuko dira.

Astearte honetan, Poetika zikloaren barnean, Esther Ramonek bere poemak irakurriko ditu. Ekitaldian parte hartuko  dute Jon Obeso idazleak eta Elena Gomez biolontxelo joleak, arratsaldeko 19:30tan Koldo Mitxelenan.

Esther Ramón (Madrid 1970), olerkigilea, literatur kritikaria eta sormen-idazketako irakaslea da. Literatura konparatuko Teorian doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Pedro Casariego

Córdoba olerkigilearen obraren tesiarekin. Honako olerki bilduma hauek argitaratu ditu: Tundra (2002), Reses (2008), Grisú (2009), Sales (2011), Caza con hurunes (2013), Desfrío (2015), Morada (2016) eta En flecha (2018). Minerva aldizkariaren idazketa koordinatzailea izan da Madrilgo Bellas Artes Zirkuluan eta Zirkulu Irratiko Definición de savia olerki programaren zuzendarikidea. Gaur egun, José Hierro Olerki Zentroko Fundazioan olerki-irakaslea da. 2008an

Olerkigintzako Ojo Crítico Saria lortu zuen. Heraklitoren jarraitzailea izanik oso urrun dago Platonen idealismotik eta Diogenesen zinismotik; olerkigileak proposatzen du “etxerik gabe

bizi” / barrikarik gabe /ur-jauzian bizitzea”.

Jon Obeso (Donostia, 1970), idazlea eta olerkigilea. Poéticas (Gaztelaniaz egiten duten euskal idazleak) sailaren egilea Bilbao egunkarirako. Honako eleberri hauek idatzi ditu: Alimento para moscas (Lengua de Trapo XVII. Saria 2012. urtean) eta Las edades del agua. Bere azken liburuak, Invención de la piel izenekoak Villa de Bilbao - Blas de Otero Olerkigintzako VI. Saria irabazi zuen 2013. urtean.

  

1856